IZENA, IZANA, EZINA

Kuku!

Zelan? Badakit denboratxue dela ez dotela blogean idazten eta sarrera hau iada aste batzuk neban buruen idazteko, bainan asti barik ibili nai, bainan azkanean hemen doia [mas vale tarde k nunka…]

Berri Txarrak taldearen abestia hartu dot izenburutzat, apurtxu bet azkan asteetan buruen izan dotazen ideia eta pentsamenduegaz bet datorrelako: nor naiz, zelakoa naien, bakotzaren eboluzioñoa, mugak…identitate edo nortasun krisi moduko bet izan dot.

Ekaina haseran Pentekoste jaiak izan ziren Bergaran eta lankideegaz bazkaria egin genuen [Neuk Bergarako enpresa betendako eiten dot bihar, bainan pandemia hasi zenetik, telebiharra eiten dot, hau da etxetik aritzen nai biharrien. Printzipioz denbora eta diru asko aurrezten dot bainan egoera hunek neure bizimoduan eta harremanetan eragina izan dauela ezin dot ukatu], bazkari eguna eta hurrengo eguna egin neban bihar berton, lehen modun. Tarteka juaten nai bulegora, biharrak eskatute, baina egia da gero eta gitxiau gerturatzen naiela.

12 urte pasa diz berton egiten dotela bihar eta lankide guztiegaz konfidantza eta katxondeo pilo izan dot [apurtxu bet badakizue zelakoa naien…pues biharrien be bardin] bainan aitortu bihar dot azkan aldi huntan, atetik sartu eta bai sentitu nintzela apurtxu bet kohibida edo lotsatute edo moztute modun… azkan finenean urte bi pasa diz ez naiela beraiekaz egon  eta nabari neban.

Lehen, goizero biharrera iritsi eta aurreneko 10 minututxoak neure “gizonekaz” pasetan nebazen berbetan makinako kafe kaskarra hartzen genuen bitartean:  

-Egun on JoxeMari! Zelako guapo etorri zazen gaur! Gaurko buzoaren koloreak begiekaz eiten dotzu konjunto! [buzoa bati urdin kolorekoak diz eta JoxeMarik begi marroiak dekoz…]

+Ane! Abrigo hori barria da? Ez dotzut gogoan… Zelako elegantzia, señorita! [esan biharrik ez dau egunero de punta en blanko, super monamodelito desbardinagaz agertzen nintzela]

-Inaxio! Zelan? Gaur disidira bezeri bet sometan jatzu…Goxo esnatu zaz, eh pillin?

Eta holan egunero alkarri mile txorrada botetan...Hoberenenak izaten ziren las de  loba/seme/bizilagun… soltero bet dekot zeurendako modukoa.  Gehienak 45 urtetatik gorakoak. Fabrikeko Tinder. 

[gogoan dot be bai AneKdotatxua non gaua ez neban etxean pasa ezusteko beten,  eta egun bi jarraian arropa bardinagaz agertu nintzela biharrera. Atetik sartu orduko, konturatu eta eguneko txisteen diana izan nintzen: y kies es él? En k lugar se enamoro de ti….” abesten pasa zabizen eguna]

Haseran apurtxu bet moztute baneuan be bazkarian, ya tragotxo batzuk hartunde barriro “kide” edo “parte” hasi nintzen sentitzen, “al dia” jarri zoztaben arin beten eta zenbat botatzen zabizen faltan neure “xarma”: hanka sartzeak, telefonoko dei subrealistak, neure istorietak, eta nola ez, eskaileretako jausiak!!!!! Egia  esan, super apreziata sentitu nintzen [momentu super ñoña moñas izan neban eta malkotxu batzuk bota nebazen emozionata!]

Gogoratu zoztaben meloien AneKdota eta zenbat barre egin neban entzuten. Ideia bet eiteko, behean dau tallerra eta metalezko eskailera estu batzuk daz gora bulegoetara joateko. Kristalera moduko bet dau insonorizata, eta atearen parean komuna, ondoren ezkerrera bilera gela, eta eskumara nagusiaren bulegoa eta pegata geure bulegoa  [Amaia ofizinako lankidea eta neu alkarregaz ginen]. Goian sekulako isiltasuna egoten da, eta bulegoetako ate biak zabalik badaz, dena entzuten da.  Geuk kalera emoten dauen leihoa dekogu.

Uda zen eta leihoa zabaldute, entzuten da: ” Ha llegado el melonero señora!!!! Su melonero de confianza, señora! Los mejores melones de Villaconejos, señora! Ha llegado a su municipio el señor de los melones, señora! “

– Amaia, ez dakit beroa den, edo neu faltan nauela, bainan neuri hau guztia oso berdea  iruditzen dozta [erdi bromatan, erdi serio]. Emoten dau una peli porno de serie B:  viene el señor de los melones [verdes], en una furgoneta, sólo para señoras, que se acercan y les palpa y les sobetea todos los melones y encima, para colmo, viene de Villaconejos, de villa  CO-NE-JOS!!!!. Esk es muy porno todo, k no? 

Eta bapatean entzuten diz super ozen nagusiaren algarak. Bainan super ozen eta algara pilo. Atake de risa totala. Eta neu gorri-gorri, tierra tragame!!!! Imaginatu egoera! Nagusiak zelako komentarioa entzun dauen!!!

Inork ez zozten ezebez esan, bainan hurrengo egunean, jangelan, guztiek ekarri zabizen meloia postreandako. 

Bergaratik bueltan, etxean iada, enpresan pasatako egun bi horietan pentsetan, konturatu nintzen zelan botatzen neban faltan neure IZANA hori: neure burua apaintzea, neure burua mona ikustea, txorradatxuak esateko espontanietatea, komentario pikanteak egiteko joera,  hasta ridikuloa egiteko gaitasuna!  Eta ez bakarrik biharrien, orokorrean bitzitzan be, lagunekaz edo ezagunekaz harremantzeko moduak aldatu dotaz, [me korto mucho mas eta edozein plan egiteko bi bider pentsetan dot, gauetan urteteko pereza, jende piloagaz egoteko agobioa… ] , hasta txiolandian aldatu dot jarrera be eta neure burua zentzuratu dot pilo.

#AneFer: izena, izana, ezina.

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

 

 

 

2 erantzun “IZENA, IZANA, EZINA” bidalketan

    1. Ane FernandezAne Fernandez Bidalketaren egilea

      Hausnartzea batzuten ondo dator edo neuri uste dot ondo etorri zoztela. Espero dot larregi ez agobiatu izana!
      Milesker iruzkinagatik!!!

Utzi erantzuna