JAUNTXOAK ETA HERRI XUMEA

Kaixo!

Zelan zazte? Ondo espero dot.  Batzuk agian oporretan zazte ondiño, beraz disfruta. 

[Beste sarrera bet dekot amaitzeko, bainan gaur goizean umore onez esnatu nai bainan jaso dot watxapean bideo bet eta malaletxea jarri dozta golpera eta hainbat gauza zuokaz partekatzea gure dot, besterik ez badan be, neure barrenak hustutzeko].

Esan bihar dot, neuri futbolaren kontu guzti hunek, me la suda totalmente, bainan egunotan ikusi dotazen hanbait kontuegaz flipatu dot koloretan, eta zelan ez dizen bapez kritikatu, ezta aipatu bez. Normaltzat jo dizenak, eta neurendako, erdi aroan modun, gizarte klase desbardinen arteko pribiligioak azaleratzen dabizenak.

Goizean kuadrillako whatxapean kazetari biren bideoa jaso dot, TeleBilbao edo Radio Nervion edo ez dakit oso ondo nongoak, esanez, aurreko zapatuan, Kopako finala bainan arinagoko astean, Athleticeko jokalari bi, Madriden izan omen ziren diskoteka beten parrandan. Beraiek minduta euazen finala galdu zabizelako, jokalariak talla emon ez zabizelako eta de parranda por ahi ibili zirelako eta azkan koletilla modun, eta neurendako larriena dena “cuando no se puede ir a Madrid” eta hurrek sutu dozta. [eta “y que el club les meta un puro” Lasai asko, kalderilla modun, PURO hori arazo barik ordaindu ahal dabez eta hori ez da kastigoa. Beste edozein enpresan kaleratzea ekarriko luke]

Ez dakit jokalari horiena egia edo gizurra den [telebistan edo irratian esaten den guztia ez da egia, es mas, esango neban entzuten eta ikusten dogun guztiaren laurden bet be ez dela egi osoa] bainan bai da egia, GUZTIOK bete bihar doguzen arauak, hautsi izana dela gitxien inporta dauena. Athletic-ek irabazki bazabien, ez zebazen aipatu bez egingo. 

Sutzen doztana da erdi aroan modun, jauntxoak eta herritar xumeak gauzela. Jauntxoek gure dabizen guztia eiteko pribilegioagaz, eta gu geu, herritar xumeak bakarrik gauz arauak eta legeak betetzera bihartuta eta positibo datuek gora egiten badabez, errua geurea da. Ez jauntxoena.

ETBn ikusi neban Sevillako Realaren hoteleko irudiak eta zelan euazen “gonbidatuak” finala ikusten joateko. Direktiba zabala, jokalari ohiak, eta neska talde handi bet [izan ahal ziren Realeko nesken taldeko jokalariak…dentro de lo k kabe “enpresa bardineko langileak diz” baina ez! Jokalarien bikoteak ziren!!!!!!] Pentsetan dot Athletic-ek be antzerako gonbidatuak izango zabizela.

Pandemia beten gaz. Partido a pueta zerrada zen. Zaletuak ezin juan bainan jauntxoen ingurukoak bai. Partidua ez zen hemen, EAE barruan. Ez, Sevillan zen. MUGIKORTASUN  MUGATUA. Norendako? Jokalari ohia izateak baimena emoten dotzu Sevillara juateko? [Txo! Edonok dekogu eskubidea lankide ohiegaz alkartzeko? Ikasle garaitan Bartzelonako Burger Kingen egin neban bihar. Ezin nai juan lankide ohiak animetan? Esa Wopper como mola se merecer una ola!!!!!!! Uooooohhh]

Gehienez 4 pertsonetako taldeak egon ahal dizela, ez badiz konbibienteak. Pues hor hotelean talde majoa euan, bainan noski, jauntxoak ziren eta jauntxo horiek ez dozkue Sevillatik birusa zabaldute ekarriko. Jauntxoak imuneak diz eta ezin dabez birusa zabaltzen. Jokalari beten tronpeta gora eta behera aipatu da leku guztietan bainan ez dot inon irakurri ezkontza beten bainan jende gehiau euala hotel hurretan. [Kasu huntan Realak irabazi zabielako bainan Athleticek irabazi bazabien be, ez dekot zalantzarik egoera bardin bardina izango zela]

Los jugadores de la Real Sociedad festejan en el hotel su victoria en la Copa del Rey (abc.es)

[Bai, ABC-ko lotura da bainan topa dotena da]

Lezama, Zubieta, Donostiako alde zaharreko edota Pozaseko zaletuak bakarrik diz arauak hautsi dabizenak, irresponsableak eta txarto egin dabizenak. Errua herritarrena.

Joder Ane, bainan Kopako finala da! Ulertu, bizian behin gertatuko den zerbait. Ya. Gipuzkoako nonoren Nafarroan bizi den aitonak 90 urte bizitzan behin bakarrik egingo dauz. Bainan ezin da Nafarroara joan. Agian 10 egun barru hilko da. Eta ez dau agurtzeko aukerarik izango.

Herritar xumeek, norbanako modun eta indibidualki BAKARRIK mugitu ahal diz biharragattik. Jauntxoak ez. Jauntxoen bikoteek be de eskapada juan ahal diz lasai asko, eta gainera sare sozialetan zabaldu, eta komunikabideetan azaldu autoritateen oniritziagaz.

Eta hemen ez dotaz aipatuko bakarrik futbolarien bikoteek Sevillara egin dabizen asteburu pasa, ez, neure lagun Pedrotxek San Joseko zubian Gipuzkoan egin zabien zubi gastronomikoa aipatuko dot. Albisteak honela diño: ” Daviz Muñoz y Cristina Pedroche disfrutaron el viernes de la gastronomía oriotarra en uno de los templos del besugo… ….La visita obedecía a motivos profesionales, ya que el prestigioso chef participa en unas jornadas organizadas por el Basque Culinary Center.” Argi eta garbi: El Chef. Seguru nau asteburu hurtan gazte bet bainan gehiauri ipini zotzabela izuna covid arauak ez betetzeagattik. Nonor be seguru arrazoi bardinengattik atxilotuko ebazela. Ez dot inon irakurri Pedrocheri izuna jarri zotzabenik.

Gitxinez, Orio eta Donostia. Jauntxoen bihar baimenak nonai mugitzeko eta ibiltzeko balio dabez? Zeren EJ-tako baimenak OSO OSO ZEHATZAK eta MUGATUAK diz. Muga perimetrala badau, Bergara juateko baimena dekot biharrera, bainan Arrasateko Eroskin gelditu eta erosketak egiteko ez nau baimendute. De hecho, biharrera joateko HELBIDE BET ETA BAKARRA eskatzen dau.

Beste adibide bet. Honela diño hurrengo albisteak:  “la Conselleria de Justicia de la Generalitat Valenciana ha notificado una propuesta de sanción de 2.700 euros para el jugador del Real Madrid Marcelo y su familia por incumplir el cierre perimetral decretado en la Comunidad dentro de las restricciones contra el covid y por no llevar la mascarilla en un espacio público.En concreto, las multas propuestas, que tienen carácter individual, son de 700 euros para Marcelo, su esposa y el hijo mayor —600 por no respetar el cierre perimetral más 100 por no llevar mascarilla— y de 600 para el hijo menor, que no tiene obligación por edad de portar mascarilla, han explicado a Europa Press fuentes de la Administración valenciana. La suma total da el resultado de 2.700 euros.”

Eta hurrek mintzen dozta pilo. Txarto egiten dabez, badakie txarto dauzela egiten eta gainera harrokeriz sare sozialetan publikatzen dabez, aurpegi galantagaz, izan be badakie pribilegiatuak dizela eta inpunitatea daukiela edo harrapatzen badotzabe be 600 euro edo 1200€ edo 50.000 euroko isuna ipinita be lasai asko ordaindu ahal dabizela eta behin eta barriro egiteko ahalmena daukiela pentsetan dabez. [Jauntxo hauei arauak hausteagattik,  bai alan bai bete biharreko 6 hilabeteko gartzela zigorra ipiniz gero, agian espabilatuko ziren.]

Eta azkanik, Aste Santutan ikusi dotazen  Europear jauntxo festa aipatu gure dot. Jai egun hauetan Barrikako hondartzako aparkalekua Europar Batasuneko kongregaziñoa emoten zabien: Europa guztiko furgonetak: Frantsesak pilo bet, Belgikakoak, Dinamarkakoak, Holandesak, Finalandesak, Noruegoak eta Chekiarrak…. Flipatzen. 

Sopen ikusi nebazen munipak Peñoneko parkinean jendeari [Euskal Herritarrak edo behintzat Espainiar matrikuladun furgoneteroei] galdezka ea hor ziren lotan izan be, parkin hori ez zegoela baimendute egonaldia egiteko. 

Hori bai, atzerritik eratorriak ziren 20-30 furgonetei inok ez dotzabe galdetu ea baimena zabien muga zeharkatzeko edota PCR proba egina zuten edo ez. 

Guztiondako doia luze kontu guzti hau, guztiok gaz ya kantsata, guztiok dekogu gogoa urteteko, oporretara juateko, mugitzeko, lasai ibiltzeko, askatasuna izateko….bainan mesedez, ez egin barre aurpegira. Inozoa sentitzen nai, oso. 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter:@ninaizane

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna