TXIMELETAK ETA BRAGETAK

Kaixo! Zelan zazte? Zubia izan dozue egunotan?

Azkan egunak, zelan eguraldiak [eta olatu parteak] ez dauen larregi lagundu, lagunekaz egon nai etxien fiesta pijamas edo eiten… Lehen tarteka egiten genuen plana bazen be, azkan aldian plan nagusia bihurtu da, eta benetan be ondo pasetan dogule!   [pelikulak, kroketak, serieak, birrak, ardaua, belarra, txutxeak, vodka apurtxu bet, palomitak, pizza…eta berba jarioa. Berba jario pilo!!!] 

Eta zein da gehien gustetan dozkun gaia? Pues argi dau! Ligoteoa, bikoteak, beroaldiak, emoziñoak, …..

Tinderren aditua den lagunak komentatzen zeban, zelako ondo etorri dakon herritik ezin mugitzearen kontu hau, Tinderren romantizismoa topetako. Izan be, normalean, antza, Tinder folleteo topetako gune soila bihurtzen ari omen da, non oso-oso gatxa omen den nonogaz oheratzeaz haratago erlaziño bet topetzea.

Orain ezin dizenez zitak izan, zelan ari zen  hainbat mutilegaz berbetan, luze, lasai eta sakon. Alkarren zaletasunaz eta ohiko informazio partekatzeaz haratago [zer topetan zabiltz Tinderren, zeure lanbidea, azkan bikoteak, zelakuak gusetan jatzun mutilak/neskak…] elkarrizketa interesgarriak, pertsonalak eta intimoak izaten ari zela, eta zelan denboragaz, aspaldian entzun bariko berba polito zaparrada ari zen jasotzen ta zelan ari dizen “kurratzen” duela pare bet hileko Tinder ligeegaz konparata! [nonbait arinaugoko Tinder ligeegaz apurtxu bet berba egin ( 4-5 egun) eta ondoren zita. Eta zitan, molatzen badotzu komo mutxo 2-3 txortaldi eta ghosting edo zuzenean ez dau kimikarik, eta ghostin ezer barik]  Eta zeuala enkantada guztiegaz! Agasajada eta diva bet modun sentizten zela, mutiko haren zoragarri betez inguratute,  ezin aukerata! : Galdakaokoa super jatorra dela, Durangokoak bati ixten doztala irri tonto bategaz, Gernikerrak sekulako morbazoa emoten dotzala, Zornotzakoak aldiz super polito eiten dotzala berba, zelako labia dekon! eta flotatzen ixten dotzala… eta guztiegaz tximeletak dekozela beraiegaz berba eiten dauen aldiro, azkan hilabetean emoziño zoragarriak ari dela sentitzen ….[eta konziente da gehienetan palabreria dela eta berak eiten dauen modun, mutiko hori bardina eiten ari dela Tinderreko beste 5egaz, eta behin zita iritsita litekeena da ghostinga egotea, bainan bardin dau, nori ez dako gustetan entzutea zoragarria zazela? Super desiragarria sentitzea? ]

Duela 4-5 hilabete harreman super luze bet itxi dauen lagunak aldiz, komentatzen zeban, zelan ari den Facebooken bitartez mutiko bategaz berbetan. Otsailean, biharrien fundación tripartitaren bidez, SEO posizionamenduko klaseak emotera juandako irakaslea Facebooken topa ebala eta maiatzetik ari dizela tarteka berbetan [eta imaginatzen dozuen modun, le posiciona todo!!!!].

Momentuz elkarrizketek ez dabizela ezebez adierazi eta lagunak dizela. Ez dabizela elkarrizketa pikanterik izan, eztabe nuderik partekatu ez ezebez [oso kastoa dena]. Haserako elkarrizteak kasualitatez emon baziren be, denboragaz interesa piztu eta ugaritu egin zirela. Orain idazten dotzan bakotzean, tripan tximeletak sentitzen dauzela, eta berak argi eta garbi tonteatzen badau be…badeko zalantza mutikoak bardina egiten ari den edo ez…eta alde betetik, gurago dauela holan jarraitu.

Perfektamente duela ya denbora bet zita bet eskatu ahal zotzan, edo hurrenbeste denbora tarte eta gero, esan ahal zotzan: Txo! gustetan doztazu…Bainan ez… gurago dauela zalantza hori disfrutatu eta detaile txikiegaz emozionatu nerabe bet modun: “ Idatzi dozta!!! Neugaz gogorratu da eta meme bet bidali dozta!!! edo argazki bet ipini dot Facebooken eta zelako guapa nauen esan dozta! Muero de amor!!!!!!!!”

Lehen “maitasunera” berbizitzen ari badauen modun sentitzen dela. Beragaz pentsetan dauenean ez dauela zerbait karnala irudikatzen. Zerbait inozentea modun dela, 12 urtegaz desiratzen dozune: begiradak, eskua heltzea, paseatu, pelikula bet ikusten palomitak partekatzea…eta lehen musu hori noiz iritsiko delaren emoziñoa!!!!

Izan be, hurrenbeste urte bikote bardinagaz, eta azkan urtean harremana oso txarto egonda, denbora pilo ez zabizela tximeleta eta emoziño horiek sentitzen. Konkista jokua aspaldi euala hilde, eta orain, barriro bizirik sentitzen zela….Gainera, eroso euala tonteo hurretako mugak zeharkatu barik...izan be askotan pasetan den modun, izango ote delaren itxaropenaren magia galtzen da fakto bihurtzen denean. [ilusiñoa hetxo bihurtu ostean: eta orain zer???].

Eta kontrako extremoan, dau la bragetas. Denbora pilo txortan ein, eta bragetak bati morboa emon dadotzabe be, azkan aldian obsesiñoa bihurtu dizela. [badakizue zelan esaten den mutil heteroak dizela de culo o de tetas? Pues hau da de bragetas].

Edozein mutil ikusi eta bragetara doiazela beren begiak. Bardin dau, motza, ederra, gaztea edo zaharra den…. Normalean mutilengan gorrotatzen doguzen jarrera perbertido, baboso, bapez selektiboa y le da a todo lo ke se mueve beten bihurtu dela. 18 urteko mutiko bateri brageta begiratu zotzan egunean konturatu zen Torrentek poseitu dotzala.

Toki guztietan ikusten dauz brageta sexiak: whatxapean, instan, telebistan, pelikuletan…. leku guztietan bragetak eta bragetak eta brageta gehiau ikusten dauzela.

Nonok botatzen dau taldean argazki bet zapatilla barriak erakusteko, goitik beherako argazki horietako bet, eta hara! kasualitatez, argazkian brageta ere ikusten da…. [eta bapatean duela ia 30 urte ezagutzen dauen kuadrilakoak sekulako morboa emoten dotza eta Torrente modun, lagunaren argazkiagaz se hecha una pajilla edo instan sartzen da eta nonok liburu bet irakurtzen ari delaren argazkia igotzen dau: hankak, liburue eta brageta fantastiko bet… [OMG!!!!!! Zinturoia deko. 10 puntu. Bakeroak 10 punto. Botoiegaz dizen bakeroak. 10 punto. Bultoa.  Zelako bultoa!!!!!!…..Uffff ufffff ufffff uffff….eta otra pajillaedo telebista aurkezle bet taburete beten. Eskuetan notatxuak eta tartean…. bragetaaaaaaa [Uffaaaaa!!!!!  Taburete hori, uffaaaaaa …brageta hurren gainean jesarri eta ipurdia restregatu ……! eta beste pajilla bet ], 

Eta txarto sentitzen dela. Konziente dela mutilak brageta betera mugatzen ari dela eta porno bihurtu dauzela. Estimulo bisual hutsak. Retinan edo argazki galerian gorde eta morborako eta plazer hutserako ukitzeko tresna, karnaza. Kanpoko mundura urteteko deseatzen dauela, tximeletak sentitzeko ez badan be be bragetak ahaztutzeko!

Eta zuok? zer dekozue? Tximeletak alan bragetak?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna