29

Juan den apirilaren 2an 29 urte bete nebazen. HogeitaGUZTIAK. Neurendako aro baten azken urtea izango da hau. 30-40 urte bitarteko hamarkada horrek apur bet bertigoa emoten dozta, neure bizie aldatuko delaren sentsaziñoa dekot!! [sekulako zerrenda dekot prestatute urte huntan egiteko!!! Urte hau, toperaiño aprebetxatu biharra dekot!!!]

Bai, badakit 30egaz ez dela mundua amaituko eta ondiokan gaztea izango naiela, baine zer gure dozue esatea … baldur apur bet emoten dozta!!!!

AGUR GAZTE-TXARTELARI

Bai, hori da lehen sintoma: 30 urte betetzen dituzun egunean berton [ bai, bai! holango heavya ta gorea da, egunean berton!!! ], gazte-txartela barik geldituko zara. Horrek esan gure dau ofizialki GAZTE izateari utziko dotzula [Halan ta be lasai!!! Esan doztabe GAZTEZULO bardin- bardin jaso dezakezule!!!]

Horregaz batera, nahiz eta txilborra bisten emon, Bershkan mini-short-ak erosi  [bai, ipurmasail guztie bisten uzten dabien horiek] eta ulea superluzea eta hiperplantxatute eruan, prest egon bihar zarie munduko hitz gatxena entzuteko: SE-ÑO-RA. [OMG aitortu bihar dotzuet haurren batek deitu doztala dagoeneko berba gatx horregaz eta DePutoCulo sentatzen dau! Hemendik aurrera sarriago entzuteko prestatu bihar nai!!!]

Mutilen kasun be bardin: nahiz eta tatu-mazas bet izan, arropa surferua erosi eta uleko tupea eruan, SE-ÑOR edo CA-BA-LLE-RO deitzen hasiko dotzue! [ bigarren hau uste dot okerraua dela!! Posible al da???? Baine neuk entzuten dot hori askotan…Perdone Caballero…zelako hortera, kutre eta de españa kañi sonetan dau!!! Eskerrak neska naien!! Ufff!!! ]

PINTXO POTEA DA ZEURE FARRA

30 urtetik gora zeure farra ‘regularra’ pintxo-potea da. Ordurarte, ardaugaz izan dozun harreman bakarra kalimotxoa izan da, baine orain ardozale espezialista bilakatu zara [‘Markes de…’, ‘Señorio de…’ eta holangoak tetrabrick-eko DonSimon eta GranDuke ordezkatuko dabie] , eta Kuba-martinia edo Txirrisklas, Gin-Tonic bategaz ordezkatzen dozu [gainera piper baltzagaz, edo hobe!!! Hibiscus-ko tonika rosaregaz eta kon arandanos salvajes de los bosques Sumatinos , eskatuten badozu oindiokan izango zarie mas 30ñero guay!!!!! Ouuhhh yeah!!

Realistak izan gaitezen: 30 urtetik gorako zenbat jende ikusten dozue asteburu gabetan (eta modu regular baten) tabernetan?  30 urtetik aurrerako farrak “okasionalak” izaten dira eta orokorrean, nahiko pena emoten dabie [badakizue zer gure dot esan, ezta? Adolestente edo nerabeak baine okerraguak, desfase total! EnPlan … Urtean farra gitxi egiten doztanez dena libre! Esponja humanoa bilakatute ahal den alkohol guztie xurgatuteko, dantzan toperaiño paperak galdute, neska-mutil gaztegaz babeatzen, edukazio guztie galdute … lo peor!!! Ez dot gure VerguezaAjena sentiaraztea!!!] 

ALDAKETA GARAIA

LANPOSTUA: Sentitzen dot, baine 30 urtetik aurrera Mcdonalds-en edo monitore modun bihar egitea txarto ikusita dau. Horiek ikasle eta gazteentzako lanpostuek dire. Orain ingelesezko izen bet dekon lanposturen bet izan bihar dozu [eta manager berba falta barik plis!!!],  EnPlan ‘Business Solutions Manager’ edo ‘Production Manager’.

KOTXEA: Ibizak, Clioak, Poloak, Golfak...eta holango utilitarioak gaztentzako dire. Orain furgoneta, monobolumenak eta funeraria kotxea emoten dabienfamiliarrak’ dira zeure adinagaz doazen auto mota [eta bai…FA-MI-LIA eta MO-NO-BO-LU-MEN berbak ikusi dozuz dagoenekoz, eta bai, hori be harmarkada horretan gertatuko da!!!]

 

ETXEBIZITZA: 30 urtegaz ezin zarie gurasogaz bizi, eta independizata bazauz, alkilerrean edo pisu konpartitu baten be ezin zarie bizi. Jabetzan etxea bihar dozu bai edo bai...eta hori lanpostu on bategaz edo bikote fijo bategaz harreman zuzena deko [ordaintzeko gehien bet!!! Nonogaz hipoteka bet sinatutea, unibertsoko konpromezurik handiena da!!!]

BIKOTEA: Orain arte, nonogaz konprometitu barik DeFlorEnFlor ibili bazarie eta zuere leloa MejorSolaKMalAkonpañada izan bada ere, hemendik aurrera ‘normalena’ bikote fijoa izatea da [nahiz eta gero beste 100egaz oheratu, baine bikote-bikotea izan bihar dozu! Bestela…LaHasCagau. 30-40 urte bitarteko urte horiek bikoteendako dau eraikita eta pentsata!!!]

HAURRAK: 30era iritsi bazara haurrik izan barik, hemendik aurrera ezingo zarie espakatu.  Aurreko 4 puntuen zergatiak erantzun bakarra dute:  Zertarako bihar dozu ‘manager’ postu bet? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu monobolumen bat? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu zeure etxea eta jabegoan? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu bikote fijo bat? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako.

[Topikoak ala errealitate gordina?]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

TINBRERIK EZ JO!

Aupi!!!

Probatxoaren bideo hau ikusita erabaki neban sarrera honen gaia: https://www.youtube.com/watch?v=0jmuppTxeqE

Bertan, online erosketak egiteko arrazoien inguruan egiten dau berba, iragarki baten leloari erreparatuz: “Ez eskatu berriro gatza bizilagunari”. Aiorari (Probatxoari) pena emoten dotza leloak, gizarte indibidualista bati egiten dotzolako erreferentzia eta emoten dauela geure parean bizi denari zer gertatzen zaion ez zaigule axola.

Neuk ulertzen dot ikuspuntu hori eta gure dot pentseu neu enaiela hain pertsona txarra, baine juxtu oso maniatike nai neure etxeko intimitateagaz, neurendako, ez dau ezer pribatuagorik eta intimoagorik norberaren etxea baino! Sentitzen dot, baine hil ala biziko konturik ez bada, mesedez ez jo neuri tinbrerik!

Etxean sartu, atea itxi eta hor dauz Aneren 64 metro karratuak, Ane EnEstadoPuro lasai eta pakean egoteko 64 metroko bunker pribatua: neurea eta bakar-bakarrik neurendako!

 

TINBREA 1- TXORTAN ZAUZ

Demagun zauzela nonogaz txortan [gerta liteke gainera zeugaz dauen horrek ez lukeela zeure etxean egon bihar] eta zeure bizilagun maitagarriek tinbrea joten dau.  Supergustora zaurie txortaldia disfrutetan, zeure plazerrien konzentratute eta derrepente etzuten dozu infernuko zarata hori: TINBREA! Lehengo kontue: TeHanKortau TolRollo [agur zeure txortaldi marabiloso horri. Gaurkoz, orgasmuek amaitu dire!]

Nor ote da? Zerbait gertatu da? Eta zeu hor zauz biluzik, ez dozu ezebez topetan ipintzeko, atearen beste aldean nonor dau zeure zain eta gainera ziur adi-adi dauela edozein zarata entzuteko zain, etxien zauzen edo ez jakiteko.

Azkenean, zeure sudadera ‘barriena’ topau dozu [bai, institutu garaitik dekozun hori] eta barriro tinbrea entzuten dozu. BANOOOAAAA…

Muxugorri eta ondiokan jadeatzen zabalduten dozu atea. Hor dau zeure bizilagune zeuri begire: -‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… Zertan zabiltz hain gorritute? Aerobik edo eitten? Bideo bategaz edo egiten dozu?’ – [Encima katxondeo!!!! Bai, Barrikeko Eva Nasarre nai, NoTeJode!!! (y no, joder behintzat no dejas joder a otras!) Baine aguantau ein bihar ta zirkuntantzie aupegie ipini ta gainera errezuan zauz zugaz dauenak zatatarik ez ateratzeko!!!] – Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil, garbantzuk egiten ari nai – Aitor semeak oso gustora jaten dittu ta badakizu ume hauegaz ez da erraza sano jaten emotea – ta neuk normalen ez dot gatzarik erabiltzen – bakizu, ez da ona eta gainera Pedrok tentsio altue deko, ta bakizu gatza prohibido – ta normalen gusto apur bet emoteko jamoia botatzen dot baine hori barik be gelditu nai,  eta … inporta ez badotzu … gatz apur bet emongoztazu? ’ [Bost inporta dozta zeure semiek garbantzuk gustoko diteun edo ez, bost inporta Pedrok tentsio altue dekon edo ez, eta bost inporta garbantzuei jamoia botatzen diozun edo morcilla de Burgos!!!]

 

TINBREA 2- PELIKULA BET IKUSTEN ZAUZ

Sofan botata zauz ’12 años de esclavitud ’ ikusten. Dramoi bet. Nigarrez AMokoTendido zauz MasAgustoKUnArbusto [y mas feliz k una lonbriz ] eta derrepente tinbrea! Bien!!!!!!! Yupi!!!

Aurpegie malkoz beterik eta negar-zotine ezin heldute atea zabaltzen dozu : – ‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… kottaue!!! Zer dozu? Bakarrik sentitzen zarie? Lanien arazoren bet dekozu? Nonor hil da? Ahhh!! Badakit zer gertatzen da: TeHanRotoElCorazon!!! Kottaua…

Eta zeu: ‘Ez, ez Begotxu, pelikula bet ikusten nabil eta apurtxo bet tristie da, ta negar apur bet ein dot…’

-‘Ya, ya…pelikula bet…’ Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil, garbantzuk egiten ari nai eta…

[Hurrengo egunen etxepeko guztiek dakie mutil-lagunek utzi dotzule eta nigarrez zabizela bazter guztitatik, eta sekuleko erruki aurpegiegaz begiratzen dotzue. Eta ez hori bakarrik! Barriken bizi nai, eta herri txikerretan, nonork puzkerra botatzen badau, herri guztiek daki nor izan den! Ondorioz, zeure ama be enterau da eta arrastien lanetik bueltan, zeure portal aurrien topatzen dozu salda tupper bet esku arten, bere alaba kottaua konsolatuteko asmoz!! Akabo zuere arrastirako plana! Irati Jimenez-en ‘Atsekabe zaitut ‘ beste baterako utzi biharko dozu eta AKanbio, amaren interrogatorio gogorrari aurre ein biharko dozu!!!]

 

TINBREA 3- DEPILATZEN ZAUZ

Hasi dau epeltzen eta udabarriko egun eguzkitsuegaz hasi garie. Ane, azkenengo bider Gabonetan depilatu zinen, agian iritsi da hankako ule horiek kentzeko momentue.

Erosi dozu cera tibia potetxue, mikrondasen berotu, eta hor zauz komunen depilatzen hasteko prest! Makiltxue hartu, ceragaz hanka zatitxue igurtzi, papera jarri eta RAS!!! Tira! [ReDio! Hau mine!!! FU-FU-FU arnasten dozu pelikuletan modun, partuen kontraziñogaz dauen emakume baten lez]. Animo Ane! Ahal dozu!!! Eta bigarren bider tortura teknika errepikatzen zauz: makiltxue hartu, ceragaz hanka zatitxue igurtzi, eta… TINBREA!!!!

 MeKaguenLaPuta! Zeure buruei begiratzen dozu: kulerotan zauz, cera botata dekozu eta ezin prakak jantzi, hankak bisten, tximino bet baine ule gehiagogaz [gainera zatitxu bet kendu dozunez emoten dau ondiokan be  ule gehiau dekozule eta sekulako pintak dekozuz!!!]

RIN…RIN…barriro. BANOAAAA!!!! Mirillatik begiratu eta Begotxu, bizilaguna [eskerrak ez den laugarren pisuko atso zaharraren biloba morenazoa!!!] : ‘Barkatu Ane! Zelan? Uyy… ez dotzut oso momentu egokien harrapatzen ezta? ’ [goitik behera eta behetik gora begiratzen dotzu eta begiradan ikusten jako pentsetan ari dena: neska hau desastre hutsa da! Enai harrituten mutilek gitxi aguantatzea! Zelan ba? Si da una dejada! Hau ParaBesarSantos!] – ‘ Momentutxo bet bakarrik izango da… Beno… begire… biharko bazkarie prestetan nabil…’

[NotaMental: aste santuko oporretan gogoratu hoteletik NO MOLESTEN txarteltxoa lapurtzeaz]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

ITXITAKO KARRILAREN MISTERIOA

Kaixo!!!!

Zelan?

Azken sarrerak El Conkisen inguruakoak izan badira be eta astero programa eta Debatearen ingurun idatziko badot be, hilean behin, neure ohiko pedradak irakurtzeko aukera izango dozue. [ El Conkis jarraitzen ez dozuenok ez pentsa neugaz hain erraz libratuko zarienik, ezta be neure berba jarioaz!  jejjjeje]

Barriketik Bergarara egunero ibiltzen nai jun ta etorri. Egunero 80km jun eta 80km etorri, eta horietatik 65km inguru (130km jun ta etorri) autopistaz . A8n gora ta behera egunero, eta askotan topetan nai aguanteu biharreko kontu bategaz : karril bet itxita lanak edo egiten dabizelako. Astean 650km kilometro egiten dotaz A8an, 2.600km hilean. Badakit zertaz ari naien berbetan. [Astelehenetik bariku bitarte, MasOMenos goizeko 7tatik 8etara eta arratsaldeko 17tatik 18etara erraz aurkituko dozu Ane Fernandez A8an!!! ]

Neuk ulertuten dot konponketak eta egin bihar dizela, baine askotan (eta gehienetan goizeko 7ak aldera) karril hori itxite dau ezertarako. Ez dau inor lanen, ez dago bidean oztoporik, baine hor dauz pibote madarikatuk!

Sekulako amorrue emoten dozta. Hor zaude zu, ehundaka kotxe arten eta mileka kamioren arten, eguna argitu barik ondiño, batzutan euripean eta asfaltoak botatzen dabien urjauzien arten, eta bat-batean seinale madarikatua!: karril bat moztutzen da! [eta ez dakit zegattik, baine normalean ezkerrekoa izaten da]

 

5 kamioi dituzu segidan eta aurreratzen hasia zara. Zer egiten dozu? Elkarri ‘ipurdia txupetan’ dijoazten kamioi biren artean sartzen ahalegindu, frenatu eta toperaino reduzitu  [ sextatik tercerara askotan ] eta aguanteu!

Beti dau zure atzetik datorren ‘ElListoDeTurno’ eta zeuk zeure bizie arriskuen jarri badozu be kamioi biren arten sartzeko, berari ‘SeLaSopla’ eta 5 kamioiak aurreratu bihar ditu bai edo bai, azeleratzen dau a tope, deperrente pibotegaz topatzen da, ez deko denborarik aurreratzeko [noski, orduan konturatu da, nonbait ez dau ikusi 500 metro aurrerago ez aurreratzeko seinalea ] eta zeure karrilean, eta zeure aurretik [beti aurretik, noski] sartu gure dau. Eta hor zaude zu, frenatuten tope, bi kamioi erraildoiren arten sandwich bet eginda, eta gehiago frenatu bihar dozu zeren ezkerretik ikusten dozu ke  ‘ElListoDeTurno’ badatorrela zeregana eta zeu izan bihar zarela aparteu bihar dena.

Eta pasetan zarie pibote naranjagaz hesitutako karril fantasmaren albotik. Batzuten 200 bat metro, bestetan ia kilometro bet, eta hor dau karrile, bakar-barrik. Bere barnen ez dau makinariarik, ez dau ibilgailurik, ez dau langilerik, ez dau lurrean olio edo oztoporen bet…ez dau ezer…kono madarikatu horiek soilik.

Irekitzen da barriro karrile eta barriro hasten da gerra! Badoa ‘ElListoDeTurno’ lehenik, eta ondoren bere biziagaz be ezin dauen kamioi erraldoi bet beste kamio erraldoi bet aurreratu guran, eta bapatean 100 kotxe daude ezkerreko karrilean aurreratzeko zain. Eta zeu oraindik eskumako karrilean jarraitzen dozu, 60 km/o doan kamioi baten atzen, 100 kotxeek aurreratzen amaitu bitarte.

Eta azkenean, ia 5 minutu galdu dituzu, eta istripu bet izateko loteriaren 200 bet dezimo eskuratuz [eskerrak Ane esaerak dioen modun, maitasunen afortunada zarien eta ez jokoan] , zentzurik eta arrazoi barik itxita dauen karril bategattik!

Zergattik da hori? Neuk nere teoria dekot: aurreko egunen A8ko langileak karril horretan biharrian egon ziren, gaba heldu ta hurrengo egunean lanean jarraituteko utzi dabie karrile itxita. Orain negu parten, arrastiko 18tatik goizeko 9ak bitarte ez dau argi nahikorik beraz, tarte horretan ez dabie lanik egiten.… Horrek esan gure dau,15 ordutan pasetan diren ibilgailu guztik aguantau bihar dabilela karrile moztunde inongo arraozi barik! 

Neuk dirutza uzten dot A8an eta 2 karril edukitzeko ordaintzen dot  [bestela karretera generaletik jungo nintzateke, baine neuk karril bi gure dotaz kamioiak aurreratuteko, ez kamioi arten egoteko],  karril bet itxita badau [eta gainera arrazoi barik] , A8ak ez dozu zerbitzu “konpletoa” eskaintzen, beraz mese, itzuli zentimo batzuk.

Askotan topau ditut karrile hesituten, eta furgonetatik urten barik botatzen dabiez konoak, erraz-erraz eta 5 minututan egiten dabien kontue da!

Zentimo bakarra be deskonteuko balukete, 15 ordutan pasaten diren ibilgailu guztik kontuten hartunde, ziur, gaba iritsi baino lehen karrile irekiko zabiela eta goizean argitutakon hesitu barriro. 

Eta zuek, zer diozue? A8 erabiltzen dozue sarri? Zerbait gertatzen ohi zaizue errepidean? Zerk molestetan dozue?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twiter: @ninaizane

PANTAILA TXIKIKO JAINKOSAK

Kaixo irakurle maiteak!!! [Barkatukoztazu Gaizka Izagirre, titularreko Pantxaila txikia terminoa lapurtu dotzut…Sorry!! 😊]

Oraingo huntan, begibista poztuko dotzuet apur bet!!!  Serietako tia buenen rankina topako dozue lerro hauetan. Gehien bet serieko pertsonaietaz arituko naz, ez  hainbeste aktoreaz, baizik eta serieko papelagattik sexyak dizenak [Beti nabil buenorroetaz berba iten, baine neska buenorrak be baloratzen badakit!!! Halan be lasai, hurrengo baten serietako mutil katxarrutaz be egindo dotzuet berba!!!! ]

Zerrenda huntakoak ez diz neure serie faborituk, NiMutxoMenos, ta neska hauek be agien ez diz izango LasKeMasGustan, baine neurendako kriston neska puzkak diz! [Adi!! Zerrenda huntako neska gehienak ez dauz hezurretan eta fikzioan duten izaera borrokatzaileagattik aukeratuak izan dire gehien bet! ]

Goazen!

10- HOMELAND- CARRIE MATHISON (Claire Danes)

Hirugarren tenporada amaitute utzi nauen serie hau ikusteari, baine Carrie rankin huntan sartu bihar neban, nahiz ta bukaererako, serieak aspertuten ninduen. Kristoren emakume puzka iruditu zat beti Carrie, ausarta eta ondo ipinitako obario biregaz!!!

homeland

[Kuriositate modun, ez dot gure ahaztu Claire Danes-en beste pertsonai bet: Angela Chase!!! Adin bet badekozue, gogoratuko zarie Canal +ek serieak botatzen zituela EnAbierto. Serie horietako bet Es mi vida zen (1994/1995), adoleszente batzuen gora beheren ingurukoa. Ba bertoko protagonista Angela zen, eta Jordan Catalanogaz  (Jaret Leto) maitemintuta zauen. Beno, neu be Jordan Catalanogaz MojabaBragasYConGanas!!!! jejejejeje] 

katalano gif

 

9- SCANDAL- OLIVIA POPE (Kerry Washington)

Olivia: Emakume poteretsua, agintzen dauena eta agintzen dakiena [ V.I, P ]. Indartsua, langilea, inteligentea eta ederra! Sexya, oso sexya. [eta zelako ondo doian beti jantzite!!! Neurentzat da la Carrie Bradshaw baltza . MeEnkanta!!]

Olivia Popek eszena ahaztezinak utzi dittu Grant presitenteagaz!!

scandal

 

8- HAWAII 5.0- KONO KALAKAUA (Grace Park)

Seriea SinMaseko bada be [beste ezer ikusteko ez dekozunin denbora pasatzeko seriea da, kapituluk suelto ikusi laikie eta ez deko kriston argumentue, baine entretenitue da eta bellezoi asko dauz!!!] Kono Kalakauaren edertasun exotikoaz gozatzeak merezi dau! Konoren pertsonalidadie be atsegin dot: indartsua da, arte martzialak DeLaOstia kontrolatzen ditu, jatorra, alaie, ez dau inoiz etzituten eta balore eta printzipio onak dekozan neski da.

BATTLESTAR GALACTICA -- Pictured: Grace Park as Sharon Valerii -- SCI FI Channel Photo: Justin Stephens

BATTLESTAR GALACTICA — Pictured: Grace Park as Sharon Valerii — SCI FI Channel Photo: Justin Stephens

 

7- LOST- KATE AUSTEN (Evangeline Lilly)

Lost klasiko bet den modun, Kate, Jack eta Sawyerren arteko triangulo amorosu be klasiko bet da!! Zelan da posible irla abandonatu baten egon eta beti hain guapa? Kate izan gure dot mese!!!!!

lost

 

6- LOS TUDOR- ANA BOLENA (Natalie Dormer)

Bai, badakit  Juego de Tronoseko Margaery Tyrell dela, baine neuri Los Tudorren sexyago iruditzen jata. Kriston emakume puzka! Gainera benetako pertsonai istoriko bet izenda morbo gehio deko!! [wikipediak dio ke fue injustamente decapitada por aduelterio, incesto y traición. Beraz, sexua tarteko, 10 puxtarri!! jejejeje]

tudor

 

5- MODERN FAMILY- GLORIA MARIE RAMIREZ DELGADO-PRICHETT (Sofia Vergara)

Sofia Vergara buenorra da eta buenorra dago BETI. Hori holan da eta ez deko beste bueltarik. [eta a ze senar puzka dekon!! Joe Manganiello: hazme lo ke kieras y cuando kieras Joe !!! jejejeje]

Gloria sexye da eta maite deu sexya izatea baine maitagarrie be bai! Maitasun pila deko emoteko!!

sofia vergara

 

4- VIKINGS- LAGERTHA (Kateryn Winnick)

Badakit mutil gehienok, Lagertha baino Aslaug (Alyssa Sutherland) nahiago dozuela bere inuzente aurpegi horregaz, baina neuri oso txarto erotzen jata Aslaug [arrrggggggg 😡😤😡Gorroto dut Aslaug. Muerete!!!]

Neuretzat Lagertha borrokalari feminista bet da! Ze indar dekon pertsonai honek eta zelako guapa, bai seriean (zarrapastrosa agertu arren) eta bai EnLaVidaReal. Zer diñozue?

lagertha

katheryn-winnick- vikings

 

3-MAD MEN- JOAN HOLLOWAY (Christina Hendricks)

Agarrense ke vienen curvas. Joan da zoragarrie! MeEnkanta dena de Joan: zelan jazten den, zelan mogituten den, zelan eiten dabien berba, beren ezpainak, titiek, ipurdie, beren ulie, begiek … DENA! [Mese, PorFaPlis, egunen baten reenkarnatzen banai, gorputz horretan eta garai hartan izan dadile!]

36-bounce-tastic-christina-hendricks-gifs-image-13

 

2-TRUE BLOOD- JESSICA HAMBY (Deborah Annwoll)

[Ze gure dozue esatea, Deborah deitzen den neska bet, sexya izan bihar dau si o si!! ] Gaur egun Daredevilen Karen Pagen papelin ikusi badezakuegu be, neu Jessicagaz geldituten naz.  Jessica en su vida humana sosonga bet bazen be, banpiro bezala espiritu askea da, eta oso HOT !!! Ohhh my god!! [Noski, Pam(ela)en atzetik! Pam erregina, maite zaitugu!!!]

Jessica-Hamby-4x01-jessica-hamby-24603703-500-282_large

Deborah-Ann-Woll-jessica-hamby-15066729-500-500

 

TATATATXAN!!!! …… ETA EN TOP DE LOS TOPS…..

 

1-WEEDS- NANCY BOTWIN (Mery-Luise Parker)

Nancy da LaPutaAma! Madurita interesante, inteligenti, berekoie, ez deko baldurrik, ironiki, droga trafikanti da, eta folla todo lo ke puede y más!

Sexy, buenorra, Hot, guapa, erakargarrie, ederra,… Neuk handitan Nancyn moduku gure dot izan!

nancy

nancy 3

 

 

BONUS TRACK

THE NEWSROM- SLOAN SABBITH (Olivia Munn)

[Asko zaurie blog marabilloso hau jarraitzen dozuenak eta ia egunero jasotzen dot zuen mezuren bet esaten zelako estupenda nazen, ta jatorra, ta kafe bet hartu gure dozuela nigaz (se dice tomar un kafe pero kiere desir .… 😉 … baine badekot fan bet asko estimatzen dotena, #blogger be dena, aspaldittik jarraitzen dotena eta bereziki ilusiñoa egiten dozta berak jarraitutea. Rankin huntan Olivia Munn sartuteko eskatu zoztan… eta no me podía negar… ]

Sloan Sabbith aukeratu dot. Kazetarien serieak asko gusteu zaizkit beti, gainera hau telebistako informatiboetako erredakzio baten inguruku da. [eta HBO sigilua deko…you know ze esan gure doten…]

Sloan ekonomia ikasketak ditu, oso neska jakintsue da, baine kottautzat hartzen dabie. Ez dute baloretan beren biharrien. Egia da pixket patosa dela, jendiagaz relazionatzea kostau iten jakola,  baine horrek egiten dau espezial eta bai, oso-oso guapa da! [apurtxu bet argaltxue da neure gustureko, baino bai tia buena bet da]

bonus track

Zein da zeure rankin de buenorras de serie? Nor sartuko zenuke bai edo bai?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

ESTEBAN MARTINEZ NAVARRO

ESTEBAN MARTINEZ NAVARRO

Estebanen elkarrizketa topatuko dozue gaur neure blogin! TooomaaaYaaaaa!!! Baine nor da Esteban?

La Eliana (Valentzian) jaio zen 1988ko urtarrilaren 20ean [Sansebastian egunean. Badakizu nor izan zen SanSebastian? Begiratu Wikipedia, plis, merezi dau eta: https://es.wikipedia.org/wiki/Sebasti%C3%A1n_(m%C3%A1rtir)]

2008an Men’s Health aldizkariak antolatzen dauen aurpegi barriak bilatzeko lehiaketan finalera heldu bazen ere, MTV Españak emititu zauen Gandia Shoren ezagutu genuen Esteban. Gandia Shoren lehen programie 2012ko urriaren 14ean emititu zan.

2013ko uden Tele5-ko Campamento de Verano realityan parte hartu zeban eta gaur egun Super Shore programan ikus dezakegu. Super Shoren, Gandia Shore eta Acapulco Shoreeko partaideak dauz nahastute. Ontxe momentun, bigarren tenporada emitituten dauz.

esteban 1

POLEMIKA ETA SHORE BATERA DOAZ

Shore programek (Jersey, Geordie, Acapulco, Warsaw, Gandia, Super…) kritika zorrotzak jasotzen dabez gehien bet, parte hartzen daben gazteek alkohol asko kontsumiten dabielako, porke FollanMutxo y variado, eta “guapo/a” egon eta izatea ezinbestekotzat jotzen dabielako.

[Uoooo!!! Bai, ziur naz bat baine gehiok sarrera hau kritikatuko dabela, telezaborra dela, alkoholaren apologia egiten dabiela….bla bla blabla…(edo Igorrek esaten dauen modun xasaxa xasaxa xasaxa…)  

Hasteko ez da inoiz ahaztu bihar, Shore be telebistarako programa bet dela, eta telebistan agertuten den ia guztie FIKZIOA dela, ‘reality’-etan be gidoi asko dau, eta edizio lan bet dau atzien.

Bestetik, esango neban, nahiko ‘formalak’ edo… dizela: alkoholagaz bakarrik drogetan diz (askotan ikusi da alkoholagaz asko pasatuz gero, zutzako festa amaituten dela), ez dira ikusten ez erretzen, ez raya bet sartzen, ez pilula bet hartuten…DeHetxo, ez dabe ezta aipatuten.

Harreman sexualak…ze gure dozue esatea…neuri ondo iruitzen jata! Bai, beraien gaueko helburue da EtxarUnPolvo, baine guztiok atera gararie helburu berberagaz! (jejejeje askotan iguel ez genuen lortzen baine …)

Neuk ez dot ikusi inor forzatuten, beti harreman konzentiduk izan diz, eta hemen neskak eta mutilek PorIguel nahi dute txortan eiñ. Liberalak diz, eta? Neuretzat, Karime emakume aurrerakoie ta feminista da!!!

CultoAlCuerpo: Ia gehienok gure dogu guapo/a egon. Inportanteena da norbaera bere buruegaz gustora egotea, eta Shore-tarrak behintzat kriston autoestima dute, kristoren buerroak ikusten dauie beraien burue! Automaiteminduta dauz!!!!]

esteban 2

Oso kritikatuak bai, baine oso ikusiak be bai. Orain MTV ‘de pago’ bakarrik dau, eta horregattik audientziak txikerrakoak diz, baine Gandia Shoren lehen programak %4,8ko audientzie izan zeban, EAEn %6,4 (autonomi guztien arten, EAEn ikusi zen gehien eta ondoren Nafarroan)

[Argi dau, txatxi kultureta guzti hauentzat, publiku tontuk gazela, dena sinestuten dogula, bi neurona be ez ditugule eta etc etc etc…]

Argi utzi gure dot, Esteban super jatorra izan dela nigaz. Kriston sinpatiku eta elkarrizketa egiteko batere pegarik ez dabela jarri eta euskaraz agur bet bidaltzeko eskatu eta arazorik gabe egin dauela. [Barre ingo dozue agurragaz, baine pentsau kottauak euskaraz ez dakiela NiPutaIdea. Jarri zu bardine japonesez esaten… Agurra ikusteko KLIK egin beheko ESTEBAN AGURRA ONA ]

esteban agurra ONA

ELKARRIZKETA

Ez nuen gure elkarrizketa tipiko bet egin, baizk eta Estebanen egunerokoa ezagutu gure neban, gauza aurruntak, ez telebistari lotutakoak.

  • Zer da goizetan egiten dozun lehen gauza? ‘Lehenengo kakahuete kremazko sandwicha eta platano bet jaten dot, eta ondoren zuzenean gimnasiora noia.’
  • Eta nola gustatzen jatzu eguna amaitutea? ‘Ohean, futbol amerikanoko partidu bet ikusten ‘
  • Zer nahiago dozu: kafea, tea, infusioren bat edo Cola-Cao? ‘Cola-Cao zerealegaz, jejejejeje’
  • Helatu zapore gustokoena? ‘Turroizko helatua, duda barik!’ [Normal, Alikantetik gertu, turroizkoa gusatu bihar…]
  • Pelikula gustokoena:John Q, Gladiator eta Un domingo cualquiera’
  • Zein pelikulagaz egiten dozu beti negar? ‘Puffff!!! Pelikula askoregaz egin dot negar, horregatik ez jata gustetan dramak ikustea!’
  • Zein pelikula, zein liburu eta zein serie gustatuko litzaizuke protagonizatzea? Pelikula eta liburu bardine: 50 sombras de Grey, [Ummm…ese Cristian Grey…gure baduzu neu izango naz zeue Anastasia…!!! ] eta seriea Ballers [Aizu, ba holan tatuegaz badeukozu Dwayne Johnsonen itxura bet, ilegaz, noski 😏 ]

esteban 3

  • Etxean zauzenean, nola zaude jantzite? ‘Kuadrodun pijama prakegaz eta tiradun kamisetagaz.’
  • Nor da zutzako munduko emakumerik ederrena? ‘Irina Shayk’ [Neuretzat be bai!!!]
  • Eta gizon ederrena? ‘Brad Pitt’
  • Zein da zure abestirik gustokoena? ‘Abesti asko ditut gustoko, baine Red Hot Chili Peppers eta The Offspring-en oso zalea naz’
  • Zein kantu duzu gustoko baine aitortzeak lotsa ematen dizu? ‘Ba ontxe berton, Shakiraren La bicicleta jejejejeje’
  • Umetan zer gure zendun izan lanbidez? ‘Futbolaria izan gure neban!!!’
  • Nola daramazu famatua edo ezaguna izatea? ‘Ba egia esateko, ezaguna izatearena oso ondo eruaten dot. Egia da ez naiela eminentzia bat, jejejejeje, baine normalien jendea oso ondo portatuten dau nerekin eta jatorra da. Ezaguna izateak bere alde onak eta gatzak ditu, baine ni pozik nau’
  • Badekozu maniaren bet ,ohiturarik edo rutinarik? ‘Neure rutina gimnasiora joatea da edo kirolen bet praktikatzia. Mania bet badekot: lokartzeko marrazki bizidunek jarrita eduki bihar dotaz!!!!’
  • Noizbait Euskal Herrian izan zara? ‘Bai, noski! Donostian egon izan naz’ [Gure dozunean Esteban, Barrikara gonbidata zauz!!!!!]
  • Zein iritzi duzu euskaldunetaz? ‘Oso pertsona zintzo, prestu eta pixkat zakarrak zauriela’
  • Euskaraz badakizu hitzeren bet? ‘Kaixo, agur eta aita! Jejejeje’
  • Zerbait gehitu nahi duzu? ‘Ez! Jejejeje beno…espero dena ondo joatea Ane Fernandez, oso sinpatika emoten dozu! Jejejeje’

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

GARAI BATEKO KANTUAK

Duela gitxi Amaia lankidiek eta neuk Huntza taldearen Aldapan gora kantue ezagutu genuen. A ze martxa jartzen dauen kanta honek!

