Udazkeneko eta aurretik hemen bildu gabeko kantuen zerrenda anitza duzue hau. Urtea ondo bukatzeko!
Udazkeneko eta aurretik hemen bildu gabeko kantuen zerrenda anitza duzue hau. Urtea ondo bukatzeko!
Udara oporretara joateko garaia den arren gure musikariak jo ta su ari dira kanta berriak aurkezten! Hemen azken diskoen nere bildumatxoa:
https://www.youtube.com/watch?v=GlLdbDqA7OY
Nizuri Tazuneri – Umiltasuna
Sara Zozaya – Run
Maik Bnt – Esku artean
Zesura – Euskal herri tropikala
Lehiotikan – Egoen lehia
Maider Zabalegi – Zirrara
Matilda – He pensado
Joseba Irazoki eta Lagunak – Zu al zara?
Adrenalized – Gezurra ari du
Montauk 360º Oihaneder / Montehermoso
NIÑA COYOTE eta CHICO TORNADO – Azeri eta Herio
Lurra – Hasierak
http://www.badok.eus/euskal-musika/lurra/hasierak/
Killerkume – Never-ending spring
Azaroan Durangoko azokara begira diska elausoa jasan beharko dugu, baina biartean badugu zer entzun.
(Eta Gaztezulok 200 alebetetzea ospatzen du hil hontan! Zorionak!!!)
‘Liv til døden’ deitzen da diska berria. Beraiek ulertuko al dute hizkuntza hori? Neri kantekin dantzatzen dudan bitartean esplikatu diezadatela.
http://www.badok.eus/euskal-musika/maddi/ying-yang/
Maddi Noguera Ataundarrak 2015ean bakarka hasi bazuen ere taldea osatu eta diska argitaratu berri dute.
Rolan Garcesek bakarlariaren lehen diska da hau, grabaketa 2017. urte amaieran grabatua baina aurreko hilabetean argitaratua.
Bideoaren iruzkinetan “pop merkeegia” dela idatzi dute, baina askoz gehiagok gustuko dute kanta. 80. hamarkadako glam-rock-pop-a (oker ez baldin banago) ez dakit ea jorratu den gure hizkuntzan orain arte. Gustuak norberak aukeratu ditzala.
MTV,Bilbo, euskara, basque marka, kapitala, Berri txarrak, koherentzia, blablablablablabla interneten negarrez…. Hau dancehall temoi bat da.
Apuntatu artistak. Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe.
https://faltakolektiboa.bandcamp.com/album/falta-2
3kote Hazparnetarren azken lana. Eromena introspektibitate indartsua gustuko dugunontzat. Kitarra, bateria eta baxuarekin meditatzearen pare.
“Ulu” diskaren aurrerapen kanta. Zarautzetik datorren kitarra, baxu eta bateria hotsa. FaltAkoek instrumentu berak erabiliz a ze emaitza desberdina.
https://hartztaldea.bandcamp.com/album/iraungitze-datei
Rock alternatiboa egiten duten Azkoiti eta Azpeitiko hirukotea dugu Hartz. “Zuk zeuk egin” (DIY) filosofiaz harro egonda lan guztia autoekoiztu dute Matadeixe gaztetxean. Musika zaratatsua bezain sentikorra jorratzen dute. Deskubritzeke dagoen talde bat.
Pop Japoniarra euskaraz egiten dutela jakiten duzunean Toki-on hitz jokoak zentzu guztia hartzen du.
Ez daukat informazio asko hauei buruz baina abestia asko gustatzen zait. Uste dut Bermeokoak direla. Eta kantaren hitzak Sarrionaindiarenak direla.
Haxotz taldea 2008. urtean.
HAXOTZ – HEGAN
Taldearen 10 urteak ospatzeko single berri bat kaleratu dute bilbotarrek. Hardcore melodikoa jotzen urteak daramatzate, kitarrak, bateriak eta eztarriak astintzen. Guztiz gomendagarria egurra gustatzen bazaizu!
SERRULLA – 1/4 LIFE
Bakarlaria zen Iñigo Serrullak, taldetxoa bildu du diskoa grabatzeko. Asko eta gogor landutako lana izan denak eman ditu bere entzuteko plazerrak diren fruituak.
