{"id":56,"date":"2019-04-09T10:52:20","date_gmt":"2019-04-09T09:52:20","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/?p=56"},"modified":"2019-04-09T10:52:20","modified_gmt":"2019-04-09T09:52:20","slug":"berri-onen-bila-berri-txarraken-etxera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/2019\/04\/09\/berri-onen-bila-berri-txarraken-etxera\/","title":{"rendered":"Berri onen bila Berri Txarraken \u201cetxera\u201d"},"content":{"rendered":"\n<p><em>\u201cJatetxea topatu, ta ikusi gauza onik baduen, hor\nnonbait ezkutuan, pizarrak begiratu, ea nonbaiten ahaztua duen pintxo goxo eder\nbat. Sabela bete arte, pintxoak jan eta jan, ez dago plan hoberik, uoooooo\u201d\n(Berri Txarraken \u201cKatedral Bat\u201d kantaren doinuarekin kantatu).<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Bai, akaso hau\nsakrilejioa izan daiteke, kontziente naiz horrekin, akaso Gaztezulotik\nkaleratzeko arrazoia ere izan liteke, zeinek daki (hemendik barkamena eskatzen\ndiet taldekide guztiei eta bereziki gure lagun eta lankide den Galder\nIzagirreri), baina, tira, oraindik ere Gastroheroiaren abenturen abestiaren\nbila jarraitzen dut eta Lekunberrira nindoala baliatuta, Berri Txarraken\n\u201cKatedral Bat\u201d kanta jarri dut kotxean eta bakarrik atera zait\nGastroheroiarentzako abestia.&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p>Aitortu behar\ndizuet nire asmoa ez zela Lekunberrira joatea abentura berri eta\ntaberna-jatetxe baten bila. Aurtengoan, Gastroheroiz jantzita ez, baina, lehen\naldiz ezagutu ditut Leitzako inauteriak eta aitortu behar asko gustatu\nzitzaizkidala, bai giro ederra izan eta ederki pasa genuelako, baina, baita\ngastronomikoki gozatu genuelako, a ze bazkari puska egin genuen Musunzar\nostatuan. Iru\u00f1eara bidean bertan atseden hartzea pentsatua nuen,\ntaberna-jatetxe \u201ctxarrena\u201d bisitatu eta nire botereen bitartez zerbait ona\nbilatze aldera. Baina, Leitzako gastronomiak bezeroen onespena badu, iritzi\nonak besterik ez dituzte jasotzen sarean, eta nik ere hala konprobatua dut (ez\ngaldu aukera ingurutik bazabiltzate Iruso, Arakindegia edota Musunzarren lasai\nbazkaldu edo afaltzekoa), baina, banuen esperantza tabernatxoren bat topatzea nire\n\u201csalbazioa\u201d behar zuena.<\/p>\n\n\n\n<p>Horregatik, bidean aurrera egin, eta Lekunberrira joan nintzen. Zeinek daki, akaso hemendik urte askora peregrinazio eta musikaren zaletu askoren elkargune bihurtuko da Lekunberri, Berri Txarraken zaletu sutsu askoren bisita jaso dezake herriak entsegu gela, lehen kontzertua emandako aretoa, elkartzen ziren taberna, zeinek daki, jendea Memphisera Elvis \u201cbisitatzera\u201d doan bezala, akaso jendea Gorka, Galder, David eta taldetik pasa direnen gainontzeko abentura eta desbenturak ezagutzera.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"275\" height=\"183\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/04\/albi.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-58\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Horietako askok\nakaso Albi Tabernan hartuko dute otordua. Taberna xelebrea, beno, taberna\nbaino, zerbitzaria. Itxura kuriosoa du, ezin esan gaztea denik, eta taberna\neramateko era xelebrea du. Justu-justu egiten dizu kasu, hori bai, egunero\njoaten den horietakoa bazara elkarrizketa lasaia izan dezakezu. Sartu eta parez\npare Bartzelonaren ezkutua, futbol zale amorratua eta kontatutakoaren arabera\nBartzelonak galtzean ia hobeto tabernatik ez pasatzea. <\/p>\n\n\n\n<p>Parez pare\npintxoen arbela, frijituak ziren nagusi bertan. &nbsp;Barran, bitrinaren azpian patata tortilak ere\nbazeuden, nahiko potoloak, nahiko ikusgarriak bistaz behintzat, baina, ez naiz\nausartu tortilaren aldeko hautua egitera. Pintxoen zerrenda lasai aztertzen\njarri eta lehenengoa, \u201cfrito de jam\u00f3n y queso\u201d, momentu batez\nEtxarri-Aranatzera egin nuen bidaia, bertako Borda jatetxean haurra nintzela\njaten nituen york-gazta frijitu ederrak etorri zaizkit burura, horiek bai\nkutixiak. Deja vu momentu horren ostean, ezin beste pintxorik aukeratu eta\nedateko zuritoa.<\/p>\n\n\n\n<p>Niri zuritoa edalontzi luze batean zerbitzatu dit, pintxoaren zain nengoen bitartean, baina, orduan \u201cmaitemindu\u201d naiz. Bajila biltzen ari zela betiko txikiteoko edalontziak ikusi ditut, aspaldian ikusi gabekoak, badakizue, leheno tabernetan ardo txikitoa edo zuritoa hartzeko baliatzen ziren horiek, pena niri ez didala zuritoa bertan jarri, Gastroheroiz jantzita joatearen ondorioa izango da akaso. Baina, ilusioa egin dit oraindik ere tabernak topatzea gure poteoaren ikur izan diren edalontziak erabiltzen jarraitzen dutenak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"225\" height=\"225\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/04\/zuritoa.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-57\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/04\/zuritoa.jpg 225w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/04\/zuritoa-150x150.jpg 150w\" sizes=\"(max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Horregatik bada\nere, gure tradizioaren oroimena izateko, merezi du Albi tabernara gerturatzeak,\nbehin bada ere, eta zerbitzari xelebreari aurpegia jartzeko. Pintxoei\ndagokionez, misterio handirik gabekoak, ez da alderdi horregatik ezaguna egingo\ntaberna, nahiz eta kontatu didaten ogitartekoak ez direla gaizki egiten. Herriko\nplazan kokatua, atseden hartzeko leku aproposa izan liteke Albi Lekunberrira\ngerturatuz gero.<\/p>\n\n\n\n<p>Nire abenturen\nbila jarraituko dut, Euskal Herria zeharkatzen jarraituko dut, egun hauetan\nKorrikak egin bezala, saiatuko naiz noan lekura noala berri onak ekartzen,\noraingoan Berri Txarraken \u201cetxetik\u201d egin bezala. Nire ereserkiaren bila\njarraituko dut, akaso Galder Izagirreri galdetuko diot ea taldeak bat egingo\note lidakeen\u2026\u2026\u2026on egin!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cJatetxea topatu, ta ikusi gauza onik baduen, hor nonbait ezkutuan, pizarrak begiratu, ea nonbaiten ahaztua duen pintxo goxo eder bat. Sabela bete arte, pintxoak jan eta jan, ez dago plan hoberik, uoooooo\u201d (Berri Txarraken \u201cKatedral Bat\u201d kantaren doinuarekin kantatu). Bai, akaso hau sakrilejioa izan daiteke, kontziente naiz horrekin, akaso Gaztezulotik kaleratzeko arrazoia ere izan liteke, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=56"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":59,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/56\/revisions\/59"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=56"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=56"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=56"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}