{"id":87,"date":"2017-03-20T19:27:14","date_gmt":"2017-03-20T18:27:14","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/?p=87"},"modified":"2017-03-20T20:41:13","modified_gmt":"2017-03-20T19:41:13","slug":"87","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/2017\/03\/20\/87\/","title":{"rendered":"GURE LIBURUAK PANTALLA HANDIAN"},"content":{"rendered":"<p>Aspaldiko partez berritu nuen lehengoan aurrez irakurritako liburu batetan oinarritutako pelikula bat zineman ikusitakoan sentitzen den kilima hori. Zentro komertzial batetako zinema sala batean izan zen, Zaindari ikusezina filmaren estreinaldiak baztango bailarara garraiatu ninduenean. Bizipen berezia da. Ikusle soil bat baino zerbait gehiago zarela dirudi, guztiz partehartzaile bihurtzen zaitu. Saga handietako irakurleei entzun izan diet idatzizkoaren aldean filmak erdizka uzten dituela. Ez da nire kasua. Irudimenari gehiago nahiz gutxiago hurreratu, izugarri maite ditut gustuko eleberrietako pertsonaiak begibistan datzan ipintzen dizkidaten filmak. Hona hemen euskal literaturan azken urteetan argitaratu eta pantaila handian ikusi ahal izan ditugun ale batzuk:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>BAZTANGO TRILOGIA.\u00a0Zaindari ikusezina (Erein, 2013).\u00a0\u00a0Hezurren ondarea (Erein, 2013).\u00a0Ekaitzari eskaintza (Erein, 2014).\u00a0Idazlea: Dolores Redondo.<\/p>\n<p>Filma: El guardi\u00e1n invisible (2017).\u00a0Zuzendaria: Fernando Gonz\u00e1lez Molina.\u00a0Generoa: Thrillerra.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/zaindari1.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-102\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/zaindari1.jpg\" alt=\"\" width=\"151\" height=\"229\" \/><\/a>\u00a0<img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-100\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/eskaintza3-193x300.jpg\" alt=\"\" width=\"147\" height=\"229\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/eskaintza3-193x300.jpg 193w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/eskaintza3.jpg 206w\" sizes=\"(max-width: 147px) 100vw, 147px\" \/> <a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/hezurren2.png\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-101\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/hezurren2-197x300.png\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"229\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/hezurren2-197x300.png 197w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/hezurren2.png 210w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/el-guardian.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-103\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/el-guardian.jpg\" alt=\"\" width=\"169\" height=\"228\" \/><\/a><\/p>\n<p>Amaia Salazar inspektoreari esleitu diote Baztango bailaran azkenaldian gertatu diren erailketak ikertzea. Elizondoko alaba izaki, umetako mamuak berpiztuko zaizkio lan kontuengatik familiaren etxera itzulitakoan. Hori horrela, edozerekin aurrera egiteko gai den poliziaren oskolaren atzean, ama izan nahi duen emakumea, bikotekideari eskaini nahi liokeen guztia emateko gai ez den maitalea, baztertua izan zen haurra, pertsonaren hauskortasuna\u2026 ezagutuko ditugu. Filmean nahiz hiru liburu marduletan oilo ipurdia jartzeko moduko tentsioa lortzen da, Baztango parajeetako euri, lokatz eta goroldio artean.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>AMAREN ESKUAK\u00a0(Elkar, 2006).\u00a0Idazlea: Karmele jaio.<\/p>\n<p>Filma: Amaren eskuak (2013).\u00a0Zuzendaria: Mireia Gabilondo.\u00a0Generoa: Drama.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren-eskuak.-azala.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-110\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren-eskuak.-azala-215x300.jpg\" alt=\"\" width=\"208\" height=\"291\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren-eskuak.-azala-215x300.jpg 215w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren-eskuak.-azala.jpg 503w\" sizes=\"(max-width: 208px) 100vw, 208px\" \/><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren_eskuak_peli-portada.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-109\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren_eskuak_peli-portada-210x300.jpg\" alt=\"\" width=\"204\" height=\"291\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren_eskuak_peli-portada-210x300.jpg 210w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/amaren_eskuak_peli-portada.jpg 480w\" sizes=\"(max-width: 204px) 100vw, 204px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Nerea ingeles batekin ezkondua da, eta alaba txiki baten ama. Bere bizi erritmo frenetikoaren barruan, talka handia izan da ama ospitaleratu \u00a0dutela jakitea. Pixkanaka zahartzen ari zen amaren osasunean orain arte esku hartu ez izanak kulparen zama ipintzen dio bizkarrean. Ospitaleko ohe aldamenean pasatako denboran bere amari aurrez aurre begiratuko dio eta berau emakume gisa ikustea ahalbidetuko dioten zenbait gauza ulertuko ditu. Alboan izango du amaren ahizpa, gaixotasunaren berri izanda Alemaniatik etorri berria. Emakumeon intimitatearen argazkia lortzen du Karmele Jaiok, familia bereko zenbait belaunaldi bilduta.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>SP-RAKO TRANBIA\u00a0(Elkar, 2001).\u00a0Idazlea: Unai Elorriaga.<\/p>\n<p>Filma: Un poco de chocolate (2008).\u00a0Zuzendaria: Aitzol Aramaio.\u00a0Generoa: Drama.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/sprako-tranbia_liburuazala.jpeg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-105\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/sprako-tranbia_liburuazala.jpeg\" alt=\"\" width=\"203\" height=\"295\" \/><\/a>\u00a0 \u00a0<img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-104\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/Un-poco-de-chocolate-b-filma-211x300.jpg\" alt=\"\" width=\"208\" height=\"296\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/Un-poco-de-chocolate-b-filma-211x300.jpg 211w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/Un-poco-de-chocolate-b-filma.jpg 450w\" sizes=\"(max-width: 208px) 100vw, 208px\" \/><\/p>\n<p>Unai Elorriagaren lehen eleberria izan zen. Espainiako Narratiba Sari Nazionala eskuratu zuen 2002. urtean. Egitura berezia du SPrako tranbiak, narrazio lineal bat izan ordez, Maria, Lucas, Roma eta Marcosi buruzko testu solteak (sarri eurek idatziak) txirikordatuz osatzen da. Hala, lau pertsonaia bitxiak eta euren arteko harreman are bitxiagoak ezagutzera iritsiko da irakurlea.<\/p>\n<p>Filmean sinpleagoa da hariari jarraitzea. Adinean aurrera, Lucasi burua arintzen ari zaio eta Maria arrebaren etxean bizi da. Marcos, kalean musika joz bizi den gaztea, etxean sartuko zaie okupa, baina hori ez da arazo izango bi zaharrentzat. Hitz gutxitan asko esanez, xamurtasun handiko harremana sortuko da euren artean. Artez eta kolorez gainezka dagoen filma da, zahartzaroaren ukitu grisa beti presente egon arren.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>KUTSIDAZU BIDEA IXABEL\u00a0(Alberdania, 1994).\u00a0KUTSIDAZU BERRIZ, IXABEL\u00a0(Alberdania, 2006).\u00a0Idazlea: Joxean Sagastizabal<\/p>\n<p>Antzezlana: Kutsidazu bidea Ixabel\u00a0 (2003).\u00a0Telesaila: Kutsidazu bidea ixabel (ETB1, 2006).<\/p>\n<p>Filma: Kutsidazu bidea Ixabel (2006).\u00a0Zuzendariak: Fernando Bernu\u00e9s eta Mireia Gabilondo.\u00a0Generoa: Komedia.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-liburua.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-106\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-liburua-200x300.jpg\" alt=\"\" width=\"197\" height=\"296\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-107\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz-191x300.jpg\" alt=\"\" width=\"188\" height=\"295\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz-191x300.jpg 191w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz-651x1024.jpg 651w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz-624x981.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutxidazu-berriz.jpg 709w\" sizes=\"(max-width: 188px) 100vw, 188px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutsidazu-bidea-ixabel-azala-peli.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone wp-image-108\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/kutsidazu-bidea-ixabel-azala-peli.jpg\" alt=\"\" width=\"208\" height=\"296\" \/><\/a><\/p>\n<p>Juan Martin hiriko euskaldunberria Tolosako baserri batera euskara ikastera doaneko pasadizoak kontatzen dira umorezkoa kontakizun honetan. Hasiera batean lekuz kanpo sentituko da gaztea. Laster hasiko da ordea, euskara ikasten eta hizkuntzaz haraindi, euskaldunon bizimodua konprenitzen. Filma bera ere garaiko euskal gizarteak bizi zituen zenbait egoeraren ispilu da: erromeriak, euskaltegiak iheslariak, baserri giroa\u2026 Erreza da edozein euskaldunentzat bere burua bertan islatuta ikustea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>OBABAKOAK\u00a0(Erein, 1988).\u00a0Idazlea: Bernardo Atxaga.<\/p>\n<p>Filma: Obaba (2005).\u00a0Zuzendaria: Montxo Armendariz.\u00a0Generoa: Drama.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obabakoaokazalib.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-medium wp-image-94\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obabakoaokazalib-190x300.jpg\" alt=\"\" width=\"190\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obabakoaokazalib-190x300.jpg 190w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obabakoaokazalib.jpg 506w\" sizes=\"(max-width: 190px) 100vw, 190px\" \/><\/a>\u00a0 \u00a0<a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"alignnone size-medium wp-image-91\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala-212x300.jpg\" alt=\"\" width=\"212\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala-212x300.jpg 212w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala-768x1086.jpg 768w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala-724x1024.jpg 724w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala-624x882.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-content\/uploads\/sites\/28\/2017\/03\/obaba-film-azala.jpg 800w\" sizes=\"(max-width: 212px) 100vw, 212px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Euskal literaturako libururik ezagunenetariko bat izan liteke. 1989an Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen eta argitaratuz geroztik 25 hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da. Euskal Herriko edozein herriska izan liteke Obaba. Liburuan landa munduan girotutako zenbait ipuin biltzen dira, errealismo magikoaren ukituarekin.<\/p>\n<p>Filmean Obabara bere bideo kamera hartuta iristen den erreportari gazte batek argazki zahar batetan ageri diren biztanleen istorioak berreskuratzeko lana hartuko du. Obabaren magiaz eta sorginkeriaz mozkortuko da ia konturatu gabe, bere hezetasunean eta argilunetan galtzeko arriskuarekin jolastuz.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspaldiko partez berritu nuen lehengoan aurrez irakurritako liburu batetan oinarritutako pelikula bat zineman ikusitakoan sentitzen den kilima hori. Zentro komertzial batetako zinema sala batean izan zen, Zaindari ikusezina filmaren estreinaldiak baztango bailarara garraiatu ninduenean. Bizipen berezia da. Ikusle soil bat baino zerbait gehiago zarela dirudi, guztiz partehartzaile bihurtzen zaitu. Saga handietako irakurleei entzun izan diet [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":22,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/22"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=87"}],"version-history":[{"count":12,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":120,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/87\/revisions\/120"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=87"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=87"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/uzta-erradioaktiboa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=87"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}