{"id":182,"date":"2023-05-12T07:46:40","date_gmt":"2023-05-12T06:46:40","guid":{"rendered":"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/?p=182"},"modified":"2023-05-12T07:46:40","modified_gmt":"2023-05-12T06:46:40","slug":"k-popetik-kill-popera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/2023\/05\/12\/k-popetik-kill-popera\/","title":{"rendered":"K-POPetik KILL POPera"},"content":{"rendered":"\n<p>Zerbait oker dago K-Pop-aren munduan, izan ere, beste artista gazte batek bere buruaz beste egin bai du. 25 urteko <em>Astro<\/em> taldeko Moonbin izanda hontakoan. Seulen, bere apartamentuan, duela bi aste hilda aurkitu zuen\u00a0haren managerrak. Gertukoek adierazi dute artistak denbora zeramala arazo psikologikoekin, presioaren ondorioz.<\/p>\n\n\n\n<p>Moonbin 11 urte zituela sartu zen musikaren eta telebistaren munduan. Lehenik, aktore gisa aritu zen Hego Koreako <em>Boys Over Flowers<\/em> telesailean; geroago, musikan, 18 urterekin, <em>Astro<\/em> K-Pop taldean sartu zuten arte. 2020tik orain arte <em>Astro<\/em> taldeko beste abeslari<em> Sanha<\/em>rekin hainbat ikuskizun egin ditu; azkena Bangkoken, duela bi aste.<\/p>\n\n\n\n<p>Moonbinen bizitza haurtzarotik lanari lotuta egon da: antzerkia, dantza, kantua eta abar egunero lantzeaz harago, nolako itxura eta jarrera izan behar duen erakutsi diote. Ez soilik kameren aurrean, baita bizitza pribatuan ere. Izan ere, Hego Koreako K-Pop artistak, musikari eta dantzari izateaz gain, beste zerbait ere badira: idoloak, jarraitzaileen jainko moduak. Eta milioika gazteren idoloek ezin dute akatsik egin. Ezin dira beren koreografiekin nahastu, ez noski. Baina are gehiago, ezin dute, adibidez, beren fanak jeloskor jarriko dituen argazki bat sare sozialetan jarri, edo elkarrizketa batean adierazpen deserosoren bat egin.<\/p>\n\n\n\n<p>Izan duen azken kontzertuetariko batean, Moonbinek aitorpen bat egin zien fanei: \u00abGauza bat aitortu nahi dut, azkenaldian ez nabil batere ondo. Segur aski kontzertuan nabaritu duzue zerbait, eta horregatik barkamena eskatu nahi dizuet. Saiatzen ari naiz; gauza txiki positiboak ikusten ikasiko dut. Azken finean, nik aukeratu dut lan hau, eta zoriontsu izan behar dut, nire jarraitzaileak ere zoriontsu egin ahal izateko\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p>Arazo psikologikoak izan eta milioika fanei barkamena eskatu behar izatea; hitz horiek dira K-Pop artistek perfektu izateko bizi duten presioaren erakusgarri. Seguruenik, gazte-gaztetatik beren manager eta irakasleengandik entzun dituzte horrelako esaldiak: irribarre perfektua, ile perfektua, arropa perfektua\u2026 Keinu bakoitza bere lekuan, inolako inprobisaziorik ez, eta, noski, beren mundu horretan ez dago lekurik negatibotzat hartzen diren sentimenduentzat.<\/p>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"is-layout-flex wp-block-gallery-1 wp-block-gallery has-nested-images columns-default is-cropped\">\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><a href=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed.jpg\"><img decoding=\"async\" loading=\"lazy\" width=\"1024\" height=\"452\" data-id=\"183\"  src=\"http:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed-1024x452.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-183\" srcset=\"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed-1024x452.jpg 1024w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed-300x133.jpg 300w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed-768x339.jpg 768w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed-624x276.jpg 624w, https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-content\/uploads\/sites\/36\/2023\/05\/unnamed.jpg 1200w\" sizes=\"(max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/figure>\n<\/figure>\n\n\n\n<p>Ez da sorpresa handiegia izan. Izan ere, azken urteotan ohiko albiste bihurtu da Hego Korean famatu gazteen heriotza: 2017an, <em>Jonghyun SHINee<\/em> taldeko liderra agertu zen etxean hilda; 2018an, Minwoo beste gizonezko K-Pop talde baten abeslaria; 2019ko urrian, Sulli; hilabete geroago, bere gertuko lagun Goo Hara.<\/p>\n\n\n\n<p>Bereziki Sulliren kasuak oihartzun handia izan zuen. Emakumeen eskubideak aldarrikatzen zituen K-Pop artista bezala ezagutzen dute munduan. Berak publikoari erakutsi nahi izan zion ez zela idolo perfektua, eta elkarrizketetan sarritan hitz egin zuen arazo psikologikoez. Emakumeek bularretakoa ez eramatea ere aldarrikatzen hasi zen, eta, kontzertu batean berak aukera hori egin ondoren, sare sozialetan <em>bullying-<\/em>a hasi zen. Isilik geratu ordez, Sullik publikoki salatu zituen sare sozialetako irain anonimoak, baina horrek gorroto handiagoa sortu zuen. <em>Bullying-<\/em>a luzaroan jasan ondoren depresioan erori, eta azkenean bere buruaz beste egiten amaitu zuen artistak.<\/p>\n\n\n\n<p>Horiek horrela, suizidioa ez da Hego Korean K-Pop-aren munduari bakarrik dagokion zerbait. Herrialde garatuen artean daturik kezkagarrienak dituen herrialdea da, hain zuzen ere. Batez ere, 20-30 urte bitarteko gazteen artean da ohikoa. Eta K-Pop aren kasuan bereziki, datuak gora egiten ari dira. Zerbait oker egiten ari den erakusgarri.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-embed is-type-video is-provider-youtube wp-block-embed-youtube wp-embed-aspect-16-9 wp-has-aspect-ratio\"><div class=\"wp-block-embed__wrapper\">\n<iframe loading=\"lazy\" title=\"ASTRO \uc544\uc2a4\ud2b8\ub85c - Knock(\ub110 \ucc3e\uc544\uac00) M\/V\" width=\"625\" height=\"352\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/Zz7YZtpz2Ek?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen><\/iframe>\n<\/div><\/figure>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zerbait oker dago K-Pop-aren munduan, izan ere, beste artista gazte batek bere buruaz beste egin bai du. 25 urteko Astro taldeko Moonbin izanda hontakoan. Seulen, bere apartamentuan, duela bi aste hilda aurkitu zuen\u00a0haren managerrak. Gertukoek adierazi dute artistak denbora zeramala arazo psikologikoekin, presioaren ondorioz. Moonbin 11 urte zituela sartu zen musikaren eta telebistaren munduan. Lehenik, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":758279,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":[],"categories":[],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182"}],"collection":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/users\/758279"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=182"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":184,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/182\/revisions\/184"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=182"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=182"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/blogak.gaztezulo.eus\/denagaizkidago\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=182"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}