Garai bateko martxarako taldik etorri zitzaizkigun burure: Gozategi [ Nor-Nori-Nork, Nirekin (emoixtaxux muxutxue, maitie….) Kalanbreak (Astelehena biharamun, ezinez lehertzear nago, sabeleko kalanbreak ezin dut gehiago… tirititiii tiririririii…) ufff a ze oroitzapenak!!! ] , Etzakit…[Etzakit. Hori bai taldie! Esne Beltza be ondo dau, baine Etzakit, EsMutxoEtzakit! Izar Iheskorra, Gurekin, Eskurik eskurekin…] 

Amaiak kometau zozten gaur egun iada ez dizela holako kantu onak eitten eta nola duela 10-15 urte estilo desberdinetako musika genuela gustoko. Arrazoi Amaia!

Horregattik, gaur temazoen remember-revival apur bet egitea pentsau dot! Zenbat dantza ta balantza! jejejejej

musika mix

 

1- TRIKI FEST

Farra on bet botateko euskal musika berbeneroa baine hobeorik ez dau! Gora triki eta panderoa!!!

Nola ahaztu Maixa ta Ixiarren Iluntzean? Kantu romantiku duda barik! Eta Bexamela eta pastela[Zein sensual eta sexy den kantu hau, ligatzeko primeraku !!! Maite dut zuk laztantzea, dantzatzea, zure ezpainak xurgatzea… ]

Txosnetako erreginak izan zin LasBuenorras Alaitz eta Maider! Neska gazte bi, modernak, kantu pegadizoegaz eta gainera oso guapak! Zenbat mutil jartzen zituzten dantzan!  Amets bat, Hablame en cristiano, Txanpon baten truke, Ispilu aurrean…

Trikian klasiko handiak be badauz Tapia ta Leturiaren Galdurikan nago [Bai bai, sauna batean kantue!! Lengoan lagun bat mareatu ta ponpa burua hautsi du paretarekin jota…. ], Epelde ta Larrañagaren Kulpela eta neuretako kanturik azpimarragarrixena:  Mixel Ducau eta Zaldiboboren Kolore, kolore!

2- AEBetako PUNK ROCKa

Noski, ez ginen bakarrik trikiaz bizi! AEBetatik modan zeuden punk rock taldiek entzuten geneuzan. Neu inglesez txarto moldatzen naz, baine kantu onak zien! Letra apur bet asmatu, beste apur bet watxunay witxuguei  ta listo!

Burue astintzie asko gustau jata beti eta kantu hauek hortako LaHostia zien! jejejeje

NOFX, Bad Religion, Rancid, Red Hot Chili Peppers … eta noski… Bi hauek:

3- KAÑA SATANIKOA

El día de la bestia pelikulak Def Con Dos ekarri zigun, eta noski, neure EXTREMO kuttuna! Salir, beber… mile bider kantau dozu… baine ni Sucedegaz geldituten naz! [ AGILA diskue insuperablie da! ]

Espainian boom latza izan zeban Doverek, akordaten zara?  Bere Devil Came to me!  Telebista iragarki batetik atera zirela esango neban…

Nork ez dau gogoratzen SKA-Pren Legalizacion? De kalidad y barato! [ Egixe esateko, neu nintzen mas del Vals Del Obrero: tiriti… tiriti… RESISTENCIA!!!!!!]

Eta akordetan MANAmaniagaz? Ufff!!! Derrepenten Maná entzuten zan leku guztixetan!  Ke koñazo!  [Rayando el sol oeooo…. desdesperacion….oeooo… vosotros si ke rayais! Pesaus!!! Fitogaz be paseu zan AlgoParezido ]

Eta Molotov mexikarregaz akordetan?  Gimme tha power!

4- BAKALAUA ETA TEKNO-BORROKIAK

Valentziara jun barik, hemen be izan genuen la ruta del bakalau!  Venecia, Circuito, Columbus, La Non, Txitxarro (eta la Skanner), Jazz-Berri, Young Play…

Sensitive World eta Give it Up! kantueCherry-Coke eta No hagas el indio, haz el cherokee [ hau be anuntzio batetik aterata : eyyy Txeroki, eyyy Txeroki, Txeroki…],  John Scatman  [Pi poroporopo piro poropo!!! Im a Scatman…!]  Corona eta Rhythm of the Night … eta neuetzako el gran temazo: Milk Inc-en In My Eyes! 

Tribu urbano barri bet be sortu zan: Tekno-borrokiak. Rock radical vasco eta mugimendu punketatik txunba-txunba gogorrera pasa zen euskal gazteri abertzalea; gaztetxe eta herrikoetatik, Non edo Txitxarrora. Nork ez dau gogoratzen Hemendik at! eta bere Goazen famosue azalean Arrano Beltzagaz? Kaleko garraxia, zer da demokrazia? Hemen guk nahi duguna gure askatasuna!]  

Zein kantu gehituko zenuke? Zein zen zure temazo dantzagarriena?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

PROTAGONISTA NAZ

Alaine Agirre Garmendia bermiotarraren ‘X hil da’ (Elkar) liburua irakurri barri dot. Arrasti batean irakurri daitekeen liburue da [84 orrialde ditu eta kapituloak be oso laburrek diz], baine egie da liburu ‘gogorra’ dela emozionalki eta baliteke DeUnTiron ezin irakurtzea.

x hil da

Kristoren mania dekot istorioetako protagonistekin identifikatzeko, batzutan larregi! Ez pentsa zoratute nauela eta ez dakidala fikzioa bereiztuten, baine batzutan gehiegi sartuten naz papelien!

Nueretzat  pelikula, liburu, serie edo kantu batek, istorioarekiko (edo protagonista(e)kiko) identifikaziñoa lortu behar dau, hau da, publikoak  paperien sartu bihar dau.[Badau norbait El Renacidoko Hugh Glass (Leonardo DiCaprio) modun sentitu danik? Hala bada, zorixonak! Neuk baine harrikada eta imaginaziño gehiago dekozu!!!! HAU MERITUE!!!]

X hil da-ren lehenego kapituluek ‘bizi’ egin ditut! Uffff! Txarto pasau dot! Angustiata!!! Sentiu in dot neure barru-barruen idazleren berba bakotza!

Konturatu naz pentsetan nabena baino gehiago inporta doztala azken aldian alboan doten ‘hori’, eta hilko balitz, txarto pasauko nabela, oso txarto!!! [Geure artien, holan konfidantzan: bikotekideek ez dauztie larregi aguantaten! Azkar nazkatuten naiz … txistiek esaten dauen modun: por 50 gramos de txorixo no merece la pena aguantar el cerdo entero!!! Jijijiji  Baine 7 hile diz mutil honegaz urteten (bastante neu izateko), eta ez nau enkoñaute, baine gustora egoten naz beragaz].

 

TRISTAN IZAN NINTZEN

Uste dut Leyendas de Pasionegaz hasi nintzela protagonistegaz identifiketan. Oraindik gogoan dut pelikula hau lehenengo bider ikusi nuenean. Neguko domeka arrasti bat zen, Nekaneren etxean. 9-10 bat urte izango genituen. Nekaneren ahizpa zaharrenari, Brad Pitt izugarri gustetan zitzaion eta pelikularen VHSa zeukan.

 

1coaqg

Sofa txiki batean lau lagunak txutxe poltsa handi banagaz adi-adi Tristani gertatzen zitzaion orori [Ene! txikiak eta argaltxuek ginen bai, ze sofa hura plaza bikoa zen!! Jejejeje. Gainera, Brad Pitt gustatuteko adinik bez ez genuen, akordatzen naz pelikularen hasieran komentatu genuela, ez zela hainbesterako Brad Pitt hori, ule luze horiegaz, buahggg!!]

Zenbat negar egin genuen laurok! Laurok izan ginen Tristan pelikula guztian zehar. Laurok bizi izan genituen lehen pertsonan Tristanen penuria guztiek! [noski, pelikula amaitute, laurok maitemindu ginen Brad Pittegaz…jajajajaja]

neskak sofan

Leyendas de Pasionetik miloika istorio ‘bizi’ izan ditut [ziur naz hitz hauek irakurtzen ari zaretenok ere, behin baino gehiagotan sentitu zaretela protagonisten modun. Guztiok izan gara noizbait Indiana Jones, Brenda (edo Brandon) Walsh (edo ErasMasDe Dylan eta Kelly? ?), James Bond, Bridget Jones, Tom Sawyer (edo Huckleberry Finn) edo Carrie Bradshaw] eta nahiz eta friki bat emon, momentu bikainak bizi izan ditut fikzioagaz!  Eta batik bat liburuegaz!

Imaginaziño apur bategaz liburuek sentitzeko, amesteko eta ‘bizitzeko’ aukera handia ematen dute. Gogoan dut adibidez, Angeles Ibirikaren ‘Entre sueños’ liburua.

 

MAITASUNA AMETS ARTEAN

Nobela romantikoak gustokoak badituzu, duda barik irakurri biharreko liburue! Istorio benetan polita, hunkigarria. Nafarroan, Erronkariko Ibaxan (Valle del Ronkal) kokatua. Protagonistak Beatriz (pija urbanita madrildarra) eta Jon (albaitari zakar naparra) dira. [idazleak egiten duen paisaiaren deskripzioa itzela da. Zoragarria. Emoten dau hor zauziela. Barrikakue naz, neuretako itsasue baine gauze politagorik ez dau, baine liburu hau irakurtzen, Erronkariko paisaiegaz maitemindu nintzen!]

EntreSueños

Beatrizek liluratu egin ninduen. Beatriz izan nintzen orrialde bakoitzean: ihes egiten, baserri-girora ohitzen, Jonekin mendian gora kotxean juten [bereziki gogorra in zoztan lehen bidaia hura],  sukaldaldaritza ikasten, arbasoegaz adiskidetzen, barkatzen eta Beatriz maitemindu zen lez, maitemindu nintzen neu be Jonegaz. Jon….ayyy ….Jon!!! Haseran akatu ingo neban!!! Buru-karratu harroputza! Baine ondoren, Jon baino gizon hoberik ez zegoen mundu honetan! [ez dut spoiler gehiago egin gure, beraz… UNDOSTRESen esaten zuten lez, HastaAqui PuedoLeer]

bea naiz      jon naiz

 

DESODORANTE-MIKROA ETA ERRATZ-GITARRA

Kantuegaz ere gertatzen jata! Zenbat kanturen letrak egin ditut neure!

Nork ez dau hartu objetu bat eta mikrofonoa dela irudikatu? [neure faboritue desodorante potea da! Arine, tamaina egokia deuko, eta tope emozionatute bazabiltz potea lurrera jauziz gero, kalterik ez dau eragiten!! Ouu yeah !!!] Eta erratz-gitarra? Mile bider izan naz erratz-gitarraren Jimi Hendrix!!! [noski, erratz-gitarrak buru eta ulearen mugimendu bortitzak eskatuten dauz! Gomendio bet: kontuz zerbikalegaz!!!]

Hertzainaken Aitormena eta el primer desamor [zein ederra eta sakona den letra!!! Menkanta!!!], Amaralen Dias De Verano  eta norbaiten (lagun baten) heriotza […sin besos de despedida y sin palabras bonitas … un cielo de nubes negras cubría el ultimo adiossss….Ufff!!! uleak punten!!!!], Maluren Aprendiz eta traiziño bat  [MeAs enseñado tuuuuuu, TuAs sido mi maestRo para haSer sufrirrrr, sialguna veS fui mala, LoAprendi de tiiiii … Un Temazo!!!!],  Beyonceren  Single Ladies eta lagunegaz momentazo txorrak, eta azkenik, zenbat bider kanteu dot APlenoPulmon Berri Txarraken Iparra galdu hegora joan maitemindute egon nazenean!

Eta zeuri? Gertatu jatzu? Protagonista sentitu zara? Identifikatute? Noiz? Nola? Nogaz?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernadez@gmail.com   Twitter: @ninaizane

BAI … AITORTZEN DUT!!

Kaixo! ….

Aupa! …

Zelan? …

Badago norbait hor beste aldean?…. Eooo…. Eeooo….

Ane Fernandez blog 2    Ane Fernandez blog 2

Beno, ba hasteko…neure burue arkeztuko dizuet:

Ane Fernandez naiz [Fernandez tilde barik, mesedez ­] , 1988ko apirilaren 2an iritsi nintzen mundu honetara [apirilaren 2an baina 11 urte lehenago Michael Fassbender aktorea jaio zen, ToooomaYa!!!!] eta barrikoztarra naiz (Barrikakue, alegia) eta telebistako lehiaketetan esaten den lez: Irabaztera nator! 🙂

Ane Fernandez - humor amarillo2

Enpresagintzan diplomatu nintzen [aitortu behar dut lizentziatura egin ez izanaz gerora askotan damutu naizela, baie nork daki, agian noizbait berriro ikasteari ekingo diot!!!] eta Debagoienako fabrikazio enpresa batean bihar egiten dut administrari bezala.

Eguneroko errutina horri aurre egiteko, orduak eta orduak pasatzen ditut interneten nabigatzen, irakurtzen, telebista ikusten…[kalera ere urteten naiz, e!!!  Lagunegaz egon, pote batzuk hartu, kontzerturen batean burue astindu…]

Aitortzen dut nahiko berritsua naizela [askotan pesada bat izatera ailega naiteke. Amumak beti esaten zidan ahotik ateratako berbek  ez zutela atzera bueltarik] Izugari gustatzen zait berba egitea! Egun batean nere ahotik ateratzen den hitz kopurua ezin da zenbatu! Inposibol! [Neure buruegaz be berba asko itten dot!! Raka raka raka egun guztixen!].

 

GAZTEZULO eta Ane Fernandez

Eta… zer egiten dut nik GAZTEZULOren blog batean? Ba neuk be oraindik ez dakit! Baina lasaaaaiiii! Nola ez!! Azalduko dizuet enbajada honetan nolatan sartu naizen!!

Duela 4 bat urte Durangoko Azokan egin nuen GAZTEZULOren harpidetza eta ordutik, gustura irakurtzen dut aldizkaria.

Uztailera arte, nere harremana GAZTEZULOrekin horretara mugatzen zen: aldizkaria jaso, irakurri eta kitto!

Baina uztailean GAZTEZULOren lehiaketa batean parte hartu eta sarrera batzuk irabazi nituen! ToooomaYa!!!!

Inoiz ezer ez zaidanez toketan, Amaia, nere ofizinako lankidearen txantxa bat zela pentsatu eta Digamelon?? batekin hasita, telefonoaren bestealdean zegoenari adarra jotzeko asmoz, atso zaharrarena egiten hasi nintzaion. Entzun nituen barre algarak historikoak izan ziren! [Potzierto, sarrerez gain, Txapelpunken disko bat ere atera nien GAZTEZULOkoei!! Jejeje].

Pare bat egun beranduago, Zuriñe, GAZTEZULOko zuzendaria ­–bizkaittarra neure lez– nigaz harremanetan jarri eta, blogari berriak bilatzen zebiltzala… eta grazia asko nuela … eta gai desberdinak jorratzen dituen perfil berezi baten bila zeudela… eta blog bat idaztea proposatu zidan!

Komorrrr??? Neuk? Si ni ez nai blogera, ez kazetari, eta inork ez nau ezaututen!  Eta zeren inguruan idatziko dut nik? [hitz jarioa ez zait falta, baina nori interesatuko zaizkio ba neure harrikadak? Gainera, ni ez naiz ‘euskal kulturaz’ larregi enpanatzen … ].

Blogaren kontu hau erronka bat bezala hartzeko proposatu zidan, eta azkenean, de bizkaittarra a bizkaittarra konbentzitu ninduen!

Blog pertsonala

Aviso a navegantes!!! Badakit blogerako aukeratu dudan argazkixe ikusi dozuela, baine hau ez da UnBlogDeSexo [ummm … sexo rico y bueno]  Blog pertsonal bat izango dela adostu nuen Zuriñerekin, eta askatasun osoa izango nuela nahi nituen gaiak jorratzeko. Gustura irakurtzen dut GAZTEZULO, baina  [ta orain kritika dator, sentitzen dot baie esan notzuen] adibidez, badakit  GAZTEZULOko Telesailak atalean ez dudala inoiz Anatomiaren (Anatomia de Grey) inguruan irakurriko, edota disko kritiketan ez dudala Amaralen disko berriaren iruzkinik topatuko.

Askotan neure gustuak edo zaletasunak ez doaz GAZTEZULOren ildo beretik, eta horiek jorratzeko askatasuna eskatu nuen ezinbesteko baldintza bezala [eta onartu zuten!! Jende honek ez daki nun sartu dan!!!].

 

Euskaldun heterodoxoa

Aitortzen dut batzuetan apur bet satelite naizela baina esango nuke nahiko gustu normalak ditudala. Kulturzale amorratua naiz, baina ez ‘intelektual selekto’ horietakoa, masbien, ‘kultura komertziala’ kontsumitzen dudala esango nuke [zuk ere bai, baina ez duzu aitortu nahi!! Benga, animo! Askatu barruan duzun hori, hobeto sentituko zara!  Zeren beldur zara ba? Bakarrik zaude orain pantaila aurrean, inork ez zaitu entzuten. Benga, esan altu: GranHermano ikusten dut, TamaraLaMalaren No Cambie abestiaren letra dakit eta txorixopanplona jamondeyorren bokata bat jatea faltan botatzen dut].

Euskalduna naiz [eta harro nago!!!] eta egunerokoan euskaraz egiten badut ere, ez naiz prezisamente Euskaltzaindiako kide. Blog honetan ahaleginduko naz ahalik eta zuzenen idazten, baie neureberbaittekomoduen idatzi gure dot.

Ez dela zuzena? Badakit, eta zer? Idatzitako guztia ziur ulertuko duzula! Eta hori da komunikazioaren ardatza, elkar ulertzea! [euskara ‘zuzen txit goren’ hori larregi artifiziala eiten jat, kaleko berbatik urrun eta arrotz].

Euskalduna izanda, aitortzen dut erdalduna ere banaizela, eta euskarazko produktuak gustuko ditudan arren, erdarazko asko ere kontsumitzen ditut, eta oso gustura gainera.

Ane Fernande blog 1

Askotan sentsaziñoa dut herri honetan ezkutuan kontsumitzen direla erdarazko gauzak, audientzia datuak hor daude baina euskal kulturan txarto ikusita dago esatea MHYV ikusten duzula bazkalostean. Beraz, bai, aitortzen dut Telecinco asko ikusten dudala, Formula TVri engantxauta nagoela, eta egunero esnatzen naizenean, Euskadi Irratiko goizeko albistegiak entzuten ditudan bitartean El Correoren webgunean sartzen naizela tabletean. [Uoooo El Correo irakurtzen du honek… sakrilegio!!!! Sutaraaaa!!!].

Telebista programa asko ikusten ditut. Menkanta telebista!!! Shore guztiak tragau ditut, eta ostiralero Salvame ikusten lokartzen naiz.

Nik pelikulak (eta ez filmak), serieak (eta ez telesailak)  eta programak (eta ez saioak) ikusten ditut eta españolez ez ahoskatzearren  /GEIM OF ZROUNS/ esaten dutenek, guay-pedante batzuk iruditzen zaizkit! [barkatu ‘aditu ortodoxo’ren bat minduta sentitzen bada, baina geu, kaleko herritar xumeok  JuegoDeTronos denajuntu esaten dugu].

Esloveniako zinema independientearen inguruan tutik ez dakit, Oscarrak irabazten dituzten pelikulak muermo batzuk iruditzen zaizkit eta aldiz, Martin Lawrence (DosPoliciasRebeldes, EstaAbuelaEsUnPeligro) eta Kevin Harten (VayaPatrulla eta DaleDuro) pelikulen fan amorratua naz!

Ikusten ditudan pelikula eta serie gehienak inglesezkoak dira eta ni ingleses ez naiz oso ondo moldatzen, beraz, bikoiztuta ikusten ditut [doblatute??? berriro sakrilegio!!!! Sutaraaaa!!!]  . Subtituloak ez ditut batere gustuko [irakurtzeko liburu bat hartzen dut, ez naiz pantaila baten aurrean plantaten!].

Liburuak ikaragarri gustatzen zaizkit, imaginazio handia dut eta liburuek amesten laguntzen didate.

Xabier Montoiaren Anfetaminak poesiara hurbildu ninduen,  Jon Arretxeren Ostegunak irakurtzeko ohituratik ez duteneei gomendatzen diet eta Irati Jimenezen liburuak atsegin ditut, Nora ez dakizun hori liburua kriston gustura irakurri neban.

Azken aldian, enkanbio aitortzen dut Chick-Lit edo deitzen diren liburuak deboratzen ditudala. Liburu mota hauek ez dira euskaraz, ez dute trama sakonik, litereta kulturetek literatura ezin zaiola deitu esango dute, eta feministek Chick-Lit egiten dituzten idazleak ziur sutara botako lituzketela, [garai batean sorginekin egiten zen bezala … baina zer nahi duzue esatea … batzutan kriston barrak botatzen ditut liburu hauekin eta oso ondo pasatzen dut! 400 orriko liburu hauetako bat bi egunetan irakurri dezaket!!! Aneeee … berriro be sakrilegio…]

Musika asko gustatzen zait, estilo desberdinetako kantuak entzuten ditut.  Neure mobileko playlistean Zea Mays eta Gatibu falta barik topatuko dituzu! [bizkaittarrak eta gainera Laostia dira!]. Dena den, aitortzen dut Amaral, Maná, Macaco, Alejandro Sanz, Beyoncé eta Rihanna ere sartuta ditudala.

Parrandarako, Shakira, Rafaella Carrá, Enrique Iglesias eta Los Manolos gustatzen zaizkit. Paulina Rubioren hitak faltan botatzen ditut eta bai, aitortzen dut KeLoHeDadoTodo Chenoaren Cuando tú vas, Malena Graciaren Loca eta  Monica Naranjoren Sobreviviré abestiekin. –[buscaré un hogaaaaaarrrr, entre los escombrossss de mi soledaddddd…]-

Ane Fernandez - chenoa txiki

Famoseoa eta kotilleoa atsegin ditut. Barkatu atrebentzia baie, esango nuke mundu guztiari txaskarrilloak gustatzen zaizkiola modu eta neurri batean edo bestean, baina hori ere ez dute aitortu nahi!  Ziur nago Belen Esteban Bilboko Iruñea tabernan pintxomoruno bat jaten ikusiko bazenu, adi-adi begiratuko zeniokeela, argazki bat ateratzeko tentatuta sentituko zinatekeela eta sekulako irrika sentituko zenukela [sabelean ia-ia tximeletak sentituz] norbaiti kontatzeko.

Nik aitortzen dut esango niokela: “Belén! ¡Una foto, porfiplis! … Y una cosa… una gran duda exixtentzial: ¿Andreiiiita se comió el pollo? “ 🙂

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

El CONKIS 2017- KAP 20- FINALA

Kaixo!

20 aste igaro ondoren, iritsi da FINALAren orduan!

Finaleko hoberena izaten da guztiak platoan ikustea elegante eta ondo jantzite! Ohituta gauz konkursanteak sekulako pintagaz ikusteaz, eta gero platoan oso diferente ikusten dire! Aiskander atzo gazteaua ikusten zen eta Carol oso-oso guapa! [Patxi ikusi ordez Julian ikusteak be beste poztasun bet emoten dau!]

Iaz modun, aurtengo finala be ez dozta larregi gusteu. Nahiko sosoa iruditu zoztan, remo eta ur larregi [ahalegindu nintzen spoilerrik ez ikusten, eta twitterren kontu handiz ibili nintzen, Eitbko webean sartu barik, baine azkenean ikusi neban nor zen irabazlea…eta noski horrek be beren grazie kentzen dotzo…]. Neurendako hasierako proba, balsa montatutzea eta ostantzen balsagaz irlara joatea soberan zeuan. Zerbait montatutzeko habilezia demostratu bihar bazen beste zerbait jarri bihar zuten, eta gero arraun eitteko bazeuen kayukoa! Tirolina bategaz amaitzea ondo, baine proba gehiau eta desberdinek  espero nebazen, azken finen igeri, rematu eta tirolina, hori izan zen guztie!

Geurendako txapelduna Isma bazen be [Isma, dekozun alaitasune txalotzekoa da! Como una ola finalean kantatzea puntazo bet izan zen!!!] harritute gelditu ginen Aiskanderrek egin zabien probagaz, eta une oro aurretik ibili ostean penutxi emon zozkun ez irabaztea. Izetak azken txanpan atera zabien indarra LaOstia izan bazen be, Aiskander gainontzeko guztien hobeto ibili zen. Baine jokue holan da… ZORIONAK IZETA!

Aitor, Carol eta Mikel finala jokatu zaien?? 

Ez dakigu Izetak Ismagaz denbora larrigi paseu dabien edo zer, baine atzo oso grazioso zeuan! jejejejje Egie da autentiku zariela Andoni, letxuga bet lez: feskue eta naturala! jejejeje [gauzatxu bet baina, alkondara hori zen UnHorror!!!]

Eta beste kontxutxo bet: atzo gorririk ez zauen platoan? Soilik Erku? eta gainontzekoak? [Enara, zeu ikustea beti pozgarrie da! Ea Debatean zauzen!!!] Eta Marcelo? Idoia be ez zauen…

Gogoz gauz Debatea ikusteko. Seco vs Mikel, Isma el txouman,…

Ahhh eta ahaztu barik! Gorrotxa faborito!! 

DEBATEA

Zelako elegate guztiak platoan! Zelako desberdinak ikusten dire konkursanteak Colombian edo hemen. Conkisek asko zahartuten dau! Orain askoz gazteauak dauz platoan!

Neurendako gatxena da 6 finalistek batera ikusi ditugule eta bakotzak beren Debatea izatea faltan botatzen dot. [Mikelen azalpen gehiau espero nebazen, Ismak monografiko bet merezi dau, Aiskanderrek in person gehiau egiten dau berba Colombian baino…]

Flipeu egin dot Villarin eta Olgaren bronkagaz. Neuk ez dakit zelan portau zen Olga Colombian, baine neuri neska jatorra iruditzen dozta. Dena den, ez dot ulertuten zelan da posible ondiokan [hilabete batzuk pasa dire] konkursanteak elkarren arten hasarre egotea. Programa baten hartu dozue parte, telebista programa baten!

Isma, soberan merezita Favorito del publiko izatea!!! Egie da geu Gorrotxaren alde ginela baine… Isma txapeldun!!! Asko irakatsiguzu! HANDIA benetan! Neuk hemendik kanpaina bet hasi gure dot: ISMA HURRENGO URTEN DEBATEAN CONKISTOLOGO IKUDI GURE DOGU!!!

Isma, txoritxu batek konteu dozta [eta forga bidali be bai] GAZTEZULOko mozorro lehiaketan hartu zenuela parte!!!! Zelako ondo dauen eginda mozorroa!!! Bildurre emoten dozue!!!

Amaituteko, milesker Conkiszale guztioi neugaz programa bizitzeagattik eta komentatzeagattik! Hurrengo urten barriro komentatzeko prest! Barre piloa egon dot zeuegaz! Benetan, milesker guztioi!!!

 

El CONKIS 2017- KAP 19

Kaixo!

Beno ba azkenean badakigu nortzuk diren aurtengo finalistak. Orain bakarrik gelditzen zaigu jakitea nor izango den aurtengo Konkistatzailea! [Isma! zugaz gauz Amaia ta neu a muerte!!! Portzierto Isma, zelako instintoa dekozun! Susmoa bazenuen soinuegaz erlazionaturiko proba izan zitekeela!!! LaOstia zara!! ]

Zelako programa luzea aste huntakua! Proba oso laburre egin zozkun eta dueloa barriz luzegia!

Badakit neuk agien gatz larregi dekotela edo demasiau saltsera izan naitekela, baine, Aitor, txo! Paseu eiten zarie de soso! Zelan da posible 23 urteko mutil bet hain parau izatea? Ufff!! Koskistatzaile batek garbo apur bet izan bihar deko!

Penutxi asko dekogu Amaia ta neuk Alex jun delako. Asko gusteu jaku konkursante modun: sanoa, euskalduna, jatorra, barre piloa egin dogu beragaz, apala, eta bihotz onekoa! [eskerrak bere gutuna irakurtzen ez genuela ikusi, ostantzen ezingo genion nigar egiteari utzi!!!]

Iñaki neuk ez neban konkistatzaile ikusten maduratzeko ondiokan asko dekolako, ta atzo ikusi zen. [Egie da ez genuela espero aitak gehiau aguantatzea! Mikel, oso ondo!]

Portzierto, grazia eiten dozku zelan aipatzen dabien bertoko kafea primerakua dela. Aber, Colombian zaurie, bertako kafea gatxa bada, apaga y vamonos!!

Poz handie emon zozkun Isma eta Izeta gorri guztiez akordatzea. Handia da egin dabiena! Begira duela zenbat juan zirela gorri guztiek eta zenbat denbora aguantau dabien programan! [ta ez dakit konturau zarien, baine abandoneu egin zabien 6 gorriak ez dire egon konkistatzaile hoberena bozkatzeko zerrendan!!]

Eta atzoko irudirik hoberena….jejejejeje Zelako gosea pasatuten dauen kottauak! [Amaia, bereziki zutzako!!! Faltan botako doztak martitzeneko eta eguenetako afari-meriendak zeugaz!]

DEBATEA

Esan bihar dot zelako ona den Joxeina kantuak aukeretan! Alexi Gozategi jartzea un puntazo!!!

Alex kaleko jantzite askoz gazteaua emoten dau!! Amaia ta neuk komentau genuen zelako aldaketa euki dabien programan. Hasierako programatattik azkenera kaskatuta ikusi dogu, desmejorauta, zahartute, konsumitute…

Egie da Alex sekulako konkursante ona izan dela, eta tipo jatorra eta zentzudune izan da. Merezi dau puplikoaren faborito izatea, baine sentitzen dot, geuk Gorrotxaren alde bozkatu dogu [Gorrotxa power forever!!!].

Komentau neban eskerrak ez genuen Alex gutunak irakurtzen ikusi, baine atzo bota zabien bertsoa ikusi genuen eta zelako politta eta sentibera izan zen momentu hori! Nigar eta nigar egon ginen Amaia ta neu!!!

Alexen tarten barre piloa be egin genuen, gehien bet Korta txikiren kontuegaz, baine behin Iñaki Mayayo etorrite, apurtxu bet aspergarrie eta luzea egin zitzaigun [eta kontuten izenda Seco eta Saioagaz izandako mobidukiak argitzeko garaia zela, baine ez dakit bere ahots tonoa edo zer…baine ia ia lo hartu genuen!!!]. Zati horren hoberena Secoren komentarioa: hurrengo kastinean jendea amonakin agertuko dela, banatzeko penagaz finalera heltzeko. Jejejee

Eta FINALERA iritsi garie!!!!….

Noren alde zauzie? Nor izango da 2017ko konkistatzailea? Twitterren inkesta botako dot zuen iritzie jakiteko!

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

El CONKIS 2017- KAP 18

Egun on!

Aurtengo ediziñoaren amaierara iristen ari garie! Atzo programaren amaieran ikusi genuenaren arabera, kapitulo bi gelditzen dire, ezta? Azken proba eta finala [aurrerapenean Julianeri entzun jakon: ‘ Zorionak! Eres el primer finalista’ eta Alex ikusten zen nigarrez (ondorioz, Alex da lehen finalista?) Merezita, duda barik, baine ez al da spoiler handiegia? Badakigu nork irabazten dauen azken froga … Agian montaje bet izan da eta bi irudiek ez daukie zerikusirik…fiatu zaitez!!!]

PROBA

Merezita trio orlegi lalalaren porrota! Taldeak osatzeko guztiek adosteko prest, eta 3 hauek a su puta bola? Ala! pues agur [3 irabazleak inmune izen badire, 3 galtzaileen arteko dueloa izan bihar zen, nere ustez]

Azkenean atzo Kemen eta Aitor berbetan entzun genituen! [ta guztiz harritute gainera euskaldunak direla jakiteaz!! Kemen, Lekunberrikoa bai, baine pentsetan naben erdalduna zela. Aitor otro tanto, ta Aiskanderregaz be zalantzak dekoz. Euskaldun guztiek entzun ditugu euskaraz (aita-semeak be euskaraz entzun ditugu momentu batzutan, gehien bet euskaldunei animoak emoteko garaien) eta zuoi lehen aldie da!]

Neu Alex, Isma eta Izetaren alde neuan, haltan ta be proba politta izen da eta nahiko pareko ibili dire Aita-seme eta Carol-en taldeagaz.

DUELOA

Gusteu zoztan Dueloa. Egie da, laguntzaileak paper inportantegia zaukiela, eta holangotan ez da oso justoa arriskuen dauzen konkursanteendako. 3 laguntzaileak a tope ibili ziren, baine Kemen eta Ismaren inpotentzia ulertuten naben [ Aitor ia ez genuen entzun, beren dueloa izateko isilik egotea…]

Zelako barreak dueloa ikusten! Isma eta Izeta dire UnDeskojono! jejejejee Programako hoberena duda barik! [portzierto, Izeta be oso gruñonzito dabil Alex modun! Baine oso graziosoak dire kabreata!] Esan bihar dekot, Kemen gehiau ahalegindu zela Aitor baino eta ondorioz, gehiau merezi zabien gelditutea!

 DEBATEA

Hasteko esan bihar dot, Kemenegaz harritute gelditu gariela! Zelako saltsero eta jatorra emoten dau! Atzo Debatean ikusi genuen Kemen ez deko zerikusik programa guztian zehar ikusi dogun Kemenegaz! Oso ondo paseu genuen atzo debatea ikusten, barre galantak bota genituen. [Aupa Xabi Solano!!!]

Esaten dot ba neuk askotan inuzentegia naiela!!!!.Alex ez dau nigarrez proba irabazi dabielako, baizik eta txarto datokiolako ez dabielako ondo entzuten! [programak egiten dabien ediziño tranpa hori guztitan jauzten nai komo una tonta!!!]

Eta kontutxo bet! Hurrengo Conkisen Isma Conkistologo ikusi gure dogu!!! 5 duelo irabazi ditu eta agian, finalista izango da eta zegattik ez txapelduna! Eta dekon graziagaz exito asegurau! Kanpaina abiatzen dogu?

Gorrotxa Invictus saio barrian? Gorratxa ikustea beti da plazer bet baine audientzie aseguratzeko apur bet ez da? Ah! Eta ZORIONAK Aner Ermuko jaietan txupina izateagattik!!!

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

El CONKIS 2017- KAP 17

Kaixo!!

Benooo…atzoko programagaz ia-ia lagun bet galdu neban [lasai!!! Broma da!!! la sangre no llego al rio! jejejeje] izan be Amaia Carolen alde dau ta neu Saioaren alde! Baine bueno, hasi gaitezen haseratik!

Proba oso gogorra iruditu zoztan. Harritute ordea emaitzagaz: Aiskarder irabazle [??????], Kemen bigarren [zelan da posible? orain arte ez dau ta bapez egin!!!] eta Izeta azkena [Txo! oso txarto. Zer gertau zitzaizun, majo?]

Aste huntako programako hoberena Izetaren aurpegia izan da besteek zelan jaten zabien ikusten!  jejejejeje, ta hori aurreko egunen hanburguesa oso bet ta gehiau jan zabiela! [ Adi! Mutil hau afaltzera gonbidatzen badozue, kartera beteta eruan, asko jaten dau eta!!!]

Debatean ikusi genuenaren arabera, asanblea potentea zetorrela emoten zauen, baine azkenean nahiko full! Emozionantea debatean ikusitakua izan zen.[ Portzierto, Carolen OLE! hori? Grimilla piloa emon zoztan. Argggg!!!]

Mikel aita abandonatzekotan? Gero eta gutxiago gustetan dozta. Oso estratega ikusten dot.

Ta Alexek zelako bihotz ona dekon Carolei Atuna (caballa) oparituten!!! Eta zelako famili politta! Pentsetan neban lehen haurra izan bihar zabiela, eta ez! badeko alabatxo polit bet!

Isma Power leloa dekon kami bet egin bihar dot! Saltsero, majo, eta beti zuzen, aurpegie emoten. Gora el Isma Power!!!! [portzierto, neuk be segundoak misisipien teknikagaz kontetan ditut!!! Peli baten ikusi neban!!]

DUELOA

Uste dot Saioak zorte txarra izan zabiela. Egie da proba ekitatiboa izan zela. Edonork zeukan aukera irabazteko edo galtzeko. Ezin doztat meriturik kendu Caroli [bazen garaia be zerbait demostratzeko, ze ikusten neban finarela iritsiko zela ezebez demostratu barik. Halan ta be, Izetari zelan esan zotzon gizurra…va de legal eta de sincera baine, toma estrategia Dueloan. Izeta, plis, hurrengoa nominatu!!!] 

Neuk Saioak jarraitutea gure neban [nahiko indartsue ikusten neban, probak oso ondo egin ditu (beste batzuk baine hobeago) eta oso txarto paseu dau animikoki baine ez dogu inoiz entzun abandoneu gure zabiela. Borrokalaria eta holango pertsonak neuk asko baloratzen doztat el Conkisen] , eta gehien bet Carol juteko [Amaia barriz, esta k no caga Carolegaz! Superondo jauzten dotza! Ezin dot ulertu. Aikan anderstant.]

Gogoz orain debatea ikusteko. Ea zer kontatzen dozkun Saioak: barkuaren kontua, La Kaxer, orlegien egoera [Faltsukeri larregi ikusten dot Kemen, Iñaki eta Aiskanderren artean, eta bestetik, Mikel, Iñaki eta Carolen arten]

DEBATEA

Izugarrizko penutxia emoten dozta Maddi eta Saioa oindiokan konpondu ez direla ikustea. Alde batetik, Maddi neska jatorra ikusten dot, eta ez dot uste gizurretan dabilenik eta baine bestetik Saioak arrazoia dekola uste dot eta neuk sinesten dotzak esaten dabiena. [Uste dot Maddi influenziata dauela Rebeca eta aita-semenangattik]. Izan daiteke, arrain eta barkuaren kontuagaz Secok eta Saioak ez konteu izana egi guztie, baine uste dot taldearen alderako izan dela.

Neuri Saioa konkursate modun asko gusteu dozta: borrokalarie izan da, ez dau amore emon, irabaztera jun da, egoera gogorrak bizi ditu eta ez da kexatu…Neure ustez, merezi zabien finalean egotea.

Bestetik, Carolek leporatzen dotzo estratega izan dela eta neurendako ondo egin dau. Eta Carol be estratega bat da. Duda barik. Gero eta argiago dekot, aspalditik urdinek adostuta zabiela aita-semeagaz eta Maddigaz piña egitea unifikazioan. [Gogoratzen zarie Iñigo kaleratu zabienean zelako peloteoa sartu zotzon aita-semeari? Eta kasualitatez asanblean Vilarin eta Carol izan ziren Saioaren kontra egin zabienak? Neuri arraroa egiten dozta egun batetik bestera hain lagunak egitea bapateko peloteo hori, non gainera orlegiak urdinegaz pilo bat sartu direnen]

Del trio lalala...uste dut Aiskander dela printzipioak dituen bakarra. Aitor eta Kemen, Saioa nominetan orlegien paktoa apurtu zabielako? eta Aita-semeak be apurtu zabien…Oso itsusie da hori…Carol nominatu bihar zabien. 

Azkenik, Alex aipatu gure dot. Benetan pintzipio onak dekoz. Normalena izango zen Carolegaz adostu eta Saioa nominatzea, baine ez, Aitor nominau zabien, izan be uste dut, Saioan kontra ez dekola ezebe eta Orio-Getaria gertutasun sentimentua errespetatu dabiela. Handia zara Alex! [Hurrengo programan barriro gruñonzito ikusiko dogu! Zelako graziosoa den marmarrean! jeejjeje]

Ahhh eta kuriositate bat. Alexi, neure modun, Anatomia de Gey gustatzen jako!!! jejejeje. Hemen ikusi dezakezue telesailein ingurun berbetan:

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

El CONKIS 2017- KAP 16

Zelan konkiszaleok!

Aste huntako programa ikusi ondoren, konklusio edo ondorio garbi bet atera dogu: hasi garie konkursanteen estrategiak ikusten. Programa talkual aztertu baine, konkursanteez daukadan iritzie komentatuko dot, izan be ikusi dogu hasi direla taldetxoak egiten !

Dennis: Zelako pena hartu genuen! Neuri ondo jausten zoztan Dennis, barre piloa egiten neban beragaz! Halan ta be ikusten genuen mentalki abenturak faktura pasetan ari zitzaiola. Pena bat, izan be badauz bera baino ahulagoak. [ Egie da batzuk geldituteko animatu zabiela baine beste batzuk, Julianek ondo esan zabien modun, bat gutxiago pentsatu zabiela]

Carol: Amaiari ondo jausten jako eta konkursantei be halan emoten dau, eta neurendako hori da egin dabien gauza bakarra: amatxu papela eta ondo jausi [Iaz Ainara modun]. Neuri ez dozta bapez gustetan. Aspaldi eliminata egon bihar luke. Sentitzen dot.

Alex: Nahiz eta azken frogetan ez dan oso fin ibili, neuk finalista ikusten dot. Asko gustetan dozta: jatorra, euskalduna, lehiala, zuzena, garbia, argia…ikusten dot. [Haserretzen denean be maitagarrie da! jejejejeje. Aupa Alex]

Aita-semeak: MeDaKe Iñaki beren aita barik, ez zabiela larregi aguanteuko programan. Indartsua da gaztea delako, baine poko maduro ikusten dot. Aste huntan Mikel ez da etxera juan, Vilarinek amore emon dabielako.

Aiskarder: Hau be ez da nere faboritoetakoa. Haseratik ha ido de fuerte, baine ikusi dogunagattik, MasBien normalito. Kemen eta Aitorren “jugada”ren ostean, bi hauengattik aldendu eta ekipo urdinekoegaz aliatzen dabilela emoten dau.

Aitor eta Kemen: [aurtengo espektro/fantasmak: existitzen omen dira baine ez dire ikusten] Hauei be ea jugada txarto ateratzen zaien. Aiskarder, Izeta eta Ismagaz grupitoa osatu gure dabie, baine uste dot Aiskarder eskapatu zaiela dagoekoz [espero ez dela atzera botako, zeren orain urdinek 2 gutxiago dire eta orain boto 2 gehiau dire. Argi dau Izeta eta Ismagaz be ezin dabiela kontatu] Ea biak bakarrik geldituten diren eta badoaz…Agur!!!!

Saioa: Zer gure dozue esatea…neuri gustetan dozta. Izan dituen mobiduki guztiegaz hor dau, borrokatzen eta neuk hori asko baloratzen dot. Agian zenbaitetan ez dau ondo jokatu, baine borrokatzen dau a muerte eta duelo 2 egin ditu [ez beste batzuk modun] eta mentalki be fuerte ikusten da, bakarrik egon da azken egun hauetan eta ez dau abandoneu eta ez dogu ikusi kejetan.

Vilarin: Agur… agur betirako! Etxera jun gure zauen eta atzo deskalifikazioa fortzatu zeban. Se le vio el plumero. Egie da ekipo urdineko guztiek ondo egiten dabiela berba berataz, baine nahiz eta hasieran neuri gustau zoztan, programa erdie paseu dau ezebez egin barik. Tranpena ba ez dakit…baine kuando el rio suena...

Izeta eta Isma: Fuerte bi, finalista bi. Argiak, zuzenak eta jatorrak. Isma ez da isilik geldituten eta da un krak! Muskulituek eta abdominalek ez dabie Conkistador bet egiten. Izetari ikusten jako portento fisiko bet dela eta Ismak probetan ateratzen dauen indarra LaOstia da!

Ea Vilarinek zer kontetan dozkun debatean!

DEBATEA

Zelako ona den Joxeina (Gaztea) kantuak aukeretan! Vilarinen sarrerandako Venttaren ‘Bother the police’ jarri zeban.

Ez zoztan bapez gusteu Vilarinen jarrera platoan. Neuri haseran konkursante ona iruitu zoztan: indartsue, burua beren lekuen, lasaia … baine behin Marcelo junda eta kapitain hasi zenean, Raul Arribasek esan zeban modun, manipulatzaile modun ikusi dogu.

Aste huntan Enara jun da Debatera [Aupa Enara! GUAPA!! MAJA!!!] eta kontutxu bategaz ohartu gaz: Erku Debatera jun zenean, ekipo gorriko inor ez zen Debatean egon, ezta? Zegattik ez zuten Enara eruan Erkuren lana baloratzera edo abandoneu zuten 6 kideen ingurun opinatzera?

Bestetik, Patxi Alonso hasi zen ‘la mano negra’ren kontuagaz. Neuk ez dot sinestuten mano negra horretan [ez dot uste programa edo antolakuntza ekipo bet edo konkursante bat kaltetzera doaztenik] , baine bai ikusten dot, aurten behintzat, konkursante guztiek ez dabiezela bardin tratatzen:

  • Marcelo expulsau egin zaben eta Debatera juteko eskubidea izan zeban
  • Leirek abandoneu egin zeban eta bere Debatea izan zeban
  • Dennisek be abandoneu egin dau eta Debatean ikusi dogu [Portzierto, debateko hoberena Dennis izan zen! Zelako barreak! Majo!]
  • Ipar, Fiker, Unai, Nerea biak eta David-ek be abanonau egin zabien baine ez dabie aukerarik izan Debatean beren burue defendatuteko. 
  • (Ia) konkursante guztiei debatean beren kastina jarri doztabe [enai Debate guztiegaz akordetan, baino esango neban guztiak izan ez badire, ia gehienak izan direla ] baine kasulatitatez eguazten honetan, Vilariren kastina ez abien emon eta Dennisena bai? [eta hau deigarrie da, izan be Aiorak @probatxoa-k bideo bat egin zeban Vilarinen kastinaren ingurun, ia 82.600 bisita izan ditunak, eta hanbeste jendek ikusita, Vilarinek azalpenak emoteko aukera izan biharko luke, ezta? Hemen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=iUIcyGCFL1E ] 

Dennis berriz, supermajo betiko modun! Neuk eskertzen dotzat programan emon dozkun momentu onak! Beren imitatzailea be atzo fin ibili zen! Eskerrik asko Dennis!

Azkenik, ikusi dogu hurrengo asteko programa be mobidito datorrera! Zelako gogora martitzena iritsi eta ikusteko!!! [ Isma!!! finalean ikusten dotzut fijo! Azkenean irabazten badozu, eta programakoek farra bet egiten badozue, neuk zeuegaz farra egin gure dot!!!! Tiene k ser la ostia!!! Milesker Isma emoten dituzun momentuegatik programan!]

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

El CONKIS 2017- KAP 15

Iritsi da unifikazioa eta beraregaz Isamaren garaipena!! Aupa Isma!!! Isma Txapeldun! HANDIA ZARIE, BENETAN! […portzierto, Isma be resakoso apurtxu bet gruñonzito da…guztiok modun! neu be malaostiaz egoten nai resakagaz!]

Lehen proba hau oso sosoa izan da. Igeri egin bihar, beste barik, konplikazio bakarra, motxila eruan bihar izana. Halan ta be, Ismari ezin zaio meriturik kendu!

Alex be apurtxu bet gruñonzito ikusi dogu … proban azkena gelditu izana ez zabien umore onagaz hartu…[ grazioso zeuan! Julian, gehiau zirikatu bihar zenion….]

NOMINAZIOAK

Ia programa erdia Saioa vs Maddi (La Kaxer) izan zen. Zer gure dozue esatea? Aipatu notzuen aurreko sarreran, neuri penutxi emoten dozta haserretu izana. Halan ta be amaieran besarkada bategaz agurtu ziren, eta neuk uste dut gaur egun konpondu dituztela beren arazoak. La Kaxer oso maja eta naturala uste dot dela eta Saioa be ikusten da oso txarto pasau duela, eta ulertzen dot traizionatute sentitzea. [Alexek be asuntoari garrantzie kendu nahian, apitu zeban, gero kalean guztiok laguna!! Noski baietz!]

Gogorra da be, guztiok pertsona bakar bet nominatzea. Ekipo urdineko guztiek, gorriek eta zeure ekipoko guztiek.

Bestetik, Secoren kontra orain egitea iada ez dauenean? Mikel aitaren partez, detaile itsusie, oso itsusie!

DUELOA

Proba sosoa izan bazan, Duelo hau oso gatxa da!!! Ufala!!! Jakin egin bihar sokak eta korapiloak zelan lotu, ekilibrioa mantendu bihar, indarra eduki bihar, oso neketsue… Galanta meritue [Neure ustez, Mikel oso aditue izango da sokegaz, baino Maddiri ez zoztan gehiegi lagundu, Aiskarder saioagaz bardin, eta Villarin apurtxu bet hobeto Alex laguntzen]. 

Pena Maddi jun delako. Neska bi barrik gelditzen dire eta ez bata eta ez bestea ez ditut finalean ikusten… Katxis!!!!

Bestetik, poza euskara pila entzuten ari garielako! Atzo hasta Mikel aita eta Villarin euskaraz entzun genituen! Tooomayaaaa!!!

Umore puntua, Dennis eta el único cubano unifikaziora iristen! Egie da Dennisegaz barre piloa egiten dogula! jejejeje Oso jatorra da! Aupa Dennis!

DEBATEA 

Lehenengo kontue: Maddi la kaxer: maja, sana, naturala, jatorra, euskalduna, sintzera, zuzenena…Aupa Maddi! Abenturan jarraitzea merezi zenuen!

Maddi Vs Seco eztabaidan, ez dakit zelan posizionatu: alde batetik uste dut Secok arrazoie dekola hainbat kontuten [orain arte behintzat beti bere ekipuagaz lehiala izan da, urten zenean be pozik zauen egindako lanagaz, eta orain berataz gauz horie guztien entzutea ez da erraza izan bihar ], eta bestetik sinisten dot Maddi momentu batzuten diskrimineta sentitu dela [ez dot uste Secoren asmoa zenik nonor diskriminatzea baine ulertu dezaket, Maddi aparteta sentitutea] Gero eta argiago dekot, ekipo orlegien mobiduki hauen epizentroa, Mikel aita dela…

Portzierto, haseratik Maddik konkistatu ninduen, Gótxoni zuzendutako directagaz!! Colombian be aipatu zeban baserridun mutil jatorra kon terrenos gure zabiela!!! [Jo, Maddi! Eres de las mías total!! Jejejjeje, Zeu bezalako neskak bihar ditugu Euskal Herrian!!] 

Emoten dabienez, Saio gezurretan dabilela, eta alde batetik be ulertzen dogu, bakar-bakarrik gelditu delako, baine atzo momentu batez, Amaia ta neuri burutik paseu zitzaigun: eta urdinen estrategia izan bada? Justo Maddi defendatzera Carol eta Villarrin urte zarien… [Neuk Carol ez dot TrigoLimpio ikusten, ikusten dot apur bet falsa, de esas ke van de medio monjas medio txoliñas, baine gero dire apur bet garrapata. Eta Villarin, el gran estratega, zorro viejo total!] Agian Saioak bai komentau zabien zerbait baine, ez zeban Maddiren aurkako konplot bat egin... Aukera bat da. [Neuri urdinetan Alex eta Dennis MeEnkantan! baine beste biak ezebez!]

Zer uste dozue? Noren alde zauzie? Seco edo Maddi? Saioa edo Maddi? Uste dozue Mikel aita izan dela baztarrak nahasten ibili dena?

Bestetik, Dennis, mese…ez utzi programa! Primeran pasetan dogu zeugaz!! Animo!

Komentatu neugaz!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

El CONKIS 2017- KAP 14

Kaixo barriro!

Zelako luzea aste huntako programa! Nonork ikusi dau osorik zuzenean? Merito galanta!

Beno…ba azken asteko mubidukiak ta gero, kapitulo politta eta hunkigarria aste huntakua: Maddi Kaxerren emozioak, urdinen hankazartzea, Aita-semeen nominazioa, unifikaziñoa, Secoren despedida… [Oso ondo Seco! Hurrengo urtean be kapitain modun ikusi gure zaitugu! Portzierto, iaz lez, zegattik ez dotze kapitanei eskeini konkursante lez jarraituteko? Secok onartuko zeban?] 

PROBA

Ba urdinak primeran egin zabien eta orlegiek be ez ziren txarto ibili. Halanta be, nahiko proba sosoa zela iruditu zitzaigun. [Carolen garra ikusteko aukera izan genuen. Neuri ez jata gehiegi gustetan, baine Amaiari gustatzen jako]

Harritute pisu batzuegaz: Zelan da posible batzuk hainbeste galtzea eta beste batzuk ia ezebez?. Dennisegaz flipetan, ez ditu galdu kilo 2 ?

NOMINAZIOAK

Ze mobiduki dauz ekipo orlegien? Nonbait taldea bitan zaitute dauela, baina modikuki larriena Orio (Aia) -Zarautz- Getaria- Izeta- Maddi kaxer- Saioa. Kosta giputxia en pie de guerra!! [sekulako penutxia emon zoztaben Maddik eta Saioak be bai. Orain arte oso lagunak eta orain elkarri nominetan? Animo neskak! Bihotzez espero dogu zuen artekoa konpondu dela!  Aita-semea ez bazuten gure nominatu, eta jakinda Izeta zela beste nominatue, zegattik ez nominatu Kemen, Aiskarder edo Aitor? Ez dot ulertuten]

[Bestetik Kaxer be gero eta jatorro ikusten dot! Zelako barreak Julianek galdetu zabenean non gure zabien gau horretan lo egin, eta kaxer supermerkatu baten erantzun zabenien! jejejeje]

Alex oso ondo errua onartzen eta apetxugetan! [Portzierto, atzo enterau ginen otsailean aita izan zela. Zorionak majo! ] Lehiakide ona. Primeran be Isma ez nominatzea [ikusten neban azkenean bi gorriek egin biharko zutela Dueloa eta Izeta oso fuertea da. Isma Txapeldun!!!]

Azkenean Iñigo Duelora eta geurendako, aukera hoberena urdienen arten! Sentitzen dot Iñigo, baine… EsLoKHay

Konturatu zineten ekipo urdinean Carol, Iñigo eta Alex beren burua eskaini zabiela Duelora juteko euren erresposabilitatea zelako, baine Vilarinek ez zabiela NiMu esan? Unai Gruñozintoren ondoren Vilarin Mudito dekogu!

Ah!! eta hemendik eskaera bet egin gure dogu programari: PURGATORIO GURE DOGU!!!!!

DEBATEA

Debateko protagonista nagusie David Seco izan zen! Neurendako aurtengo kapitain hoberena izan da. Davidek lan ona egiten dau ekipuegaz eta beti konkursanteek oso ondo egiten dabie berba beretaz. Ezin da ukatu dena emoten ez dauela eta sekuleko indarra eta saioa dekola. Egie da aurten apurtxu bet flojo hasi zela, baine berak be aitortu zeban fisikoki ez zauela bere momentu onenean.

Secok zenbat frente dekoz irekite? Marcelo vs David  Joe!!! Hainbeste pasa da programan ez ginela akordetan bi hauen mobidaz!!! Marcelo, ahaztutzen ikasi bihar da! [Ez dekozue sentsaziñoa El Conkis hasi zenetik denbora piloa pasa dela? Recekagaz be ia ez ginen akordetan!! Beste urtetan be gertatu zaigu, konkursante faboritoak elimenetan doaztenean zenbaitegaz akordatzea kosta egiten jaku!!] Receba vs David [sentitzen dot Rebeca beine ez dekozu sinesgarritasun larregirik] Manu vs David. Un klasiko. Sentitzen dot be Manu baine geu garie de Seco!  Eta ondiokan ez doguna ikusi: Mikel (aita) vs David.

Azkenik, Seco: aitortu ekipo urdinagaz eta Gorrotxagaz pasatu egin zinela. Aitortu dozun modun Manugaz pasatu egiten zariela batzutan [onartu bihar dot k neuri hori Menkanta!] txarto egin zenuela aitortu bihar zenuen.

ABANZEAK

OMG!!!!! zelako mobidukiak dauzen!! Izugarrizko penutxia emoten dozta Kaxer eta Saioa haserretzea, gehiau gainera aurretik lagunak baziren. Neska biak jatorrak, sanak, euskaldunak…jo neskak! Espero dot denbora pasa denez, konpondu zariela! Animo!

IÑIGO

Platoan Kolonbian baine jatorrago, gazteago eta guapoagoa ikusi dogu. Egie esan urdinetan ia gitxiena ikusi doguna izan da eta Debatean be ez dau tarte handirik izan.

Halan ta be, aipatu bihar dot neurendako duelorako Izeta aukeratuteak, urdinendako mesede izan dela. Ez da erabaki gatxa izan. Duelo bat egitea beti desgaste bet suposatzen dau eta gainera, nahiz eta ezin aurreikusi, lesionatu egin da, eta orain probak irabazteko gatxago izango dau eta eliminatuteko orain be errazagoa izan daiteke.

Ze iritzi dekozue? Lasai komentatu neugaz!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane