ESKEAN

Kaixo!

Kaixo! Zelan?

Badakizue askotan ez dakidala zer idatzi bainan egunotan X10 txiolagunak hau idatzi zeban eta sarrera batendako ideia emon zozten.

Batiko modun, gure badozue pasa eta irakurri. Ongi etorri AneFer-en txoko hunetara.

CALIFORNIA

26-27 urtegaz edo Californiara egin neban bidaia, [gehien bet surfeatzeko bidaia bainan bati egoten da “turismoandako” denboratxua]  Los Angeleseko kosta zeharkatu, Santa Barbaratik San Diegora eta bidaia amaitzeko, hegazkina hartu eta San Francisco. [portzierto, berton blogeko goiburuko argazkia San Francisco da. Sevillaren atzetik, ikusi doten hiririk edarrena]

Los Angeles hiriburure iritsi eta atentzioa emon zozkun lehen kontua izan zen jende pilo euala kalean bizitzen eta gainera asko gazteak ikusten ziren. Esan zozkuen Californiak EEBBtako beste estatuegaz konparata araudi aldetik “permisiboagoak” zirela kalean bizi direnegaz, laguntzak eta be handiagoak zirela beste estatuetan baino, eta gainera bertoko klima nahiko epela dela urteko hilabete gehienetan.

Gogorra zen oso: agian 500 metroko luzerako kale beten erraz aurki ahal ziren 50 bet lagun: espaloian ezker-eskuin, 2 edo 3 metroro nonor lurrean jesarrite [batzuk bakarrik ta besteak 2naka edo taldetxuetan],  batzuk egonean beste barik, beren ondasun gitxiegaz, eta besteak diru eskean. Harritu zozten be bai, pilok beren karteltxuetan super sinzeroak zirela: I need money for weed edo drugs, edo vodka Ez zen kartel tipkoa de ez dekot biharrik, 5 seme-alaba dekodaz, 3 egun nau jan barik…

Normalean soinean diru gitxigaz ibiltzen ginen: dolar asko ez genituelako aldatu eta gaineran holango lekuetan ez dakizu zein puntu arte izan ahal den arriskutsua ibiltzea, eta han arraroa esku dirutan ordaintzea zen, dena txartelagaz ordaintzeko arazorik ez euan. Hotelean gosaria estilo bufet sartunde genuen eta bertotik ogia, txarkua, fruta, yogurrak…pilo hartzen genituen eta gero pues kalean eskaini egiten genuen.

Orokorrean, Californiako hiriburuetako panorama bardina zen eta gauez kalean ibiltzea bazen kage, bainan gero Malibun, Venicen, Huntingtonen, Santa Monican… alboan pegata dazela, egoera guztiz desbardina zen: ez zen inor kalean bizitzen ikusten, etxeko ateak zabalik ikusten ziren, dena super garbia, segurua… batikoa, dirudunen zonaldea.

Beno, k me lio. San Franciscora iritsi ginen apurtxu bet hirubuetako panorama ahaztunde eta zona aberatsetako egoerara akomodata, eta neuri super gogorra ein zozten barriro errealitate gordin hori ikusteak. Zeu hor zaz de turismo, de kapritxo zelabait esatearren eta pues neuri bihotza ikutzen zozten.

San Franciscoko aurreneko egunean gauean hoteletik urten nonora afaltzeko, bikote gazte bet euan kartel betegaz: 30 dolar bihar zabizela etxera, Sacramentora, itzultzeko busa pagetako: 20 urte inguru zebazen, euria euan eta goitik behera bustite euazen, ez zen oso berandu bainan gauez zen ya, ez zuten kontsumo arazo itxurarik…eta neuri izugarrizko penutxi emon zoztaben eta zuzenean 20 dolar emon notzaben [momentuan dirutan neban guztia, 30 dolarrak izan banebazen gainean 30ak emongo notzan].

Hurrengo egunean, beste zonalde beten, bikote bardina kartel bardinagaz topatu genuen. Buahhhhh!!!!!!! Golpera timatuta sentitu nitzen, sekulako amorrua sentitu neban. Neugaz zijoan laguna barrez hasi zozten, aurreko egunean flipatu egin zabiela neure inozentziagaz, [aurreko egunean ez zoztela ezebez aipatu ikutute ikusi zoztelako eta ez zabielako izan gure “desanimatu”]  autobusa edo trena hartzeko dirua falta delaren aitzakia zaharra dela, ea Bilbon ez zozten 7 kaletako estaziñoan nonoiz toka nonor 2-3 euro eskatzen trena hartzeko…

Fijetako tipoaren Air Jordanegaz, neskaren NorthFace txaketan…Begiratu eta Iphonea eskuetan zaukien neskatoak!!!! [neuk garai hurtan mugikor normala neban ez neban smartphonik!!!!!] Mindute sentitu nintzen. Ez zen 20 dolar emon notzabelako, zen benetan pena eta tristura sentitu nebalako, kontzientzia ukitu zoztelako, bihotza.... No more. Momentu hurtan erabaki neban ez nebala inoiz be holan diru gehiau emongo. Inoiz inori.

ATE JOKA

[Pasadizo bi hauen artean Cubako esperientzia be izan neban. Badakit super unpopular opinion dela bainan super txarto pasa neban, uste dot bizitzako bidai gatxena izan zela: umeak tarteko zeudelako eta orokorrean, hango jendearendako diru/ondasun iturri bet besterik ez ginelako]

Ordutik, pues ia 10 bet urte pasa dire eta egia da bizi naien zonaldean ez dela jendea eskean ikusten, bainan toka doztanean superren beten edo, dirua emon ez bainan bai galdetu dot zer gure dabien jateko eta erosi ein dot [gero be ikusi neban reportaje bet eskean ibiltzen diren Rumanoak daukiela holango sare bet sortunde, erdi mafia, eta ateratzen dabizen diruagaz Rumanian sekulako palazioak eraikitzen dabizela…ez dakit egia edo gizurra izango den, bainan ni San Franciscotik ez naiz fido]

Duela aste batzuk, justu etxera iritsi barri neuala 19:30-20:00ak aldera, etxeko arropa jazten… tinbrea [atekoa, ez telefonillokoa], mallak jazten pentsa neban beheko bizilagunak entzungo zoztela eskailerak igotzen eta beran izango zela, asik mirillatik begiratu barik zuzenean atea zabaldu neban. 

Aurrean gizon handi bet: 1,90 inguru bazen, ez lodia bainan bai zabala, 55-60 urte ingurukoa. Bakarrik neuan, geure etxebizitza blokean be urte guztian 3 etxe bakarrik gauz, ez nekien blokeko nonor etxean ote zeuan edo ez…zerbait pasaz gero nonork entzungo ote zozten? Pork hor aurrean ikusi nebanean bildur pilo sentitu neban. 5 segundutan pasa zozten mile kontu burutik: kolpe beten edo bultzada betegaz lurrera bota, etxean sartu eta biolatu, etxean ez dot izaten dirua baina lapurtu, jo, akatu….Ezebez positiborik.

Eta hor aurrean euan berbetan, neu blokeata parata ez nebala be retenitzen esaten ari zoztena: Barakaldo, nietos, trabajo, mayor….Erreakzionatu eta NO, LO SIENTO ozen bet bota eta berba ahoan zabiela atea zerratu notzan muturrean. Super super urduri, oinak dardara beten, sukaldean jesarri, ura edan, lasaitu apurtxu bet eta ya gau osoan ezin izan neban gizona burutik kendu.

Duela ya urte batzuetako arropagaz bainan ondo jantzite euan, esan gure dot, ez zeukien itxura gatxa edo zikina edo dejau… Gizon normal bet zen. Eta egia bazen? Apuro ekonomikoa bazaukien? Zelako egoera gatxa izan bihar dozun etxez-etxe eskean ibiltzeko? Neuk bildurra sentitu neban, bainan egia da tipoa ez zela larregi gerturatu, uste dot modu onean egin zoztela berba…ez zozten ezebez egin… eta damua, eta kontzientziako karga, eta beren lekuan ipintzen nintzen, eta neure aita bazen? eta pena eta tristura, eta neure buruagaz hasarre…

Dirua ez notzan emongo, bainan zegattik ez notzan eskaini janaria? Bati dekodaz zabaldu bariko arroz, makarroi edo lenteja paketeak, txorixo edo urdai sobreak, platanoak, narajak, esne kaxak, konserba latak…

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

Utzi erantzuna