ETA NIK, TXORIA NUEN MAITE

Kuku! Urte barri on irakurle!

Zelan hasi dozu urtea? Lehenik eta behin, AneFerren desiorik hoberenak 2025 urte huntarako [badakizue neu zenbaki bakoitien aldekoa naiela, beraz, duda barik, aurrekoa bainan hobea izango da!!!]

Txiokide batzuk galdetu doztazube ea Twitter itxi eta beste nonon hasiko naien edo egongo naien...[ta bai, barkatu Angel, ikusi neban zeure emaila, bainan opor egunetan harrapatu zozten ta momentuan erantzun ez…eta badakizu zer pasetan den horrelakoetan…ixten dozu, … ixten dozu…ta hemen doia erantzuna…jejejejeje Barkatu !!!] PUES EZ!

Bere garaian, aurreko estanpidan, Mastodom sortu neban, orain be tarteka sartzen nai stalker modun [Akapulko shore-en esaten zabizen modun, putibueltatxue emon ta hurrengo arte!] eta zer gure dozue esatea, euskaldunon komunitatea txikitxua da han eta oso sosoa…ez dago saltsarik, ez dago bidillariktema serioak eta jakintza intelingentzia moletan badotzue, pues bai,…eta egia da be, Txiolagun moloi batzuk be badazlea han.

Blusky hori ez dot probatu eta asmorik bez…gainera interfazea kopiada totala iruditzen dozta: txiko…aldatu apurtxu bet, ez? Izan originalago…

Nire habitat-a Twitter da, eta ez dekot asmorik neure txiolekua, neure eremua, neure jatorria ixteko, eta nonoiz ixten badot, ez da beste nonora joateko izango.

Ulertu ahal dot bakotzak izatea bere rollo politikoak eta ideiak eta guzti hori, bainan hau, guztia modun da: zer gure dozu? Zertarako erabiltzen dozu? eta neuk argi dekot, zuon txorradegaz barre eiteko, dibertitzeko, “lagunak” eiteko, euskal komunitateko jendea ezagutzeko [neu, neure egunerokoan ez dot apenas euskara erabiltzen, beraz, zuok zazte neure eguneroko “euskara” eremua [Gorka entzuten nabil eta justu?Itsasoak olatuak dakarzki, orain bare, orain bortitz??]] eta tarteka polemika apurtxu bet sortzeko be banau !!! ?

Eta fatxak dazela? Pues bai! Eta zer uste dozue, ez dizela Bluskyra juango edo Mastodomera? Jabea gilipollasa dela? Eta zer uste dozue, Googlekoa jatorragoa dela, Edo METAkoa? Orduan NOKIA 3310ra itzuli biharko zaz, txikitxu.  Dirua eta negozioa, laztana, eta algoritmoa, kukis, algoritmoa.

Eta kontu politikoetan bazabiz, pues algoritmoak politika emongo dotzu, eta fatxak urtengo dotzue, pork sutu egingo zaz, eta erantzugo dozuz, edo aipatu, edo ez dakit zer, eta horrek dirua mugitzen dau, negozioa, eta gero eta gehiau emongo dotzu.

Neure kasuan, Georginaren txio bet botetan dot:

eta algoritmoak txio hau emoten dozta bueltan: https://x.com/khasmuyk/status/1878314731640950981

Edo Yamin Laman eta Alex Padillaren ingurun galdetzen dotzuet eta orain tipoaren mila bideo eta kontu urteten doztabe [Do The rigth thing!!!!!]

Neuk uste dot azkenean geure komunitate txikitxua zatitzen ari gazela, edo dizela, eta azkanean, pues 1000 lagun izan biharrean, gauz 500 hemen eta han 200 eta bestean 300. Bakotza ordea libre da gure dauena egiteko, noski, eta neu bati bakotzaren erabakien alde, bainan txo! Blueskyra bazoiaz edo Mastodomera edo Kontxintxinara juan, bainan ez ibili txiokatzen rollo “erotuta zauzte, itxi hau eta etorri hona, hau mierda politiko bet da, fatxorroak bakarrik daz...bla bla bla…Juan eta itxi pakean! Bakotzak ikusiko dogu zer egin!!! Kansinos!!!

Eta bai, twitter be sosoagoa dabil? Pues bai, batiko txiolagun batzuk itxi dabez, besteak ez dabiz lehen bezain beste, eta faltan botetan diz…Bainan hau be bizita moduan da: jendea ezagutzen dozu eta jendea desagertzen doia, eta jende barria dator…

Pues hori…laburbilduz...Momentuz ez dotela twitter itxiko [eta bai, twitter izango da toda la puta vida! apurtxu bet da, taberna hurri izena aldatzen dotzabenean, bati izango aurreko izeneko taberna, Twitter, twitter, twitter...jajajajajajaja] eta egunen beten itxiko banu, ez da beste nonora migratzeko izango.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna