Kaixo!
Zelan?
Asteburuen lagunekaz test txorra horietako bet egin genuen, non jatekoen arabera zenuen adina esaten zotzun (Tu edad segun lo que comes). 80 urteko nebazela urten zozten. Amuma bet einda nau jateko kontuetan eta bai egia da eta harro nago gainera !!!!
Badakizue Canal Cocinako Los Fogones Tradicionales saioa? Hori da neure Food Porn [eta tamalez ondiokan ikasi ez dotena]. Kutxarako platerak, plof-plof ordu piloz su baxuan : babarrun horiek beren sakramento guztiegaz, marmitako hori, haragi gixatua patategaz, lentejak beren txorixoagaz…. Uuuuummmmmmmm…….
#AneFernanTxef jarraituten dozuenak jakingo dozue jatea pilo gustetan doztala [sukaldean bainan enai ondiño oso trebea…] eta askotan dekot sentsaziñoa janariaren inguruan “tonteri”edo asko dauela. [Noski, bakotzak jaten dau gure dauena, neuk errespetatzen dot, bainan konziente nai dekodazela aurreiritzi pilo eta apurtxu bet talibana be banai neurri beten eta badakizu zein den neure idazteko modua…apurtxu bet exageratua, beraz, ez hartu txarto 🙂 ]
MITXELIN IZARRAK ETA ALTA COCINA EDO DERITZONA
Oso estimatuak izango diz, baina zer gura dozue esatea… ez da neure estiloa, ez dauz neurendako pentsata. Neuri ez eruan holango jatetxe betera. [Ondo jatera gonbidatu gure badoztazu, neuri erretegi on betera eruan mesedez, Algortako Portuko jatetxeetara adibidez]
Platerean jartzen dabiena ezin da identifika. Menuan alkatxofak jartzen dau, baina platera mahai gainean dekozunean ez dozu alkatxofarik ikusten! Plater handia, janaria kolokata, loreak apaingarrri eta gure dozun guztia bainan non dauz alkatxofak??? [eta barkatukoztazue, eta neuri alkatxofak pilo gustetan doztabe, bainan etxean astegunetan jaten dotaz. 200 eurotik gorako menu bet jatera banoia, alkatxofak bainan zerbait kutixiagoa jatea espero dot… Tuterakoak izango diz eta gure dozune, bainan neuk 200 eurazo pagatu bihar dotaz, marisko apurtxu bet, arrain preziatu bet, haragi on bet, edo 5 Jotaseko zerbait espero dot,… ez alkatxofak, loreak eta belarrak….]
Neuri amuma Paquitak irakatsi zozten platerean dauen guztia jan bihar dela, eta jatetxe hauetan ez da halan izaten, bestela galdetu gizon huni: [Albiste hau Menkanta!!!!]
Jende askori entzun dotzat holango jatetxe batera ez zoiazela janariagattik, baizik eta experientzia bet bizitzeko, textura desberdinak probatzera, jaki barriak eta exotikoak ezagutzera… Azken honegaz ados, ulertu ahal dot, [neuk ez dekot nesezidaderik plaktona probetako, bainan beno. Kuela]. Experientzia bet bizitzeko puenting edo parakaidasen salteuko neban, neu jatetxe batera JATERA NOIA,. …eta texturak…barkatuko doztazue eta errespetu guztiagaz, baina jatetxe hauetan hagin barik jan leike! dena da estilo pure, krema, saltsa, edo emulsión, gure dozuen modun…edo ostantzean belar mota desbardinak, behi edo ardiek jaten dabizen textura bera.
Begiegaz jaten da. Hurregaz ados.
PEÑA HEALTHY MODERNOAK (ALIAS PEÑA KINOA)
[Kinoa jaten dozu? Bai. Pues ya me caes mal :)]
Kinoa, Chia, aguakatea [super antiekologikoa omen dena gainera], amapola semillak, sesamo, avena, rukula, espirulina [k me suena a espidifen con pitxumina], kale alga [kale hau ez da bale]….Ezin da osasutsu jan toda la vidako geure baratzetako letxuga, tomate, azelga, lekak, lentejak eta garbantzuak janez edo zer pasetan jatzue? Benetan eta serio, Kinoa? Avena? urak harrapatutako kartoi pasta ahoan izatea gustoko dozuela?
Eta gero dauz begetarianoak eta beganoak. Oso ondo iruditzen dozta egin dozuen hautua, bainan apurtxu bet Testigos de Jehova zazte haragijaleegaz, eta neure uste apalean hurrenbeste latagaz, kontrako jarrera lortzen dozue.
Ez dot oso ondo ulertuten haragijaleon jakieri begano abizena jartzea: gazta beganoa, hanburgesa beganoa, txorixo beganoa,…. Neuk ez dot xolomoa koloranteagaz orlegiz ipintzen eta esan txerri brokolia afaldu dotela….
Tofu. Barazki normal pilo dozuez, lengunbre guztiak dekozuez [babarrun edo lenteja goxoak azenarioagaz], fruitu lehorrak, tuberkuloak… patata…patatak pegatzen dau guztiagaz eta patatak bete eiten dau [alimenta] eta tofu jan bihar da? Serio? Atzean jandako haragi guzti horren ordezko penitentzia egitera bihartute zazte eta horregattik jan bihar dozue tofu?
INTERNAZIONALAK
Para tener mundo, CusCus eta Ramen eta holangoan izan bihar dozuz zeure eguneroko menuan, ostantzean garbantzuak txorixoagaz edo babarrunak azagaz jatea oso pueblerino basikoa da.
Situaziñoan ipintzeko. Lagun betek gonbidatzen dotzu afari-mereienda pikoteo beren etxean [badaki ez zazela ni begeta ni begano] eta neure 80 urteko señora tradizional senak imaginatzen dau, pues batiko janari normalak aurkituko dotazela: patata tortilla, txarkuteri apur bet [urdaia, txorixo, gazta…], foie, antxoillak eta mejilloiak, azeitunak, poltsako snack-ak, fruitu lehorrak, kroketak, kanapeak… bizitza osoan pikoteoa izan dena. Eta han noia emozionata!
Zoiaz beren etxera eta prestatu dauen mahaiari begirada botetan dotzazu, eta mahai hurrek las Naciones Unidas dirudi: natxoak guakamoleagaz, Hummusa [garbantzu purea jateari urte 2gaz itxi notzan], barazki quichea [gaztagaz noski eta gazta eta neu ez gaz larregi ondo eruaten…], sushia, [arkadak emoten dozta arroz hotz hori eta alga puzka hori, dena hor bola einde ahoan….] eta plater izarra: identifikatzen ez dozun zerbait saltsan beten igeri, eta galdetzen dozu zer den eta izen super luze bet botetan dotzu sadisfakziño guztiagaz, eta bakarrik gelditzen zaz amaierako “reduccion de mango y pedro ximenez”
Eta AneFerri izerdi larria sartzen dako. 1- Etxetik meriendata urten bihar neban. 2- Kottauak arrastia sukaldean pasa dau. Kottaua!!!! [esfortzua eskertzekoa da, sukaldean emon dauen denbora eta prestatzeko izan dauen ilusiñoa]. 3- Zelan disimulatu zerbait jaten ari zazela [natxoak doritos moduan diz, benga Ane eta Hummusak ogi palitoak dekoz! Bien!!!!] 4- Ardaua eta birrak behintzat todalavida-koak diz, pentsatzen neban ya Mate aterako zozkula…
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Mail; askogarafernandez@gmail.com
Twitter: @ninaizane