Hauxe da bideoklipa.
OLATZ SALVADOR – ZINTZILIK
Urteetan ontzen egon den diskoa dugu Olatzena, bera bezain gogotsu geunden argitaratzea emateko. Aurretik bakarka jo ohi zituen kantak beste maila batera igo ditu lagunekin egindako grabaketan. Ederra emaitza.
UGER – UGER
Talde bilbotar berria dugu gurean, doinu rockeroekin egurra ematera etorri dena. Diskoa osorik entzun dezakezue youtubeko bideo honetan. Entsegu lokal berotuan botatako izerdi guztia grabatzen jakin dute gainera.
IRAZI – ORRATZAK
Zita: “2017-18. urteetan zehar grabatutako diskoa.
Osorik Mono musikariak sortu eta produzitutako lana.”
Musika Bandcamp plataformako helbide honetan entzungai.
AZALERA – AZALERA
Ondarroa eta Bolibarko lau gaztek sortu dute talde berri hau. Rock melodikoa dela esan nezake baina kontzertuetan entzutean zer den zuek erabakitzea hobe.
ACTO MESSIE – ORTZI
Euskarazko Hip-Hopa jorratzen du hondarribitarrak. Kanta berri hauetan euskal kulturaren galeraren aurka mintzo zaigu; “Euskalduna naiz eta harro nago” sentimenduaren loraldi berri bat.
KASHBAD – ARRAKALA
Kashbad taldearen itzulera-biratxo-desegitearentzat grabatu zuten diskoa hemen entzun dezakezue ere opari.
Apalatxe taldea.
Azken argitalpenetan filosofatzen ibili ondoren, musika pixkat ekarri dizuet gaurkoan.
Gaztezuloko gomendioetarako aurkikuntzak biltzen ibiltzen naiz eta kanpoan geratu diren azken disken edo proiektuen lagin bana jarri dizkizuet hemen.
Hirukotea. Maika Makovski, Olaia Bloom eta Mariana Pérez. The Mani-las. Bideoa egin zutenean (duela egun batzuk) hiru eguneko ibilbidea zuen taldeak. The Exciters taldearen bertsioa hemen. Arrain freskoagorik ez da posible!
Asko miresten dudan lagun taldearen azken diskoa, oraindik gustora entzuteke dudana. Animatuko zarete nirekin batera Apalatxerekin gozatzera?
Iada beteranoak diren Voltaiko kideen azken diskoa -zenbagarrena jada?- , burua astintzeko paregabea!
badok.eus atarian azken diska entzungai du artista nafarrak. Diskarako lagunak bildu ditu, “Kontsumo Produkto” izena jarri diote diskatzar honi.
Bakarlari izatetik talde formara pasatu da Mikel, hala ere musikarekin sortzen duen “aurora boreal antzeko abisalismo barnerakoi hori” galdu ez duela uste dut.
Laukote Donostiarraren diskarik indartsuena!!!
Egiako “Eguzki” artistak, hortik singlea-ren izena, diska intimista hau atera berri du. Deskubritzeke dudana.
Talde ezagutu berria denez, entzuteko asko dut oraindik eta gutxiago esateko. Itxura bikaina oraingoz.
Bukatzeko, Ruperren klasiko bat. Berandu bainabil.
Rafa Ruedaren Hiri kristalezkoa diskoaren azala, Malen Amenabarrek egina. Entzuteko.
Aurreko postari jarraiki gaur egungo egoera musikalari buruz idazten jarraituko dut. Aurrekoan musikak gurean duen prekaritateari buruz aritu nintzen eta kanta berriak ezagutzeko bideak zein diren azaltzen saiatu nintzen ondoren.
Denbora pixka bat pasa den arren gaiari buruzko gogoetak irakurtzen jarraitu dut handik eta hemendik.
Azkenekoa Berria.eus egunkariak argitaratu duen Mikel Lizarraldek Rafa Ruedari egindako elkarrizketa izan da. Irakurtzea gomendatzen dizuet bihotzez.
Bertan agertzen diren gogoeta batzuk jarri eta nere iritziarekin zabaltzen saiatuko naiz.
