{"id":30,"date":"2018-06-29T08:55:05","date_gmt":"2018-06-29T07:55:05","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/?p=30"},"modified":"2019-03-29T10:56:55","modified_gmt":"2019-03-29T09:56:55","slug":"wnba-udan-saskibaloiaz-gozatzeko-aukera-bikaina","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/2018\/06\/29\/wnba-udan-saskibaloiaz-gozatzeko-aukera-bikaina\/","title":{"rendered":"WNBA, udan saskibaloiaz gozatzeko aukera bikaina"},"content":{"rendered":"<p>Kaixo guztiei!! Zer moduz hasi duzue uda? Ze.. BAIIIIIIIIII!!! Udan gaudeee!! Egun hauetan Bara\u00f1aingo jaietaz gozatzen gabiltza Bara\u00f1ainen (non bestela? Ah, etzenekitela ni Bara\u00f1aingoa naizela? Kar, kar, kar) eta astebetean San Ferminetan murgilduta egongo gara. Ze polita den denak txuri eta gorriz jantzita ikustea!<\/p>\n<p>Uda etortzearekin batera ikasturtea amaitutzat eman dugu eta horrekin batera kirol ezberdinetako txapelketa guztiak ere. Beno, guzti-guztiak?<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/l41Yeyww9RZyZP50Q\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<p>AEBko Emakumezkoen Saskibaloi Liga profesionala (<a href=\"http:\/\/www.wnba.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">WNBA<\/a>) uda garaian jokatzen da. Maiatzan hasi eta irailera bitarte luzatzen da txapelketa, NBA (AEBko gizonezkoen Saskibaloi Liga profesionala) ezagunaren egutegia \u201cerrespetatuz\u201d. Hori dela eta ez da arraroa WNBAko jokalari asko ikasturtean zehar Europako zein Asiako punta-puntako saskibaloi taldeetan jokatzen ikusteak.<\/p>\n<h3><strong>Historia apur bat<\/strong><\/h3>\n<p>1996ko apirilaren 24an sortu zen, NBAren ereduari jarraituz eta hurrengo urtean, 1997an, hasi zen jokatzen. Lehenengo partidua 1997ko ekainaren 21ean jokatu zuten <em>New York Liberty<\/em>k (New York) eta <em>Los Angeles Sparks<\/em>ek (Los Angeles), lehenengoak irabazle suertatu zirela. Lehenengo liga horren irabazleak <em>Houston Cornets<\/em>eko (Houston) jokalariak izan ziren finalean <em>New York Liberty<\/em> taldekoak 79-41 gailendu zirela.<\/p>\n<p><em>Houston Cornets<\/em> (2008an desagertu zen) taldea da egun txapelketa gehien irabazi dituen taldea, atzetik aurreko urteko irabazleak izan ziren <em>Minnesota Lynx<\/em> eta <em>Los Angeles Sparks<\/em> dituela.<\/p>\n<h3><strong>Taldeak<\/strong><\/h3>\n<p>WNBAren historian 17 talde izan badira ere, gaur egun txapelketan 12 taldek baino ez dute parte hartzen. NBAren antzera bi konferentziatan (liguilla antzekoak) banatuta daude: Mendebaldeko konferentzia eta Ekialdeko konferentzia.<\/p>\n<h4><strong>Mendebaldeko konferentzia<\/strong><\/h4>\n<h5><u>Dallas Wings<\/u><\/h5>\n<p>Arlingtoneko (Texas) taldea, 1998ko denboraldian Detroiten debuta egin zutenak. 2009 urtera bitarte NBAko <em>Detroit Pistons<\/em> taldearen arreba txikia izan zen, taldeak egoitza Detroit Arlingtonengatik aldatu zuen arte.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Skylar Diggins-Smith eta Allisha Gray.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3ohze1FtziwaowYN2w\/giphy.gif\" alt=\"\" width=\"468\" height=\"264\" \/><\/p>\n<h5><u>Las Vegas Aces<\/u><\/h5>\n<p>2017ra arte <em>San Antonio Stars<\/em> bezala ezagunak Las Vegas hirian du egoitza. <em>San Antonio Spurs<\/em> NBAko taldearen arreba txikia da.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Kelsey Plum eta A&#8217;ja Wilson.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/KyGGMvaUCOP3oMk98i\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Los Angeles Sparks<\/u><\/h5>\n<p>Los Angeleseko (California) taldea, txapelketan hasieratik hartu du parte. Lisa Leslie izan da taldeko izarretako bat, txapelketa profesional batean mate bat egin zuen lehenego emakumea eta jokalari moduan nire erreferenteetako bat.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Candance Parker eta Alana Beard.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/xUA7aRTiZR02yY210c\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Minnesota Lynx<\/u><\/h5>\n<p>Mineapoliseko (Minnesota) taldea, 1999an sortua eta NBAn jokatzen duen <em>Minnesota Timberwolves<\/em> taldearen arreba txikia.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Seimone Augustus, Sylvia Fowles eta Maya Moore.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3o7btXzXPemDjZjl0k\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Phoenix Mercury<\/u><\/h5>\n<p>1997an sortu zen Phoenixko (Arizona) taldea. Aurreko urtean txapelketa irabazi eta jokalariek WNBAko eraztuna (domina edo kopatxoa beharrean jokalariei eraztun handi bat ematen diete) lortu zuten.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Brittney Griner, Sancho Lyttle, eta Diana Taurasi.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3ohzdQbCbbOjfrLJOo\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Seattle Storm<\/u><\/h5>\n<p>Seattlen (Washington) egoitza duen taldea. 2004ean Lauren Jackson jokalari australiar handiaren eta Sue Bird gaztearen eskutik txapelketa irabazi zuten.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Sue Bird eta nire jokalari gogokoenetako bat den Breanna Sterart (instagramen jarraitzen nauzuenok jakingo duzue dagoeneko zenbat miresten dudan emakume hau, kar, kar, kar)<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/eZzOIsyHPX8ic\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<h4><strong>Ekialdeko konferentzia<\/strong><\/h4>\n<h5><u>Atlanta Dream<\/u><\/h5>\n<p>2008an sortu zen taldea eta Atlantan (Georgia) du egoitza. Beste talde askok bezala NBAn anai zaharragoa den taldea dute: <em>Atlanta Hawks.<\/em><\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalaria: Monique Billings.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3oKIPCBxHhVkoqapAk\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Chicago Sky<\/u><\/h5>\n<p>Chicagoko zeruan ez, baina hirian egoitza duen taldea, 2006ean sortutakoa.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalariak: Diamond DeShields eta Gabby Williams.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3o7bu7wV6jMDCqhy5G\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Connecticut Sun<\/u><\/h5>\n<p>1999an sortu zen talde honek hasieran Orlando Miracle zuen izena, 2003an izena aldatu zioten arte, izan ere 2002ra bitarte Orlandon (Florida) egoitza izan bazuen ere, egun Uncasvillen (Connecticut) du egoitza.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalaria: Chiney Ogwumike.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3ohzdUjxxuHMtNNkhG\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Indiana Fever<\/u><\/h5>\n<p>Indianapoliseko (Indiana) taldea, 2000. urtean sortutakoa.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalaria: Candice Dupree.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3ohzdIFc8InODL15bW\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>New York Liberty<\/u><\/h5>\n<p>Talde zaharrenetarikoa, 1997an sortu zen. New York hiriko taldeak inoiz ligarik irabazi ez badu ere, emaitza honenak lortu dituen taldeai zan da, finala lau alditan jokatzeraino.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalaria: Kia Nurse<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3og0IRI2IMHUNamUZa\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<h5><u>Whashington Mytics<\/u><\/h5>\n<p>Nire talde gogokoenetariko bat. 1998an sortu zen eta Washington D.C. du egoitza.<\/p>\n<p>Jarraitzeko jokalaria: Elena Delle Donne handia (Breanna Stewartekin batera nire jokalari gogokoenetakoa eta erreferentea!).<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3o7btZUHotSel9At9e\/giphy.gif\" \/><\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Ikusten duzuenez, punta-puntako saskibaloiaz gozatzeko aukera dugu udan honetan, izan ere, asteko partidu bat edo bi Twitterren zuzenean ematen dute. Zuzeneko emisioen inguruko informazio gehiago izateko jarraitu @wnba txioki\u00f1ean eta gozatu! Zelako espektakulua!!!<\/p>\n<p>Momentu honetan #WNBAAllStar-erako bozkaketak egiten daude. NBAn egiten duten bezala, urtero \u201cizarren\u201d gaua ospatzen dute. WNBAren inguruan gehiago idaztea nahi izanez gero, edo zalantzarik izatekotan ez izan beldurrik eta utzi iruzkinen bat.<\/p>\n<p>Uda hasiera ona izaaan!<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" class=\"aligncenter\" src=\"https:\/\/media.giphy.com\/media\/3o7btSDK7LssSVtyiQ\/giphy.gif\" width=\"351\" height=\"351\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kaixo guztiei!! Zer moduz hasi duzue uda? Ze.. BAIIIIIIIIII!!! Udan gaudeee!! Egun hauetan Bara\u00f1aingo jaietaz gozatzen gabiltza Bara\u00f1ainen (non bestela? Ah, etzenekitela ni Bara\u00f1aingoa naizela? Kar, kar, kar) eta astebetean San Ferminetan murgilduta egongo gara. Ze polita den denak txuri eta gorriz jantzita ikustea! Uda etortzearekin batera ikasturtea amaitutzat eman dugu eta horrekin batera kirol [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":31,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[6,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/users\/31"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":34,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30\/revisions\/34"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/kontrakantxa\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}