{"id":88,"date":"2021-01-03T22:38:05","date_gmt":"2021-01-03T21:38:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/?p=88"},"modified":"2021-01-03T22:43:01","modified_gmt":"2021-01-03T21:43:01","slug":"kaka-zaharra-ostia-joder","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/2021\/01\/03\/kaka-zaharra-ostia-joder\/","title":{"rendered":"KAKA ZAHARRA, OSTIA, JODER!"},"content":{"rendered":"\n<p>Munduan 7000\nhizkuntza baino gehiago aurki ditzakegu. Txinan 200tik gora, Brasilen 180\ninguru, Mexikon 60 bat\u2026 Linguista profesionalenek ere ez dakite zehatz mehatz\nzenbat diren gizartean garatutako mintzairak. Askok antzekotasunak dituzten\narren, hizkuntza batzuk besteengandik zeharo desberdinak dira, baina helburu\norokor eta berbera dute azken finean: komunikatzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Izakiok naturalki\nditugun sentimendu, behar edota desio esperoenak ikusarazteko erreminta sozial\ngarrantzitsuena bilakatu da lengoaia. Keinu eta soinuak gure animali senari\nlotuta dauden bezala, hizkuntzaren garapena eboluzioari lotu dakioken ikasketa\nfuntsezkoa dela esan genezake. Bizirautea eta ugalketa izakion natura izaerari\natxikitzen dizkiogun bezala, komunikazioa ere gehitu beharra dago zerrenda\nhorretara. <\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignleft is-resized\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/swar-4.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-93\" width=\"208\" height=\"208\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/swar-4.png 200w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/swar-4-150x150.png 150w\" sizes=\"(max-width: 208px) 100vw, 208px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Hizkuntzaren mundu honetan, non hitzek eta perpausek etorkizuna bideratzeko gaitasuna duten, emozioen erabilera ezinbestekoa da. Zertarako sortu genuen ahozko eta keinuzko komunikazioa bestela? Emozioa adierazteko, emozioa eragiteko. Harluxet entziklopediak honela definitzen digu <a href=\"http:\/\/www1.euskadi.net\/harluxet\/\">emozioa<\/a>: \u201cUne&nbsp;batez eta bat-batean, gizabanakoaren egitura psikofisikoaren oreka aldatzen duen egoera afektiboa.&#8221; Oreka aldatzen dugunean, hau da, mendi buelta batean arantza bat oinean sartzen dugunean. Hori da, ziztadaren momentu hori, \u201chag!\u201d, \u201ckaka\u201d, \u201costia\u201d edo \u201cmierda\u201d bezalako hitz bat askatzen dugun une hori.<\/p>\n\n\n\n<p>Bat-bateko emozioak dira birao askatze horiek. Zergatik baina? Zergatik jotzen dugu biraoengana madarikazio une horietan? Biraoak gure barruak husteko eta iraintzeko erabiltzen ditugu. Ohituraz ere bai, euskal kultura-nortasunean batez ere. Minaren aurkako erreakzio gisa erabiltzen dira, emozio adierazpen gorenetan. Min fisikoa izan daiteke, bihotzmina ere bai. Askatu behar dugun momentu hori, zerbait ozen esan, garrasi egin\u2026 Hitz gordinena. <\/p>\n\n\n\n<p>Itsusiak dira. Hori txiki-txikitatik dakigu. \u201cBiraorik ez esan redio\u201d zioen ikastolako irakasle majoak. \u201cPalabrotak ez, Mikel\u201d esaten zigun amak etxean. Eta noizean behin, zigortuta aterako ginela jakinda ere, ahotik nahi gabe ateratzen zitzaizkigun. \u201cKaka!\u201d. Eta zaplazteko on bat. Zartada pasajero bat. Eta zer egingo diogu ba? Une estuetan palabrotak hatz tartetik eskapatzen ziren. Lagun batek makil batekin begian jo edo amorruz negar egin eta \u201cjoderka\u201d hastean ginenean.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"alignright is-resized\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/Knee-Pain-Cartoon-drawing-555x1024.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-103\" width=\"187\" height=\"345\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/Knee-Pain-Cartoon-drawing-555x1024.jpg 555w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/Knee-Pain-Cartoon-drawing-163x300.jpg 163w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/Knee-Pain-Cartoon-drawing-624x1151.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-content\/uploads\/sites\/37\/2021\/01\/Knee-Pain-Cartoon-drawing.jpg 750w\" sizes=\"(max-width: 187px) 100vw, 187px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Debekatutako hitzak zirela esan ziguten, eta urteen poderioz, konturatu gara haien erabilerak garrantzi handia duela, aditzera emateko fundamentalak direla. Gure emozioak bat-batean aireratzen dira, oso modu efizientean komunikatzen dute. Haurrak haien erabileragatik zigortzen ditugu, eta zer nolako hitz indartsuak diren konturatzen dira. <\/p>\n\n\n\n<p>Madarikazioak. Edozein hizkuntzan aurki daitezkeen berba debekatu eta gaiztoak. Mina lausotzeko (eta sortzeko) balio dute eta gainera, behatza mahairen kontra kolpatzen dugunean milisegundu gutxiko efektu plazebo txiki bat eragiteko gai dira, huste momentu hori. <\/p>\n\n\n\n<p>\u201cKaka zaharra!\u201d esan eta gero gogoratuko naiz hizkuntzaren onuraren garrantziaz. Madarikatu izanak kolpea arindu dit behintzat.<\/p>\n\n\n\n<p style=\"text-align:right\"><em>@estomba_m<\/em><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eguneko tema\u00a0\u2013&gt;\u00a0Best kept secrets<\/strong><em><strong>\u00a0<\/strong><\/em><strong>\u2013 <em>Spidergawd<\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed-youtube wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-embed-aspect-4-3 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" width=\"625\" height=\"469\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/3mVYaAeKuVw?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n\n\n\n<p><br><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Munduan 7000 hizkuntza baino gehiago aurki ditzakegu. Txinan 200tik gora, Brasilen 180 inguru, Mexikon 60 bat\u2026 Linguista profesionalenek ere ez dakite zehatz mehatz zenbat diren gizartean garatutako mintzairak. Askok antzekotasunak dituzten arren, hizkuntza batzuk besteengandik zeharo desberdinak dira, baina helburu orokor eta berbera dute azken finean: komunikatzea. Izakiok naturalki ditugun sentimendu, behar edota desio esperoenak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":758280,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/88"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/users\/758280"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=88"}],"version-history":[{"count":19,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/88\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":114,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/88\/revisions\/114"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=88"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=88"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/xehetasunetik\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=88"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}