“Diskoetxe baten zigiluarekin kaleratzen diren disko asko ere autoekoizpenak izaten dira.”
Musikaren industria urteetan enpresa diskografikoek kontrolatu zuten, garai haietan album bat argitaratu nahi bazen beraien eskuetatik pasa behar zen nahitaez. Haiek zituzten diska bat grabatzeko bitarteko guztiak, garestiak zirenak eta negozioa ondo ezagutzen zuten. Ondorioz argitaratzen zena eta ez zena kontrolpean zegoen.
Gainera diskoetxe batek zure musika argitaratu izanak estatus berezia ematen zion artistari, garrantzitsu sentiarazten zuen.
Gaur egun musika grabatzeko teknologia asko merketu denez edozeinek graba ditzake nahi dituen kantak. Hau da autoekoizpena. Honek ez du esan nahi ezagutza teknikoak behar ez direnik grabazioa txukuna atera dadin.
Horretaz gain Internetari esker “erraz” zabaldu daiteke musika, eta doan jarri daiteke entzungai gainera.
Guzti honek eskaintzen den musika kantitatea asko igo du, eta musikatik atera zitezkeen irabaziak (musika entzuleen dirua) artista gehiagoren artean banatzen da.
Beraz, diskoetxeek iada ezagunak diren artistei argitaratzen diete musika gaur; enpresak baitira, ez dira aberatsak, ezta mezenasak ezta filantropoak ere.
Enpresak dira, labore sozial-kulturala egiten dutenak baina enpresak finean.
Enpresentzat inbertsioa ahalik eta txikiena bada hobe. Ondorioz autoekoizpenak diren diskoei beren zigilua jarriz argitalpena besteen alboan nabarmentzea lortzen dute. Komunikabide klasikoek garrantzi handia ematen baitie zigiluari oraindik.
Aurreko urteko euskal musikaren uzta badok.eus atarian bildu dute duela gutxi. Bertan 2017ko 166 disketatik 90 dira egilea editore edo autoekoizpenak. Baina 90 horri artistak ekoitzitako eta argitaletxeak argitaratutako diskak gehitu beharko genizkioke, baita taldeek sortutako argitaletxeen bidez egindakoak euren diskoak argitaratzeko zigilu bat izateko.
Beraz, gaur egun argitaratzen den musika ia osoa autoekoizpena dela esatera ausartuko nintzake.
“35-40 urtetik gorako jendeak kontsumitzen du musika. Pentsa, nik gitarra eskolak ematen dizkiet gazteei, eta ikusten dut ez dutela musikarik entzuten. Eta, gustuko kantu bat ekartzeko eskatuz gero, ez dakite esaten nola aurkitu duten, nola iritsi zaien hori belarrietara. Amnesia kasu itzela da, eta oso orokortua dago. Gaur egun, rock kontzertuak orain dela 30 urte musika klasikoa zenaren parekoak dira.”
Nik ere klaseak ematen ditut eta gazteek ez dakite zer entzuten duten ere. Hala ere hau ez dut uste gazteek bakarrik egiten dutenik. Ohitu gara musika berria deskubritzera irrati edo telebista bidez, sudurpuntan (hobe esanda belarrizuloan) jartzen zaiguna ezagutzen dugu bakarrik, esfortzurik egin gabe. “Singelak” soilik, diskografia osoak entzutea oso gauza arraroa da gaur egun.
Ezagutarazte honetan irratietan aritzen direnek botere handia dute.
Zer interesekin? Zein jendek aukeratzen du guztiok ikasiko duguna?
Hainbeste autoekoizpen egotearen arrazoietako bat musikak duen zuzeneko publiko falta litzateke ere. Eta publikoa falta bada pentsa kontsumitzaileak, musika erosten dutenak.
Durangoko azokara joan eta edozein gaztek duen pagarekin erosi bertan dauden 4 disko baina gehiago. Ez da posible.
“Glaukoma bezalako talde batek kontzertu batera bere tribua eraman dezake. Baina zer tribu izan dezaket nik? 45 urterekin? Ez daukat triburik! Eta, horrela, kontzertuen kontua oso endogamikoa bihurtzen da. Beti berberak gara kontzertuetan. Klub batekoak ematen dugu.
Ez dut masa handirik mugitzen, baina esango nuke beste batzuek ere nabaritzen dutela hori. Gaur egungo gazteekin sekulako arrakala ikusten dut. Musikariok ez dugu asmatu eskaintzen dugun hori haientzat erakargarri egiten.
Bai, Glaukoma, Gatibu… eramaten dituzte gazteak, baina ez pentsa asko direnik! Orain gazteak reggaetoiarekin daude. Eta pentsa zer den ondorioztatzea orain arte gazteei lotutako kultura bat zaharren kultura bat dela gaur egun! Sekulako kolpea da.”
Oso pesimista iruditu zait Rafa hemen, adinagatik triburik ez duela esanez.
Masa handiak mugitzea zaila da mugitzeko prest ez dagoen masa bat soilik dagoenean.
Nola sortu daiteke musikari buruzko zaletasuna eta interesa? Musikari konplikazioa kenduz, sinpleago bihurtzeare poderioz erakargarri eginez?
Telebistan arte guztiei buruzko programak behar ditugu, sakon aztertzen dituztenak egiten diren obra guztiak, gu guztiok hezitzeko eta ondoren etorriko da kontzertuetara joateko gogoa. Hezkuntza ofiziala ez da inoiz erakargarria izan, derrigortua izan da. Telebista eta irrati ofizialetan gutxienez kultura ikastea zergatik ez? Hori bai dela zerbitzu publikoa.
Gainera kontzertuetara publikoa joango balitz diskoak asko merketuko edo oparitu ahalko zirela pentsatzen dut.
Kalitatea Youtubeko bisitetan neurtzen duen gizarteak merezi duen fast food musika du. Azken urteetako joera musikal famatuak Reggaetoia, Trapa, Popa… etab. apreziatzeko, ikasteko ez dute inongo esfortzurik behar, sinpletasuna eta kopia goraipatzen dira bertan, erraz ikusi eta entzuten dira, esfortzurik gabe. Baina berriro diot: hau heziketa artistikoaren falta dugulako dela horrela. Obra landuago eta konplexuagoak apreziatzeko ezagutzak falta zaizkigu, horregatik dago gaur egun lau katu aditudun elitea bakarrik kontzertuetaz gozatzen.
“Eta zergatik gertatu da hori?
Gauza asko izan daitezke, baina, adibidez, musika ez da sartu hezkuntza sisteman, literatura sartu den moduan. Eskolan bertan, 13-14 urteko edozein gaztek jakin dezake zein den Harkaitz Cano. Baina askok ez dakite zein den Ruper Ordorika! Literaturak ez du musikak bezainbeste jende mugitu, baina, hala ere, musikan arrakala handi bat dago. Are gehiago, gazteei ez zaizikie interesatzen popa eta rocka. Zilegitasun osoa dute, e! Baina kezkatzen nau gazteek kultura nola bizi duten. Edo zer garrantzi ematen dioten. Uste dut hor arazo handia dugula.”
Guztiz ados, gaur egun (berriro diot ez dudala uste gazteak bakarrik garenik) jendarte osoak “ez du denborarik” dirua irabazteaz haratago. Ez da musika entzuten, ezta libururik irakurtzen (euskarazko literaturan zer esanik ez, ikusi bideoan Ander Iturriotz), antzerkia ikustera nor doa? Eskultura eta pintura esposizioetara?
Azken urteko zenbat obra artistiko ezagutzen dira (jakitea beste kontu bat litzateke) telebista edo irratian agertu direnetaz aparte?
“Ni komunikabideetan asko agertzen naiz, baina gero hori ez da orekatzen kontzertuetara doan jende kopuruarekin. Bitxia da hori, eta izugarrizko eskizofrenia sorrarazten dizu. Ikasi behar duzu laudorioak oso ondo neurtzen.
Horrekin bizitzen jakin behar da. Nik musika dut ogibide, eta badakit errealitatea zein den. Eta badakit hogei zerrendatan agertzeak ez duela esan nahi bestelako oihartzuna izango duzunik. Diskoak egitea, beste lantxo batzuk ere bai, eta erdi bizitzea… hori niretzat sekulakoa da. Hori hogei urte barru ez da posible izango. Eta pribilegiatua naiz, nahi dudanaz bizi naizelako.”
Ikusiko dugu.
Aupa! Ongi etorri musikari buruzko hitzetara!
Hiru ataletan banatu dut testu hau.
Lehendabizi gaur egungo egoera “musikalari” buruz arituko naiz, musikaren inguruan dabilenak bizirauteko arazoak dituelako.
Ondoren zer musika entzuten duzun galdetuko dizut, irakurle.
Azkenik azkarrean pentsaturiko soluzio-zantzu batzuk ematen saiatuko naiz, eta laburpen-ondoriotxo batera iristen ere.
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inor inori zer egin behar duen esateko. Baita egia absolutuaren jabea ere ez naizela argi utzi nahi dut. 28 urteko euskaldun bat naiz, jendarte batean jaioa. Inork jaio nahi nuen ere galdetu ez zidanez, gutxienez, kexatzeko eskubide osoa dudala uste dut.
1. Gaur egungo panorama:
Duela gutxi Badok.eus atarian gaur egungo musikariek pairatu behar ditugun egoeretaz kexatu nintzen. “Txikiarazitako” 12 kanta aukeratu nituen bertan. Eta gauza bakarrean kontzentratu ohi den pertsona naizenez kontu bera zabaltze aldera berdinaz solastuko naiz gaurkoan ere.
Zaila da, lan guztiak bezala, musikarion egitekoa. Egitekoa esan dut, bai. Asko errepikatzen baitigu gizarteak, zuzenean edo inplizituki bizitza honetan praktikatu behar dugun bizimoldea zein den. Finean, dirua lortu eta ondoren bizi. Ez dio axola zertan ibiltzen zaren, legala izan dadila. Honela gizartean integratutako pertsona ona izango zara.
Gustokoa duzun horretan lan egitea da idealena, diruz saritua den bitartean.
Bi lan mota daudela irakurri nuen behin. Mendebaldeko euskaran “beharra” deitzen zaiona, ingeleraz job. Eta lana, ofizioa edo “work”. Gaur egun nahastu egin dira eta musikariok eskizofrenia bizefaliko batera kondenatuak gaude. Gure lana musika egitea da, baina beharra daukagu “beharra” egiteko.
Gaur egun biak elkartzeko musika komertziala egin beharko genuke. Saldu daitekeena, eskaria beteko duena. Honi deitzen zaio kolokialki saltzea. Janari azkarra bezalako zabor-musika azkarra egiten da, momentu puntual batean aspertzeraino ustiatzen dena, meatzaritza musikala.
Hala ere badira adibideak, eta ez dira gutxi, Euskal Herriko merkatu txiki honetan, eskaintza-musikal berriak sortu eta ondoren publikoak erosi egin dituztenak.
Euskal Herrian erabiltzen den formula idealizatua honako hau da. “Originala” den musika zintzoa eginez publiko fanatiko fidel bat sortzea. Berri Txarrak erabiltzen da bide honen adibide bat bezala. Hain sinplea ez da izango, 20 urtetan egin duten inurri-lana hor azpian baitago.
Epaiketa moralak alde batera utzita egoera deskribatzen jarraituko dut.
Nola ezagutzen dugu musika berria?
Inoiz baina musika gehiago sortzen da gaur egun. Entzungai ehuneko handi bat dugu gainera. Baina galdeketa egiten badugu irratietatik botatzen den musika ezagutzen da orokorrean.
Ezagutza bideak dira egoeraren errudunak. Ezagutza ohiturak hobeto esateko.
Gaur egungo internetan -librea eta irekia den sarean – interkonexioa ez da existitzen praktikan. Bide bakarra hartzen du informazio jarioak. Publizitatea erosi dezaketenek denok erabiltzen ditugun plataformetan iragartzen digute guk ondoren ezagutzen/entzuten dugun musika.
Gomendioetaz ari naiz, algoritmo hotz soilez makillatzen baitira gaur egun iragarkiak. Manipulatuak gaude, ezer berririk ez.
Horregatik dira Youtube , Spootify eta Facebook bezalako plataformak hain garrantzitsu edozein online-marketing kurtsotan.
Urteetan zehar irratiak eta telebistak eduki dute botere hori, galbahe-kontrola. Gaur egun internet bidez, ezkutuago gertatzen da berdina.
Portaera honek esplika lezake injustizien aurrean hartzen dugun jarrera pasiboa.
Hala ere, errealitatea burugogorra da, eskerrak! Eta sarean egia osoa den bizitza birtuala gezurrezkoa daerrealitatean.
Kontzertu asko ditugu urtean zehar, disko asko, nere ustez oso onak gainera. Sentimendua eta maitasuna bizirik mantentzen dira nahiz eta entzuleak gutxi izan. Oraindik esnatzear daudenen zain nago.
2. Zer musika entzuten duzu? Zer musika ezagutzen duzu?
Erantzunak harritu zaitzala.
3. Soluzio batzuk:
Suposatzen dut ez dudala gurpila asmatuko, saiakera aunitz egon direla jada. Asko ez luzatzearren hurrengorako gordeko ditut ideiak.
PD: Politikan ere manipulazioa badago, argiago ikusi daiteke, nahi badugu. Musika erabili ohi da sentimenduak eragiteko mezuak indartuz. Baina uste dut arteak, kritikotasunean hobetze aldera, boterea ere eduki beharko lukeela.
A. Musak; etorri nigana.
Ez naiz inoiz trebea izan, edo ez dut nere burua trebetzat jotzen, edozertan lanean jarri eta zerbait lortzeko. Seguraski ez naiz ondo esplikatu, esan nahi izan dudana nere lan egiteko forma zein den esplikatzen saiatuko naizela izan da.
Benetan; ea ideiak ordenatzea lortzen dudan.
Nola sortzen da? Adibide gisa blog hau idaztea jarriko dut. Egun jakin baterako eginda eduki behar izan baitut lan hau. Originala izan beharra dela uste dut, nik ere originala izatea nahi dut, hots, imajinatiboa. Zerbait berezia eta benetazkoa eskeini nahi dizuet. Musika egiterakoan bezala.
Baina guzti hau lortzea zaila da beti, nere kasuan behintzat, gaurkoan egun kreatiboa ez daukadala dirudi, baina egin beharko dut zerbait.
Inspirazioari buruz asko idatzi da, musei buruz, “inspirazioak lanean harrapa zaitzala” esaten omen da. Nire ustez hori da klabea, izate proaktibo bat izan behar da beti, buruan ideiak bueltaka edukitzeaz ari naiz. Beti sortzen egotea, kaleratzea beste gauza bat da. Hala ere forzatzea ez zait sanoa iruditzen. Lan egiteko era naturala izan behar dela pentsatzen dut. Post ziztrin hau bezala, ez naiz ari hitzak harrika bilatzen, gero enkajatuko ditudala pentsatzen dut, pixkanka atera daitezen.
Ziuraski oso gaizki idazten ari naiz. Musika egiterakoan bezala.
Baina klabea hau dela uste dut, itsu-itsuan egina dagoena erabili, apurtu eta forma berriak sortzea.
Sortzea. Ai ama.
Ez daukat oso argi gaia, ez dakit ea zerbait transmititzea lortu dudan. Hala ere, esan beharra daukat, ez daukadala ideia oso argi. Ulertarazi ahal izateko gai ere ez naiz sentitzen.
B. Gomendio anitza.
Ez naiz musika bakoitza esplikatzen hasiko ez dut uste inor konbentzitu behar dudanik eta zerbaitetarako balio duenik. Zuek entzun eta ea gustoko duzuen. Informazio gehiago behar baduzue, hementxe daukazue internet osoa.
Bon Iver kontzertuan “22, a million” diskoa aurkezten:
Faraquet taldearen “A view from this tower” diska osoa:
David Bazan “Blanco” diskoa aurkezten Seattleko KEXP irrati famatuan (zuzeneko piloa grabatzen dituzte bertan!):
Bazan elementuaren musikak aldaketa handia eman zuen disko honetan. Auskalo biharkoan zer egingo duen.
C. Zer da euskal musika?
Galdera hau buruan bueltaka izan dut azken urteetan.Aurreko atealean jarri ditudan talde guztiak ingeleraz aritze direnak direla ikusita gehiago kezkatu naiz. Topatuko blogean (http://www.topatu.eus) honi buruz idatzitakoa berreskuratuko dut jarraian zuen iritziak jasotzeko (Autoplagioa gauza ederra da):
”
Dugun kulturatik partituz sortzen ditugu obra berriak. Logika hasiberria. Zerbaitek funtzionatu badu edo modu batera izan bada berriro ere funtzionatuko du eta horrela behar du. Gure bizitza aberastu duten obra originalak apurtzaileak izan direla esango nuke jaio diren kontestuan.
Izan dira euskal herrin rockanrollin. Bere garaian Errobi edo Etxartarrek eduki zuten ausardia errebindikatu nahiko nuke, inoiz baina gehiago behar baitugu errebindikazioa muina duen musika. Justua dena eskatzea doinu ederrekin. Gaizki dagoena kritikatzea doinu zakarrekin.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. (J.A. Artze)
Zer axola zaigu abesten dugun hizkuntza zein den? Musikaz ari gara.
Dogma ugari, hizkuntza guztiak dira desberdinak eta denek dituzte aldeko eta kontrako ezaugarriak, baina horiek ikusteko predisposizio bat egon behar da, hezkuntza/propaganda bat. Ohitu bagara rocka ingelesez entzutera rockak Ingeleraren beharra al du? Hau horrela egiten da eta punto.
Hasi omen dira euskal talde batzuk euskaraz abesten: http://www.berria.eus/paperekoa/2068/041/438358/2014-12-14/lyrics_etatik_hitzetara.htm
Zorionak! Anekdotikoa.
Musika apurtzailea behar dugu, gure pentsamoldea haratago eramango duena, lau paretak puskatuko dituena. Eta euskeraz behar du. Komunikazio zuzena. Kultura guztietatik jan eta euskara aberastu.
Kanpotik begiratuta jendeak flipatu egiten du euskal herriko musikak izan duen bilakaerarekin, frankismo garaian debekatuta zegoena ekinez egina, eta gaur egun klasiko bihurtu dira Xabier lete eta Laboaren abestiak. Bere garaian apurtzaileak ziren musika tradizionala berritzeagatik, oxigenoa emateagatik. Ondorengo sortzaileentzat erreferenteak. Guretzat erreferenteak. Gazteak ze erreferente ditugu gaur egun? Erreferenteak izatea merezi dugu gazteok? Aizue! hemendik kanpoko jendea euskera ikasten ari dela!
Diruak dena jaten du, diru gehiago egiteko eta musika ez da salbuespen bat. Ba bai bada Hau horrela egin da eta horrela jarraituko dugu ingelesez…
Tutan Came On arabarren Euskal herriak rockeatzen du entzun ezazue webgunean euskeraz ultrarockeatu daitekeela demostratzen du.
Euskadi Gazteak hartuko du gazteak hezteko erantzunkizuna?
Gaztea euskal musikarengatik arduratuta dabilela eta, lastoa, habeak eta beste hainbat kontu
Artea bozkatzen da? Gizakiarte ustelaren aurka egiten da.
Musikak pertsonei laguntzeko behar du, aldaketak eragitea. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua parrandan egiten den musika aberatsa izatea.
Ez gaitzatela jan.
PD: Euskeraz izateagatik bakarrik ez du zertan hobea izan behar obra batek. Euskera ez da dogma bat balio bat baizik.
“
Hiru zatitan banatu dut nere Gaztezuloko lehen post hau. Lehenengo zatian Donostian dagoen kulturgune berezi batetaz hitz egingo dizuet. Ondoren, Gaztezuloko aldizkari fisikoan argitaratzea zailagoa den musika talde bikain bezain zahar batetaz mintzatuko naiz. Eta azken zatian, duela astebete egin zidaten galdera bat plazaratuko dut.
Donostiako, barkaidazue, Egia auzoko; barka berriro ere… Egiako kulturgune berezi bat da Txondorra. Karmengo Ama kaleko 60an dago eta bertan tallerrak egiten dira. Arte disziplina ugari lantzen dituzte: antzerkia, xilografia, serigrafia, pintura, argazkigintza, kitarra ikastaroak, software/hardware librea…eta bertan Ttan-ttakun irratia aurki daiteke ere.
Nik gehien ezagutzen dudan arloa kontzertuena da. Normalean erakustaldi pertsonalak bilatzen dira bertan egiteko. Oso leku berezia da musika jotzeaz gain artistei solasteko aukera ematen zaie eta. Neretzat bereziki gogoangarriak izan diren kontzertuak hauek dira: Bi zaldi, Physis versus Pelax, Joseba Bele Noir, Nire, Zamarra eta aterkia, Kasernarat, Bidelapurrak, Mal de ojo, Mikel Uraken, Mikel Karton… Bertan momentu bereziak bizi izan ditugula ziur nago.
Kontzertuak egiteko aretoa txikia den arren beti izaten da zaila Donostia kultural honetan publizitate gutxiko saioak guztiz betetzea.
txondorra.net webgunean duzue informazio osoa. Bertan ikusiko gara!
Gaztezulo aldizkari fisikoaren lan egiteko forma dela, iada berrikuntzak ez diren eta gustuko musikari buruz idazteko aukera dut blog honetan. Kritiken 600 karaktereen muga ahaztua dut iada. Hala ere ez dut informazio asko eman nahi, interesa duenak hor baitu internet osoa gehiago ikasteko.
Donostian, ziur nahastua nagoela, 4 pertsona bakarrik ezagutzen ditut talde hau zein den badakitenak.
June of 44 aurkezten dizuet. Biografia irakurtzeko wikipedia duzue.
Bideoko argazkiko neska nor da?
Gogoan dut “Engine takes to the water” Kaxi lagunaren kotxean entzuten genuela biok. Pasarte isil-isilak ditu bat-batean, abixatu gabe, lehertzen direnak. Xuxurlak eta garrasiak kanta berdinean kondentsatzeko gaitasuna zuten talde desberdinetatik zetozen artista hauek.
Garai hartan Faraquet musika taldea ezagutu genuen ere, eta bi talde hauek mugarriak izan ziren nere hezkuntza musikalean.
Rockaren erpin ezberdinak ezagutu nituen horrela.
Aurrerago taldearen diska gehiago entzuteko ohitura hartu dut, iada ezin naiz beraien musikatik banandu, eta benetan, bihotzez, gomendatzen dizuet.
Duela hil batzuk “Pet fennec” talde donostiarraren kontzertuan soinu teknikari lanetan ibili nintzen. Eta azken aldian egin ohi dudan bezala nere azken diska marketing agresiboz saltzen ari nintzela (diskazua, erosi nahi badezue bost euroren truke ta bestela entzun interneten!) taldeko kitarristak ea zer musika mota jotzen nuen galdetu zidan.
Nik betikoa erantzun nion; ez dakidala, gaia ez zaidala interesatzen, kitarra eta ahotsa erabiltzen nituela bakarrik…baina zerbait esatekotan “Folk-psikodelikoa” izena erabiliko nuela.
Bere erantzuna, maliziarik gabea eta umoretsua noski, brutala izan zen nere neuronentzat; “Folk? Baina zer folk? Nongoa?”… Eta buruan bueltaka ibili zait galdera hori aste guztian zehar; Zer da euskal folka? Trikitixa eta panderoa? (Bide batez interesgarria da Trikitia jotzen noiz hasi ginen begiratzea) Txalaparta? EAJ-k aberri egunean jartzen duen musika? Topaguneko ska-punka? Edo dantzatzeko regetoi feminista? Nik kitarra jotzean zer ostia egiten dut?
Suposatuko duzuen bezala folk folklore hitzetik dator. Atera kontuak.
P.S: Clara Rockmore zein den badakizue? Eta jotzen zuen musika tresna ezagutzen duzue?
Milesker irakurtzeagatik, edozer gauzarengatik idatzi eta ondo pasa eguna!