{"id":50,"date":"2019-02-25T10:50:07","date_gmt":"2019-02-25T09:50:07","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/?p=50"},"modified":"2019-02-25T10:50:07","modified_gmt":"2019-02-25T09:50:07","slug":"bi-baten-prezioan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/2019\/02\/25\/bi-baten-prezioan\/","title":{"rendered":"Bi baten prezioan"},"content":{"rendered":"\n<p>Ez, ez, lasai, nire\nabenturek ez dute babeslerik lortu, ez ditut nire abenturak babesle baten esku\njarri, ez dut nire burua saldu, nahiz eta askok ziur aski titularra irakurrita\nhori pentsatu duzuen. Nire abenturak ez dira hasiko telesail edo telebistako\nsaioetan geroz eta gehiagotan ikusten dugun esaldiarekin: \u201c<em>Eroskik (edo dena delakoak, hau aukeratu dut Aguraingo sarreran Eroski\nhandi bat topatu dudalako) abentura hau babesten du\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Gaurkoan, taberna\nbaten prezioan, bi dakarzkizuet. Hortxe titularraren zergatia edo arrazoia. Ez\nhorregatik bakarrik, gaurkoan maitasuna eta gorrotoa ditut barruan bueltaka, bi\nsentimenduak baten truke. Maitasuna edo miresgarritasuna, gure herrietako\njatetxeek nahiko iritzi ona jasotzen dutelako sarean, kosta egiten zait oso\npuntuazio txarreko taberna edo jatetxeak topatzea, ez pentsa, ez da lan erraza\nizaten, batez ere, hiriburuetatik kanpo, beste herri batzuk bisitatu nahi ditudanean.\nHortik dator gorrotoa, nire lana zailtzea gustatzen zaiola edo zaizuela sarean\niritziak ematen aritzen diren edo zaretenoi, baina, lasai, nik berdin-berdin\nmaiteko zaituztet eta hilabetero-hilabetero ordenagailuaren beste aldean nire\nabenturak irakurtzen zaudeten horiek guztiak. Hainbeste xalotasun eta hitz\npolit, akaso izango da atzean uztera goazelako San Balentin edo maitasunaren\neguntzat jotzen den otsailak 14 hori. <\/p>\n\n\n\n<p>Itzul nadin nirera, nire abenturen kontakizunera. Kotxea hartu, Gastroheroi jantzia maletategian sartu (kolorezko dinosaurioak dituzten galtzak estreinatzeko prest) eta hortxe joan naiz Araba aldera. Ihauteriak ate joka ditugun honetan, banuen Lantzeko Mielotxini, Zubieta eta Iturengo joaldunei, Lesakako Zakuzaharrei, Uztaritzeko Kotilungorriei edo Mundakako Atorrei bisita egitea eta Euskal Superheroien Elkartearen proiektua aurkeztu eta bertan parte hartzeko gonbita egitea, baina, hori beste baterako utziko dut.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1024\" height=\"576\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/gastroheroia-1024x576.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-53\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/gastroheroia-1024x576.jpeg 1024w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/gastroheroia-300x169.jpeg 300w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/gastroheroia-768x432.jpeg 768w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/gastroheroia-624x351.jpeg 624w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Gastroheroi jantzia osatuz, galtza eta mantal berria<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Agurain izan dut nire bidaiaren helmuga. Otsaila izateko egun eguzkitsu batek lagundu nau. Alde zahar alboan dagoen pasealekuan kotxea utzi eta hortxe joan naiz, Arabako herri honen gastronomia eskaintza ezagutu, eta, bide batez, herria bera ezagutzera. Gustatu zait, badu bere xarma, badu zerbait berezi egiten duena Agurain. Hortxe joan naiz Kale Nagusira, bertan bainituen nire bi geraldiak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1024\" height=\"498\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1-1024x498.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-51\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1-1024x498.jpg 1024w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1-300x146.jpg 300w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1-768x373.jpg 768w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1-624x303.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain_1.