[Zin dagizuek 20 min daroazela sarrera hau zelan hasi ezin asmatu. Idatzi, borratu, idatzi, eta borratu. Zelan hasten da amaiera bet idazten?]
[eta bai, Drama Queen top mailan nau untxe momentun, Aitor, badakit ulertzen doztazule]
” A todos nos gusta que lo bueno dure siempre, pero luego dura lo que tiene que durar, normalmente mas de lo devido” Fancis. Doctor Deseo
Primeran pasa dot zuokaz. Barre pilo ein dot [nigar be ein dot bainan barreak gehiau izan diz]. Zuon egunerokoa jarraitu dot. Neure egunerokoa partekatu dot. Neure bizitzaren parte izan zazte 4 urte pasatxu hauetan.
Oso arraroa badan be, inoiz be ukitu ez dotzueten eta pantallaren bestealdean zaudetenen partetik, estimatuta sentitu nai, [sentiarazi doztazue], ulertua, arazoak izan dotezenean babestua, zuen besarkadak eta musuak jaso eta eskertu dotaz, lagun talde beten kide sentitu nai.
Gozatu dot neure txorradatxuk lerro hauetan kontatzen, naien modun azaltzen, filtro barik, libre, aske, biluzik, baldur eta lotsa barik, neure buruaz zuokaz barre eiten [ez dakit ondo azaldu naien: riendome con vosotros de mi misma] . Benetan be gozatu dotela.
Disfrutatu dotaz zuokaz elkarbanatutako GIF guztiak, #AneFernanTxef-en lorpenak eta porrotak, #txorradatxu guztiak, irakurri dotzueten burutaziño guztiak [benetan be zelako barreak eta zelako trebezia dekozuen!!!], partekatu doguzen abesti eta #IgoBolumena guztiak [argi itxi gure dot #-a ez dela neurea], musika ezbardin pilo ezagutu dot zuoi esker. Disfrutatu dotaz zuon txio ingeniosoak, memeak, muntaiak … zelako gaitasuna dekozuen umorea sortzeko! Benetan be, irribarre sortzaileak zazte!
Irribarre bet marraztu doztazue zuen berba atseginegaz, esan doztazuenean eguna alaitu dotzuetela, edo neugaz barre egin dozuela, edo zerbait ikusi eta neugaz gogoratu zaztenean, eta laguntza eskatu eta lagundu doztazuenean, eta zuok be laguntza eskatu doztazuenean [egixa esan haseran apurtxu bet flipetan neban jendeak eskatuten zoztenean laguntza, enplan neure oihartzunaz baliatuz, zerbait jakiteko. Neu enkantada laguntzeko eta ahal doten guztian esku bet botatzeko superprest, bainan pentsetan neban, “si ni enai famosa edo infuencer, si ez nai ezer, enai inor”. Bainan zuok, txiolandiako jendea, zuok handiak zazte, eta laguntza eskatu doten guztietan, lagundu doztazue. BATI. Cadena de favores bet sortu dogula pentseu gure dot].
Milesker txiolari, alkar jarraitu gazelako eta ezagutzeko aukera emon doztazulako. Eskerrak emon gure dotzuet, emon doztazuen guztiagattik. Jende pilo ezagutu dot, konpainia pilo ein doztazue, eta zuon kontutxuak atsegin handiz jarraitu dotaz. Lagunak be ein dotaz. Ez ezagunak, baizik eta benetako lagunak. Trauma, baldur eta mierda pilo konpartitu dot zuokaz. [Milesker zuon alde intimoena neugaz konpartitu dozuelako be]. Isiltasunean eta ezkutuan maitatu dot, eta apurtxu bet gorrotatu be bai… Eta ilusionatu eta desilusionatu, eta egia esateko apurtu be egin nai behin bainan gehiautan.
Milesker zeuri be, blog huntako irakurle. [pentsa izan dot bloga twitterreko jendeak bakarrik irakurtzen zabizela, bainan zuon mailei esker jakin dot badauela jendea irakurri doztana twitter izan barik] Badakit neure berba eiteko modue irakurtzea ez dela erraza, eta gainera errata pilogaz idazten dotela, bainan holan nai, inperfekta alde guztietatik.
Esker pilo be Gaztezulori aukera hau emon izanagattik. Badakit kritika pilo jaso dozuezela [duela ez asko azkana] eta halan ta be itxi doztazue tartetxu hau neure pedradak idazteko.
Amaitutzeko, barkamena eskatzea besterik ez dozta geldituten. Txarto esan eta egindakoak barkatuko doztazuelakoan nau.
Azkan biderrez: ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!
Mail: askogarafernandez@gmail.com
Twitter: @ninaizane
Mundu honetako zara. Eta segi izaten. Aupa zu!
Milesker Imanol!
Inuxente eguneko bromatxua izan zen. Bertotik jarraitzen dot!
Besarkada bet!