JENDE HORI

Kuku!!!! Kaixo! Urte barri on, eh!!! Blogeko irakurleei ondiño esan barik neuan! Zelan hasi dozue urtea? Ondo espero dot.

Gaur apurtxu bet hater nator. Abisata zauzie!!!!! 

Guztiok dekoguz geure maniak, eta guztiori besteen hainbat kontutxu molestatzen dozkue… pues gaur horietako batzuen ingurun egingo dotzue berba.

1- IDATZI ETA OSPA EGITEN DAUEN JENDE HORI

Nonok idaztzen dotzu: – Kaixo Ane, Zelan? – eta jarraian erantzuten dotzazu: – Ondo ta zeu?  Zelan juan zen Ikerregaz zita?- eta kri kri kri….10 min pasa diz eta erantzun barik.

-Hor zaz?- galdetzen dozu eta kasu hoberenean, bapatean mezua bueltan jasotzen dozu – Okupata nau, ordain ezin dotzut idatzi.– Ta pentsetan dozu? Orduan zertarako idatzi doztazu? Kolgata ixteko? Okupata bazaz ez al da hobeto libre zauzenean idaztea????? Justu idatzi doztazu eta okupatu zaz????

Kasu gatxenean… hor geldituko zaz zain inongo erantzunik jaso barik, nonok laguna abduzitu ote dauen pentsetan, beste egun beten beren hurrengo ZELAN? bet jaso bitarte. 

Jende mota hunek be badeko beste aldagai bet. Oraingoan zeuk idazten dotzazu, bainan beren erantzunak 15 minutuko tarteagaz jasotzen dozuz. Ordu erdi eta 3 esaldi zoiazenean, esaten  dotzazu: –Txo! okupata bazaz beste momentu beten egingo dogu berba, lasai.- eta 20 min pasata erantzuten dotzu- Ez, ez lasai, hemen nau, ahal dot[Eta sekulako talo aupegia gelditzen jatzu. Hain txarto dabil internet edo zer????? ]

Haber, ezin badozu erantzun, ez idatzi. Ez da ezebez pasetan, txek bikoitza ikusi badot be. Ez itxi hor mugikorrari begira zain, eta zain eta zain. Ez dekot pazientziarik zain egoteko. Ados??????

2- “EZ DOTZUT IKUSI” AITZAKIA ERABILTZEN DAUEN JENDE HORI

Pertsona bakarra sartu ahal da estankoan. Nonor barruan dau eta zeu ate kanpoan zauz itxaroten bestea urteteko. Eta bapatean gerturatzen da nonor. Estanko barrure begiratzen dau, eta han doia beran be barrure.

Bat. Atean super handian ipintzen dau PERTSONA BAKARRA egon ahal dela barruan. [Nora koño zoiaz? Barruan dagoena Alien bet dela uste dozu, edo zer????] eta bi:   EEEEEEEOOOOOOOOOOO hemen nau!!!!!!! Ateari pegata! Holi holiiiiiiiiii….. 1,70 pasa neurtzen dot…. [Negua da, euria dau, 8 gradu, eta zer uste dozu, denbora pasa ipintzen naiela estankoaren ate alboan???. Ane, planik badekozu gaur arrastien? Bai, estankoko ate albora noia apurtxu bet hotza pasetan…]

Eta esaten dotzazu:

-Txo! Barkatu. Neu be zain nau sartzeko. Bainan pertsona bakarra egon ahal da barruan.[GILIPOLLAS!!!!!]

-Ayyyyyy Barkatu. Ez dotzut ikusi….enai konturatu….

[Ez doztazula ikusi?????????? sartzeko ixa aurretik eruan doztazu eta!!!! Kartelagaz ez zazela konturatu? Martxoa edo apiriletik DENDA GUZTIEK daukie aforo kartela!!!!! BZO!!!!!!]

Muturren aurrean koletako balorea bai, bainan aitortzeko aurpegia be izan biharko zabizen jende hunek: Bai, presaka nabil eta kolatzea intenta dot. Ala puta cara, ta txarto urten dozta. [Ez dotzut ikusi…ez dotzut ikusi…Maskarilla begietan dekozu edo zer?????]

Kotxean be bardina pasetan da. Rotonda beten azkan unean urtetzen dotzun gidariak, bozina jo ondoren eskuagaz egiten dotzun keñu hori: “Barkatu, ez dotzut ikusi” [Zelan ez!!!!! Rotondaren erdi-erdian nau eta neure kotxetik zeurera ez dau ezta metro bet be!!!! ], edota  kotxe bet urteko zain zauzenean aparkatzeko, eta atzetik el listillo de turno datorrenean berak aparkatzeko?  Bozina jo! Neu nau zain! esan , eta el putoAiba! ez dotzut ikusi”  [BARKATU??????? Intermitente naranja, frenoko argi gorriak eta martxa atraseko argi zuriak ipinita dekodaz!!!! Zenbat argi kolore gehiau bihar dozuz ikusteko????]

3- BIRTUALITATEAZ KEXATZEN DEN JENDE HORI

Ainxxx….Esk sare sozialetan dena da postureo, eta dena da faltsua, jendeak ez dau aurpegia emoten, ez da azaltzen den moduan… bla bla bla bla … eta gero berak dekoz sare sozial guztiak,  Kinielan modun, pleno al 15:  twitter, insta, linkedin, whatxap, telegram, tinder, tik tok, facebook [si hasta facebookeko mesengerra dekozu mugikorran jeitsita!!!!!] eta egun puta osoan zaz hor sartunde, batetik bestera, orduak eta orduak….

– Ez dakit nor hasi dozta jarraitzen facebooken

Twiterreko fulanito topatu dot Tinderren

Intsako mutiko betegaz hasi nai berbetan jatorra emoten dau eta telegrama emon dotzat

-Begira whatxapetik zer bidali doztaben

– Petronorren neure linkedin profila begiratu dabez…

-Egingo dogu tik token modan dauen koreografia? Zelan ez dakizue zein den????? Si mundu guztiak daki!!!!!

Eta noski, beren anti-birtualitate mezuak sare sozialen bidez zabaltzen dauz. Super logikoa dena. Beren sare sozialeko time line guztietan mezu pedante bardina: non gelditu da humanitatea, azalaren berotasuna sentitzearen plazerra?, alkarri begietara begiratzeko magia???? [Isildu hadi ya Txo!!!!!]  Urten kalea eta ohikukatu : “zuok, sare sozial erabiltzaileok, faltsuak zazte!!!! Errealitatearen terroristak zazte!!!!” 

Birtualitasunaren aurkako beren aldarriak, txio bidez, stories bidez [gainera 2 en 1, instan jarri eta facebookean publikatzen da] eta sare sozial guztietako DM edo mezu pribatuez baliatzen da nonok kasu apurtxu bet egiteko.... [Txo! Itxi zeure diskursitoa eta urten kalera, ea zenbat harreman zintzo eta leial eiten dozuzen bizitza errealean, jakin gureuko neban!!!! izan be, bizitza analogikoan mundu guztia maitagarria da, inork ez dau gizurrik esaten, denak doiaz aurretik, ez dau engañorik, …. hori online bakarrik pasetan da, ezta?...] 

4- KOLORETAKO BIHOTZAK BIDALTZEN DAUZEN JENDE HORI

Haber: Zein arazo dekozue bihotz gorriegaz?  Alergia dekozue? Ñoñoak dizela? Bihotz urdina ez da ñoñoa eta gorria bai? Zer esan gure dau bihotz gorri betek? Maite dotzut infinito eta batirako? Eta orduan, bihotz horiak zer esan gure dau, maite dotzut komo a un Minion?  Zenbat da hori????  Bihotz orlegia bainan gehiau edo gitxiau [horiak gehiau izan bihar dau, ze orlegiak izan bihar dau, te quiero komo un brokoli, osea, una puta mierda!]

Ulertu ahal dot bihotz moratu bet, nesken artean, enplan, ahizpen arteko maitasun adierazle modun, emakumeen koloreagaz. Mutil betek bihotz moratua bidaltzen badozta, zer da? Arreba modun maite dotzut? [bamos, k de etxar un kiki ahazten juan bihar dot, ezta????]

Zer uste dozue, bihotz gorri bet ikusten badogu geugaz super maitemindu zazela pentsako dogule? edo bihotz gorri bet bidaltzeak esan gure dau,  “ezkonduko gaz eta 7 seme alaba izango doguz ?”  Expliking mi, plis ze ez dot ulertuten!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

2 erantzun “JENDE HORI” bidalketan

    1. Ane FernandezAne Fernandez Bidalketaren egilea

      jajajajajajajajajajajaja Uste dot badakit nor zazen…Ninja Dortoka….egun horretan botatako barreak epikoak izan ziren. Auuuuuuuuuuuuuuuhhhhhhhhh!

      Erantzun

Utzi erantzuna Ane Fernandez(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude