Kaixo!!!!
Gaurkoan txapa asko toketan jatzue irakurtzea. Sarrera bi doiaz batera: alde batetik, martxoan idatzi eta argitaratzeko adorerik izan ez neban sarrera doia [ez dot aldaketarik egingo] eta bestetik asteburuan ikusi doten txio bet (eta beren erantzun batzuk) komentatu gure dotaz, izan ere sarrera biek TAKOIAK daukie gai modun. [eta bai, sarrera biak DRAMA QUEEN modun dauz idatzite 😉 ]
Aurretik idatzitako sarrera zegoen moduan itxi gure dot, eta amaieran txioa aipatu eta neure ikuspuntua emongo dot. Pasa, irakurri eta EPAITU, doan da eta!
Kasualitateetan sinesten dozue? [egixa esateko neuk uste dot gauzak ez dizela paseten kasualitatez, baizik eta patuaren ondorio dizela kasualitateak] Pues kasualitatez duela gitxi ikusi neban dokumental beten Las Vulpeseko neska bet kontetan, zelako pitotea monteu zen TVEn beren “Me gusta ser una Zorra” bota zabizelako 80. hamarkadan, duela 30 urte …. eta kasualitatez egun gitxiren bueltan Urkori esker (@SnOiD_JaUnA), Itziar Zigaren barri izan neban, eta bere ingurun irakurri nebazen lehen adierazpenak edo, puta edo urdanga izatearen aldarriak izan ziren… eta azkanik gaur kasualitatez, artikulo bet topeu dot non Vulpes eta Itziar aipatzen dizen:
“ …No es “no feminista” decir “me gusta ser una zorra” como dicen las Vulpes.[….] Y no es “no feminista” tratar de explorar las posibilidades de emancipación que existen cuando se exageran y se tensionan las identidades que te han venido dadas, como hace Itziar Ziga en Devenir perra”
Eta kontu bi etorri dozta burure, probatu eta erosteko adorerik izan ez nuen soineko gorria [ispiluan begiratu orduko super guapa eta super sexy ikusi neban neure burua inoiz ez bezala, bainan jendeak zer pentsauko zabien baldurrez (una fresca, guarra, facilona, buscona, eta begirada guztien diana izatearen baldurrez…) , ez neban erosteko adorerik izan] eta bigarrenik, ez nebala inondik inora ulertu Netflixen kanpainak “Querrás tragártela enterita” sortu zabien polemika, eta zelan ez neban ulertuten zegattik emakumeendako iraingarria zen [eta MUTIL gay-endako noski, k tambien comen pollas, digo yo], apurtxu bet “guarrilla” sentitzu nintzen.
[Neu enai feminismoan aditua, eta agian neure jarrera eta sexu gustoak patriarkalak izango diz, bainan zer gure dozue esatea, neuk gure doten mutilaren zakila jatea (tragatzea, inkluso miazkatzea, barrabiletatik punteraino) gustetan dozta. Eta pilo. Neurendako ez da ezebez denigrantea. Guztiz kontrakoa. Poteretsu ikusten nai momentu hurtan. Plazerra zein min handia egiteko poterea dekot momentu hurtan. Noski, me enkata be bai k me coman el coño!!]
Eta agian ez da feminista, eta patriarkala izango da, edo agian de guarrillas, bainan neuri PILO gustetan dozta takoiak jaztea [batzuendako tortura gailuak diz, neurendako aldiz, autokonfidantzarako herramintak diz] eta kaderak mugitzea ibiltzerakoan. Indarra sentitzea pauso bakotzean [Kontuz ibili! Hamen dator #AneFer ], izan ere, takoiek altura emoten dotzue, normalean ez dekozun prespektiba emoten dotzue, gorago zauz [Tom Cruisek edo Nicolas Sarkozy-k be erabiltzen dabiez, kasu huntan alzak deitzen diz, baina erabilpena bardina da] eta intimidazio herramienta be badira, mutil asko intimidatuta sentitzen diz buru bet ateratzen dotzan emakume beten aurrean. Eta hori egia da.
Maite dotaz takoiak. Gustetan dozta beren kajan ikustea, gustetan dozta jaztea, eta zelan gelditzen dizen neure oinetan. Gustetan dozta takoiegaz ibiltzea, dantza egitea, neure gorputzean eragiten dabizen mugimentua, eta txortan egitea, super hot iruditzen dozta takoiekaz txortan egitea.
Eta gustetan dozta makilatzea, eta ezpainak margotzea. Deigarriak egitea. Haragitsuak sentitzea, sensualak izatea berba bakoitzean. Eta begiak margotzea, eta begiradegaz jokatzea: orain pikantea eta orain inozentea; orain lizuna eta orain lotsati.
Eta gustetan dozta minigonak jaztea eta neure hanka luze eta amaiagabeak ikustea. Eta asko dibertitzen dozta minigonagaz nauela, neuk gure dotenari “braga barik” nauela esatea [nahiz eta gizurra izan].
Eta gustetan doztabe sekulako ipurdia egiten doztaben bakeroak eta estu-estu eruatea. Eta ipurdia mugitzea. Kontoneatzea. Eta soineko zeñituak, ajustatuak, gorputzari pegatzen dizen horietakoak, bigarren azal bet modun, kurba guztiak markatzen dabizenak eta gustetan doztabe eiten doztaben gorputza.
Eta gustetan dozta eskoteak eruatea. Eta eskoteak eruaten dotazenean bularrak goi-goian eta juntu-juntu ipintzen dauzen bularretakoak jaztea gustetan dozta. Nori ez dako gustetan ispiluan begiratu, eta guapa ikustea eta guapa sentitzea? [porque yo lo valgo, zioen kosmetika marka beten leloak].
Txarto sentitu bihar dot horregattik? Ezin dot askatasun osoz gure doten modun jantzi epaitua izan barik? Eta ezin dot jarrera sexya izan? Ezin dot sexy egon? Eta ezin dot plazerra sentitu hainbat praktika sexualegaz? Ezin dozta gustatu txupar, lamer y tragar pollas? Beste emakumeak traizionatzen dotaz horregattik? Borondatez eta astasunez guarra, zorra, fresca, buscona, facilona, puta….izatea, zergattik da gatxa edo zegattik dau txarto?
Zegatik emakumeak diz las zorras? Ez dau mutil zorrorik? Vulpesen garaitik, 80. hamarkadatik 30 urte pasa diz eta bardin gauz? Orain nok esaten dozku ezin gazela zorra batzuk izan? Gizonek? Emakumeek? Biek?
Takoiak erabiltzen, makillatzen, uleari garrantzi pilo emoten dotzan eta markatzen jazten den emakume hetero haragijale, haragizale eta haragigose-a nai. Eta zer? Horregatik enai feminista? Objeto sexual soil bet nai horregatik?
Portzierto, ezkontzarako soineko gorria erosteko adorerik ez neban izan, bainan inauteritan Catwoman-en jantzia eruateko erronka bota notzan neure buruari. Eta jantzi neban. Aitortzen dot aurpegia tapata eruateak lagundu zoztala, eta egia da be bai, gorputz osoa tapatuta eruanda be [ahoa eta begiak bakarrik ikusten zoztaben. Ez neban haragi zatitxu bet be bistan erauan] trajea oso sexya zela.
2- Txioa:
Zergatik eraman behar dituzte takoidun zapatak @eguraldia saioko emakumeek?
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE ? (@birasuegi) June 27, 2020
Takoi erabiltzaile modun, eta emakume modun hau irakurri (eta txioaren komentarioak) eta ofendititis drama queen moment sentitu nuen. Eta pentsatu neban, eta zergatik ez? Eta zergatik epaitu bihar dira eguraldiko emakumeen jazkerak? Nonok kritikatzen al dauz Andoni Aizpururen zapatak? Nautikoak, mokasinak edo zapata ortopedikoak eruaten dauzen? Emakume bet ikusten dogu bere biharra eiten eta zergatik aipatu bihar dogu bere jazkera? Emakume hori zegatik dago hor? Ez deko ikasketarik? Txarto azaltzen dau iragarpena? Takoiak dekozen edo ez da kontua? “Mona” delako dago hor? “Mona” denez epaitzeko eskubidea dekogu?
Telebision Españolan, dau programa bet , Aqui la tierra, eta berton eguraldia emoten dauen neskak zapata planoak eruaten dauz, [ikusi izan dotzat neuk zapatillak superpolittak!] Eta zer? Ana Urrutia edo June Ansoleaga baina profesional hobeagoa da ez dekozelako takoiak erabiltzen? Feministagoa da?
Emakume bet profesional ona izateko, makillatu barik, takoi barik, goitik behera tapata arropa zabalegaz eta hasarre agertu bihar da? Hori guztia egiten badu legimitatea galtzen du? [las rubias siguen siendo tontas 2020.urtean?]
“Emakumeok depilatuak, makillatuak, argal, sexy jantzita, takoietan eta irribarretsu agertu behar dugulako.” BEHAR ez, ASKE izan bihar gaz gure dogun modun agertzeko.
Puritarismo eta moralina sexuala ez dot ulertuten. Ez dot konpartitzen. Hemen guztiok gaz gizaki sexualak, irrika sexualak dekoguz guztiak. Neuk be egiten dotaz komentario sexualak mutilei buruz, eta neuri be gustetan dozta telebistan mutil buenorroak ikustea. Lastima, gitxi ikusten doguzela. Hor arrazoia emoten dotzuet: emakume eder asko eta mutil eder gitxi dauz pantaillaren bestealdean, bainan errua ez da emakume ederrena.
Extremora eruango dot esan gure dotena, adibide bategaz. Pedroche eta Chicote kanpainak emoten. Pedrocheri buruz guztiok ein dogu berba. Chicoteri buruz inork bez. HARAGIA bada kate hurren kanpaien ardatza, Chicoteren ordez, adibidez, Aitor Ociok, azaldu biharko zeban toallatxu soil bategaz, eta holan urtero, kanpaien aurretik lagunegaz komentatu ahalko neban ea zelako toalla modeloa eruango dauen Aitorrek: dutxa neurrikoa? Lababo neurrikoa? ala bide-koa? Zuria izango ote da? Imaginetan arroxa dela super kukia??
Erantzuidazu, mundu honetakoan naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane