50 KONTU

Kuku!

Pues jolas hau ikusi dot sare sozialetan eta hemen doiaz, neure ingurun 50 kontutxu [gaur berba pilo eta irudirik ez…barkatu!]

  1. Adinekoak edo pertsona helduek hunkitu egiten doztabe. Orokorrean iruditzen dozta gizarteko talde ahaztuena eta baztertuena dela. Maite dotaz.
  2. Ez dozta gazta gustetan. 3 salbuespen dekodaz: hanburgesetarako eta york sanwintxandako lontxa eta pizzako gazta. No more. Nazka.
  3. TxorrInkesta bet botatzen dotenean txiolandian, iraupena bati 3:07 ipintzen dotzat.
  4. Kolore gorriak edertu eiten dozta bainan rosa da neure kolore gogokoena (trauma betetik dator).
  5. Neba bi zaharrago dekodaz, beraz, ia dena “heredatu dot”: arropa, jostailuak, bizikletak, patineteak…neuk dena rosa gure neban, baina inoiz ez neban izan ezebez rosa. Hemen trauma. Independentzia ekonomikoa dekodanetik, aukeran, bati rosa.
  6. Twiterren, Tinderren bainan zakil gehiau ikusi dotaz. [bizitza errealean baino be ozta-ozta]
  7. Fernandez amaren abizena da. Abuela Pakita, amatxuen ama be Fernandez zen. Las Fernandez [femeninoan] borrokalari sutsuak gaz, amore emoten ez dabienak, nahiz eta oso putak pasa, aurrera ateratzen gaz. Egunen beten gustatuko zozten beste neskatu Fernandez bet gehitu.
  8. Auronplayen fana nai.
  9. Abeslari-dantzaria [enplan Beyonce] neure lanbide frustatuta da
  10. Bai blogean eta bai txiolandian umoreaz egiten dotzuet berba, bainan hurrek ez dau gure esan ez naizenik triste egoten edo hasarre, edo arazorik ez dekodala. Horrelakoetan gurago dot ez idaztea. Negatibitate pilo dau nonahi eta ez dot gure negatibitate gehiau aportatu. Irri betek irri bet sortzen dau; amorruak amorru gehiau ekartzen dau.
  11. BATI txiokatzen dot euskaraz. Meme batzuk ipintzen dotaz gazteleraz bainan bati ere euskarara itzulita zentzua galtzen dabizelako, ostantzean bati itzultzen dotaz. EHtik kanpoko nonori idazteko edo erantzuteko be gazteleraz idazten dot, baina oso oso gitxitan pasetan da hori.
  12. 3 bider izan nai 14 urte beherako surf txapelduna [ia-ia kristo aurretik jajajajajaj]
  13. Bataiatu barik nau, ez dot erjilioetan edo jainkoetan sinistuten bainan laguntza bihar dotenean abuela Pakitari eskatzen dotzat. Beran da neure jainkosa.
  14. Hil aurretik eskatuko neban menua: Urdai kroketak, Juanen paella eta donutsak [Donuts markakoak eta glace]
  15. Amaia-Leire aukeraketan, Amaia Monteroren alde. BATI
  16. Neba Aitorrek esango lukeen modun: etxe huntan somos de Extremo más que de Platero, eta Robe gehiau gusta arren, Fito be, gustoko dot.[ ez dot ulertzen Fitoren ganako Hate hori EHan…ezta Gatibuna be. Eta maite dot Gatibu be!]
  17. 23 urtegaz independizatu nintzen eta gurasoak ez zeuden oso konforme erabaki hurregaz. Halan ta be, gurasoen etxea sentitzen dot más hogar, neurea baino.
  18. Sustoek sekulako grazia eiten doztabe.
  19. Kotilleoa maite dot, eta salseo de ligoteko, adarrak, eta kontu horiek oraindik eta gehiau. Bainan neuri zerbait konfidantzan kontatuz gero, ez dot inoiz be kontako.
  20. Enai inoiz manikura egitera juan [eta orain super modan dau]
  21. Lehen pilo bidaiatzen neban eta leku barriak [olatu barriak] ezagutzea super gustokoa neban, bainan pandemia geroztik, lekuak errepikatu eta hegazkin gitxiau txupatzearen alde ein dot.
  22. Hawaii-ra bainan nonoiz iritsiko nai.
  23. Bidaiatzerakoan, hotel onen aldekoa nai. Surfeatzen edo pateatzen eguna pasa ostean ohe on bet eta gela, dutxa, komun… on eta garbi beten modun ez dau. Ezin badotaz 10 gau ordaindu, pues 5 juango nai, bainan enai kutxitril beten geldituko.
  24. Bizitzan egin doten erokeri handienetakoa, Mentawaietako surf tripa izan zen. 14 egun barku beten sartunde, 7 mutilegaz (eta langile bi) olatu bila. Aurrenik juan Indonesiaraino, matada, sartu barkuan, 14 egun entre humadidad, mareo, eguzki gogorra, beroa eta nekea. Horriblea. Eta gero buelta EHra…[eta gastatu neban pastoia…bai…olatu super onak, bainan 4 urteko bizitza galdu neban hor!!!!]
  25. Komunera super ondo eta regular juaten nahi, egunean bitan.
  26. Liburu, pelikula eta telesail romantikoen fana nai: zenbat eta klitxe eta topikazo gehaiu izan, orduan eta hobeto. [eta ez dakonari gustetan, ez ikusi-irakurri. PUNTO]
  27. Ez neban inoiz be ulertu zelan Big izan zen Carrie Bradshaw-en bizitzako maitasuna [el amor de su vida]
  28. Ez dotaz txio kedadak atsegin. Esperientziak irakatsi dozta gero mobidak sortu ahal dizela, eta neuk ez dot gure mobidarik inogaz.
  29. Barrikara etortzeak ez dau gure esan zeugaz geldituko naizenik.
  30. Sekulako amorrua emoten dozta twiterreko perfilean beren Insta ipintzen dabizenak bainan gero perfil pribatua daukienak. Ezin badogu kotilleatu zertarakoa ipintzen dozu???
  31. Ez dot inoiz zuzenean pelota partidurik ikusi, eta telebistan be 2 min ikusi dotaz asko jota.
  32. Ez naiz inoiz be bertso saio beten egon.
  33. Mapak orokorrean, eta batik bat metroen mapak primeran interpretatzen dotaz, bainan GPSari jarraitzeko enai gai. Rekalkulando ruta etengabe….
  34. Egunerokoan ez dekot igogailurik inguruan: ez etxean, ez gurasoen etxean,…beraz, igogailu beten sartzen naien bakoitzean, selfie maratoia eiten dot!!!!
  35. Amatxu hilko zela bi bider esan zozkuen, edo bi bider bizi izan dot ama hilko zelaren egoera (eta bizirik dau).
  36. Bi bihar bakarrik izan dotaz: ikasle garaietan Surf irakasle moduan umeegaz, eta gaur egun biharrien nauen enpresan. Praktiketan hasi nintzen eta gaur arte!
  37. Belarra erretzen dot.
  38. Umetan 4 urtez, Euskal dantzak ikasten aritu nintzen. Helduagotan, 7 urtez dantza ikastaroetan ibilitakoa nai: bailes de salón, salsa, merenge, batxata, funk, runba ,… denetarik.
  39. Zenbaki bakoitiak maite dotaz.
  40. AB negatiboa da neure odola. Mundu mailan odol ez ohikoena omen da, populazioan %1 inguru. [bide betez, odola donatzera animatu gure dotzuet!]
  41. Euskal farandulako neure 3 buenorroak: Jon Basaguren, Jurgi Ekiza eta Odei Barroso.
  42. Abuela Pakitaren eraztun bet soinean eruaten dot bati: batzuten hatzan, bestetan lepotik zintzilik edo karteran edo patrikan sartunde.
  43. Sekulako amorrua emoten dozta kotxez 10 minutuan Bilbon zauzela diñoen jendea. Neu 10 minututan ondiño Leioako Avanzada pasa barik nau. Eta gero, Bilbon sartu, semaforo guztiak txupatu, aparkatu…gitxienez 25 min bihar dotaz.
  44. Amorrua emoten dozta be “Etorri Bilbo ezagutzera” edo horrelakoak eta bapatean Sopelako hondartzako irudi bet sartzen dotzuenean. Barkatu, Bilbo Bilbo da, eta Sopela Sopela da. Gaineran Bilbotik Sopera iristeko Erandio, Leioa, Getxo eta Berango pasa bihar dozuz!!!
  45. Bi bider ahalegindu doztabe lapurreta eiten, biak be Bilbon.
  46. Madrileko T4 gorroto dot. Egon naien aireportu deseroso eta nahasgarriena iruditzen dozta.
  47. Ekaitzegaz maitasun/bildur harremana dekot.
  48. Barrika aukeratu neban bizitzeko, eta enai beste leku beten ikusten bizitzen, ez luzerako behintzat. Epe beterako bai joango nintzateke atzerriko hiri erraldoi horietako betera bizitzera [6 hile/ urtebete]
  49. Ez dot Sarriren libururik irakurri.
  50. Gorroto dotaz aukera bi emon eta hirugarren bet eskatzen dauen jendeaAdibidez:  Izozkia guruzu? Nata edo Vainilla dekodaz   +Eta de fresa?.   -Ez de fresa ez dau. Nata edo Vainilla.  Eta marrubizkoa gure bazu: EZ, EZ DOT GURE IZOZKIRIK esan. Ez da hain zaila, txo!!!! [barkatu, arazo teknikoak izan dotaz azkan puntu hau lerrokatzeko eta elkarrizketa moduan tabulatzeko, plataformak ez dozta ixten!!!!]
  51. Domeketan familia gosaria izaten dogu gurasoenean: gurasoak, neba-arrebak eta lobak. Sakratua da.
  52.  Txiosferako txiolari intelektual jakitun oro horietako batzuk be jarraitzen doztabe! Zer dela eta, eta zer pentsako dabez jakin gureuko neban…
  53. Aurten aurrenekoz gabonetako apaingarriak ipiniko dotaz etxean. [bai, badakit 50 zirela bainan zenbaki bikoitiak ez dotaz maite, eta 1 ere ez dozta larregi gustetan, horregatik doiaz 53 🙂 ]

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

2 erantzun “50 KONTU” bidalketan

Utzi erantzuna Ane Fernandez(r)i Utzi erantzuna