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Aguraingo alde zaharraren kanpoaldea<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Bi baten\nprezioan, baino, hiru baten prezioan. Hori izan da El Gordo tabernara sartu eta\nbarrara begiratzean zur eta lur utzi nauten bi pintxok merezi duten\ndeskribapena. Kroketak, ganbak gabardina, haragi bola edota kalamar pintxoak,\nbakoitza bere kabuz barra edota tabernetako arbeletan ikusi edota irakurtzea\nohikoa ziaten da. Baina, taberna honetan ez, badirudi bakardadea ez dutela\ngustoko, eta pintxoak bakarka jarri baino, nahiago izaten dute elkarrekin,\nhirunaka jartzea. Alde batetik, kroketa, kalamar eta ganba, eta, bestetik, haragi\nbola, kalamarra eta ganba. Hiru baten prezioan. <\/p>\n\n\n\n<p>Nik kroketaren aldeko hautua egin dut, imajinatuko zenuten behin horrelako pintxoak aurkituta ezin dastatzeko aukera pasatzen utzi, ezta argazkia ateratzekoa ere. Ganba eta kalamarrak, hainbestean, baina kroketa gustatu zait, zaporez ona eta baita ehunduraz ere, pega txiki bat jartzearren akaso aldarbatuta nahiko lodia da, nik finagoak nahiago. Baina, etxean eginiko kroketa eta frijituak, merezi du Agurainera gerturatu eta El Gordoko pintxo berezi hauekin gozatzea, gainera 2\u20ac inguru pintxoa, Donostian ohituta gaudenerako nahiko merke. Leku kuriosoa, baina, gustatu zaidana, ikusten duzuen bezala ez dut asko behar konforme geratzeko, kar kar kar.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1024\" height=\"498\" src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain-1024x498.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-52\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain-1024x498.jpg 1024w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain-300x146.jpg 300w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain-768x373.jpg 768w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain-624x303.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-content\/uploads\/sites\/34\/2019\/02\/agurain.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><figcaption>Kroketa, kalamarra eta ganba, hirurak batera<\/figcaption><\/figure>\n\n\n\n<p>Agurainen nagoela\nbaliatuta, Kale Nagusian bertan dagoen Jai Alai kafetegia bisitatzea erabaki dut,\nbatez ere, puntuazioz, El Gordoren antzera dabil eta, nahiz eta honen inguruan\n3 iritzi soilik topatu ditudan Tripadvisorren. Horietako batek bertako tortilak\nazpimarratzen ditu. Hortxe joan naiz, Kale Nagusia ia punta batetik bestera\nzeharkatu, eguzkipean nire Gastroheroi jantziarekin beroa pasatuz (udako\noutfita pentsatzen joan beharko dut, beroa egiten duenean manga luzeko\ntxaketila eta galtzekin sufritzea tokatuko zait) eta hor sartu naiz Jai Alai\nkafetegian. Zuritoa limoiarekin eskatu, baso kurioso batean jarri didate,\nelegante. Barran begiratu eta patata tortila pintxoak topatu ditut, ez didate\nbatere erakarri, zertarako gezurretan ibili, baina haien alboan arrautz nahaski\notartekotxoak deitu nau atentzioa eta horren aldeko hautua zegoen. Tabernako\nmahai altu batean lekua hartu eta hor jarri naiz hamaiketakoa hartzen, pasotik\nateratzeko ez da leku txarra Jai Alai.<\/p>\n\n\n\n<p>Hortxe bukatu dut\nnire Aguraingo bisita. Bi taberna baten prezioan, lau pintxo biren prezioan, bi\nsentimendu baten prezioan. Nabaritzen da merkealdietan gaudela. <\/p>\n\n\n\n<p>Etxera&nbsp; buelta eta nire entseguekin jarraitzera.\nOstegunean Gastroheroia izango da Donostiako Ihauterietako protagonistetako\nbat, konpartsen aurkezpen ekitaldia aurkeztuko dut eta koreografia landu behar\noraindik, izango duzue horren berri, kontatuko dizkizuet bertako komeriak. Hurrengo\nabentura arte. On egin!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez, ez, lasai, nire abenturek ez dute babeslerik lortu, ez ditut nire abenturak babesle baten esku jarri, ez dut nire burua saldu, nahiz eta askok ziur aski titularra irakurrita hori pentsatu duzuen. Nire abenturak ez dira hasiko telesail edo telebistako saioetan geroz eta gehiagotan ikusten dugun esaldiarekin: \u201cEroskik (edo dena delakoak, hau aukeratu dut Aguraingo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":30,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/users\/30"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=50"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":54,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/50\/revisions\/54"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=50"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=50"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/gastroheroia\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=50"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}