Kuku!
Zelan?
Hemen barriro AneFer beren txorradatxuak idazten. Aurrekoan, duela urte askotako batallita batzuegaz gogoratu, eta badakit, neure pasadizoegaz barre eiten dozuela, pues hemen doia horietako bet.
Nonoiz aipatu izan dotaz, baina jakin dezazuen neba bi nagusiagoak dekodazela. Zaharrenagaz, 8 urte eruaten nai, eta erdikoagaz 5 urte, beraz, etxeko umetxua izan nai.
Barrika herri txikitxua izanda, ez euazen ume asko eta haurtzaroan, neure neba biak alkarregaz beren lagunekaz asko ibiltzen ziren, eta noski, neu beraiekaz ibili gure neban. [bakotzak ikastolan geure kuadrillatxua genuen, gehienak Sopekoak, orduan egunerokoan, Barrikan jolasten ibiltzeko, pues adin desbardinetako umeak elkartzen ziren/ginen]
Eta oso tipikoa izaten zen etxean ginela nebek, amatxuri esatea adibidez:
-Ama, juan ahal gaz lagunekaz bizikletan Plentziara?
Eta atzetik AneFer: Amaaaaaaaaaa!!!!!! Neuk be gure dot juan….eta Amaiak be bai!!!!
Eta noski, amatxuk baimena emoten zotzaben baldin eta geu biok be beraiekaz juaten baginen.
[zenbat bider entzun izan bihar izan doten nebei, haurtzaroa izorratu notzabela. Egun puta osoa ume biegaz (Amaia ta neu) karga bihar, eta gainera zaindu! Izan be, guztiok dakigun nonor, bati jausten zen edo hartzen zabiela min ez dakit zerregaz… eta arrastia izorratzeaz aparte, etxera iritsi eta amatxuren bronka jaso bihar izaten zabizen! Gehien bet zaharrenak, gainera 3rotan bati izan da formalena eta responsableena, eta bronka guztiak jan dauz kottauak!!!! ]
Ez dot oso ondo gogoan, bainan 7-8 urte izango nebazen. Gaua zen eta uda izango zen, zeren kalean ginen [ez dakit oporretan edo asteburua zen] eta baldurrezko istorioak kontatzen zebiltzan, neure neben lagun bi, nebak, Amaia eta neu.
Haseran zonbiak eta ez dakit zein mutante eta ez dakit zein istorio, eta Amaia ta neu lasai lasai, akojona barik, super gustora beraien kontuak adi-adi entzuten [Neuk uste dot zonbiak eta mutanteak zer ziren be ez genuela jakin. Umetan gainera nagusiei holango admiraziñoa edo dekozu eta pilo gustetan zozkun beraiegaz egon eta beraien gauzak entzun eta egin…] eta bapatean neben lagun betek galdetzen dozku Amaia eta neuri:
– Zuok ez dozue izango etxean panpin txinatar edo Japonesarik ezta? Zeren ostantzean hurrengo istorioa ezin dot konta mirziamov.ru, maldiziño bet dauelako!
[eta ya esta. La kagamos. Zeren neuk bai neban Barrigitas txinatar bet, bainan noski, istorioa entzun gure neban, eta badakizu arriskuak emoten dauen morbillo-irrika hori…eta ez dozu ume moko bet modun gelditu gure….eta….] EZETZ esan notzan, ta Amaiak be ezetz.
Eta konta zozkun istorioa. Ez dot oso ondo gogoan zelan zen istorioa: panpin hiltzailea zen duda barik, bainan maldiziñoa bai gogoratzen dot: Panpin txinatarra badozu eta istorioa entzuten bazenuen, panpinak hilko zotzun eta zeu hil ondoren familia osoa banan-banan hilko zeban. [toma ya!!!!]
Etxera juan, gelan sartu, eta zer ikusi neban aurreneko gauza: neure Barrigitas txinatarra. [eta popitos egin neban gainean]. Benga Ane, lasai, istorio bet da. Panpin bet da. Ez da egia. Ezin dotzu ezebez egin.
Ohean sartu eta akojonata ezin lorik egin. Argia piztu eta han ikusten neban panpina neuri zuzenean begire. [Zelako baldurra!!!!!!]. Argia barriro amatatu, izara azpian sartu, akojone, barriro argia piztu eta panpina barriro neuri zuzenean begire. [badakizue panpinak, aldizkarietako iragarkietako pertsonak modun, begirada berezia daukie eta bati dauz zeuri begire]
Holan ordu pare bet pasa ondoren, ohetik altsatzeko adorea izan neban, panpina hartu eta armairuan sartu neban, arropa multzo beten azpi-azpian [hortik ezingo dau atera, eta ezingo dozta akatu. Panpin hiltzaile betek zelan izango dau ba gaitaitsun hori? Keba! Superlogikoa!!.] Ohean sartu eta halango beten lo hartuko neban.
Eguna normal pasa zen, ia ahaztunde edo izango neban eta ohera juateko momentua iritsi zen. Argia piztu, gelan sartu eta TATXANNNNNNN Panpin txinatarra barriro beren lekuan euan neuri begire [popitos egin neban barriro]. Neure 7-8 urteko logikak ezin zabien pentsa, amak arropak jasotzen edo topako zabiela armairuan eta beren lekuan itxi zabiela. Ez, neure 7-8 urteko buruak pentsatu zabien: neu akatzera itzuli da. [imaginatu zelako baldurra!!!! Panpina beran bakarrik urten dau armairutik, bere lekuan ipini da eta neu HILTZERA dator!!!!!] Gau osoa pasa neban esna, lo egin barik, akojonata, argia piztute berari begire ea mugitzen zen neu hiltzeko!!!!
Argitu zabien egunak eta gauean mila buelta emon ondoren, erabaki neban hoberena zela panpina etxetik ateratzea. Eta zein da etxetik ateratzeko modurik erakingokorrena? Pues sukaldean dauen basurara botatzea [zertarako bota kaleko zakarontzi beten???]
Noski, amatxuk topako zabien, flipatuko eban, eta barriro beren lekuan itxi zabien. Hirugarren gaua iritsi, atea zabaldu eta panpin madarikatua bere lekuan [egun hurtan ya super popitos egin neban gainean]. Atea zerratu eta zuzenean neba zaharrenaren gelara juan nintzen. Zeugaz egin ahal dot lo??? [ez notzan esan zergattik neban baldurra, edo baldurra nebalako egin gure nebala lo beragaz. Isilpean gorde neban maldiziñoa nebala gelan!]
Hurrengo egunean ya ezin neban gehiau, nonogaz komenta bihar nebala eta Amaiari esan notzan. Amaiak be pentsetan zeban “Vas a morir, VAIS A MORIR TODOS!!!!!”
Ikusite panpina etxetik ateratzeak ez zabiela funtziona, Amaiak gomentatu zozten hoberena zela txinatar ukitua kentzea [ez bazabien txinatarra emoten, maldiziñoak ez zabien funtzionako, izan be iada ez neban panpin txinatarra izango eta ondorioz ya ez zozkuen akatuko] eta eguna hurtan emon genuen: aurrenekoz arropak aldatu, bigarrenez begi atxinatuak kendu. Rotu baltzagaz borobil handiak egin genizkion gainetik [orduan bai emoten zabiela baldurra!!!! jajajajajajaja],ulea ebai genion super labur, gehien bet flekilloa ebai genion a tope, eta rubia bihurtu gure genuen [nonok ikusi al dau txinatar rubiorik? Pues hori, rubia izatea ezinbestekoa zen!!!!] bainan oso konplikatua izan zen fase hori. Pintura eta rotu horiek ule baltz hurren gainean ez zabizen pintetan…uleak baltz-baltza izaten jarraiten zabien, asik azkanean tipex hartu eta tipexagaz margotu genion ulea. Ez zen rubia izango bainan iada ez zen morena. [itxi genuen panpina hecha un kristo. Emoten zabien budu edo egin genuela beragaz.]
Ondoren ez genekigun zer egin panpinagaz. Neuk ez neban gure hori gelan izan, jardinean lurpetatzea pentsatu genuen, bainan amak ikusiko zozkun, komunetik botatzen ahalegindu ginen bainan oso handia ezbazen be, ez zabien tragetan [ez dakit zelan ez zen trabatu eta ez genuen komuna ataska!], eta azkanean trasteroan kaxa zaharren artean gordetzea erabaki genuen.
Apurtxu bet lasaiau gelditu baginen be, badazpadan gau hori Amaian etxean pasatzea izango zela hoberena eta amatxuri baimena eskatu eta beren etxean gelditu nintzen lotan. Eta akojonada bi alkarregaz , eta pentsamendu super arrazionalegaz….bapatean pentsa neban: eta neu enauela aprobetxetan badau eta familia osoa hiltzen badau gaur gauean? Amaiak ez zozten arrazoia kendu. Barriro gau osoa lo ein barik.
Super arin esnatu eta goizean goiz a toda letxe itzuli nintzen etxera. Tinbrea jo, eta inok ez zabien atea zabaltzen [super goiz zen eta ondiño altsa barik edo egongo ziren bainan neuk momentu hurtan pentsa neban: ya esta! Hilda dauz denak] bapatean, atea zabaltzen da eta aita. Uste dot ez dotela inoiz be hain fuerte besarkatu.
-Zer pasetan da?
+Ezebez aita, maite dotzutela piloooooo!!! [a todo esto neuk jarraitzen neban callada como una puta, pasetan zoztena konta barik]
Egun batzuk pasa ziren, ez zen ezebez pasa, eta lasaitu nintzen. Ez zozkun hil, iada ez zen txinatarra eta ez zen barriro neure gelan agertu, beraz, geure trikumailuak funtzionatu eban eta madiziñoa apurtu genuen.
Aste batzuk pasata, agian hilabeteak be…denboratxu betera, gogoan dot nebegaz neuala kartetan jolasten eta ama agertu zela neure super panpina eskuan zabiela eta hasarre galdetu zozten: Zer egin dotzazu panpinari???????
[Oooooooo, ooooooooo…Ane la has kagau!!!!…..] eta expliketan hasi nintzen istoria guztia: esk Ikerrek kontatu zozkun istorio bet, panpin txinatarra bazenuen hilko zozkuelan, maldiziñoa, eta neuk baneban eta entzun neban eta bota neban ez akatzeko, baina barriro agertu zen, eta ….bla bla bla bla…. Ondiño ikusten dotaz beren begiak zabal-zabalik neu entzuten enplan k me esta contando esta niña??????? eta zelan begiratzen zotzan nebei kon kara de vostotros dos no sois normales....[nebek ondiokan bronka hori gogoan dabez, imagina zelakoa izan zen!!!!!]
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Mail: askogarafernandez@gmail.com
Twitter: @ninaizane