JAUSIEN TOP 3

Kaixo barriro!

Zelan? Espero dot ondo zaztela guztiak, bai osasunez eta bai animoz! Eutsi!!!! Berton, etxe barruan zelan ez doztan ezebez interesanterik pasa aste huntan, batallita zaharrak kontatuko dotzuet oraingoan. Jausiek grazia eiten dabizela badakit, eta pentseu dot neure jausialdi epikoen top 3-a kontatzea. [badakizue patosa bet naiela, eta lurra neure hirugarren etxea dela, eta mila jausien artean neuk uste dot 3 hauek dizela ridikulo edo lotsa gehien sentitu dotazenak]

1- LIENCRES-EKO SURF TXAPELKETA

14-15 urte izango nebazen. Liencres Cantabrian dauen herri bet da eta Kantauri itsasoko lurraldeen arteko surf txapelketa bet ein zen berton: Gallegoak, Asturiarrak, Cantabriakoak eta Euskal Herritarrak. Euskal Herritik kanpo, neure lehen txapelketa. Super emozionata neban. [Neurendako txapelketendako pasea lortzea ez zen gatxa, izan be, adin horretako neska gitxi ginen txapelketatan, beraz, 3 baginen, 3rak klasikikatzen ginan, ez pentsa PRO bet izan naienik, neurendako surfa bati izan da jolas bet, ez dot inoiz profesional izateko asmorik izan, eztabe txapelketak irabazteko asmorik. Bainan txapelketek olatu barriak probetako aukera emoten zabizen, neuri aitak ez zoten Barrikatik Zarautzera eruango hango olatua probetako, bainan txapelketa baneban bai eruan bihaz zoztala…Ostantzen, olatuak bakarrik hartu ahal izango nebazen Barrika, Sope, Las Arenas eta Bakio como mutxo….]

Olatutan ibiltzen ez dizen lagunak bati esaten dozkue atentzioa emoten dotzabela zelan korrika juaten gazen hondarretik itsasora. Olatuak gastatuko balira modun, eta egixa da, normalean holan sartzen gazela. Alde batetik, negua badan, hotza dauelako korri eiten dozu, eta bestetik, olatuak gastatu ez, bainan itsasoaren egoera aldatu leike eta olatuak aldatu: haizearen norabidea aldatzea, edo marea puntua….eta bai, olatu gosez sartzen gaz!! [ansiosos, jejejejeje]

Pues imagina Liencreseko hondartza topera zeuan. Ehundaka surfero gazte, eder eta super guayak [orduan be ikusle mutil gehiau zeuazen neskak baino, eta bai, surfean guayismo eta postureo asko dau…lehen eta orain. ]. Oker ez banau ekaina hasiera zen eta eguraldi zoragarria zeuan. #AneFer nerabe totala, orduantxe mutiletan fijetan hasita, super lotsatia…

Eta han iragartzen dabez geure manga. Speakerrak bozeragailutik: Likra gorriagaz Euskal Herritik Ane Fernandez [beno orduan aitaren abizena neban] eta guztiak adi- adi eta neuri begire…eta hor doia #AneFer korrike hondarretik itsasora...eta holango batean, inbentoagaz [taula oinera lotzen dauen soka] trabatuten nai eta ZAASSSSSSS zerraldo jausten nai lurrera, ehundaka pertsonen aurrean, eta batik bat mutil guapo, surfer eta moloien aurrean.

Como una bala altsatu banintzan be, jendearen barreak entzuten nebazen uretara iritsi bitarte. Zelako Lotsa!!!!. Eta uretan be, super apuroagaz, super txarto ein neban. Ez neban olatu on bet aukeratu, ez girorik, ez maniobrarik ez ezebez! [orduan izango ziren 7 bet urte surfetazen nebala, bainan osta-osta lortu neban taula gainean irautea]. Gainera olatu bakotzaren puntuaketa esaten doiaz bozgailurik…eta orduan eta okerrago. Beste hiruak, me merendaron! [hori izan zen neure azkan txapelketa. Ez neban inoiz be gehiau lehiatu]

2- ALGORTARAKO JAIETARAKO BIDEAN.

Uda. Uztaila bukaera/abuztu hasieran izaten diz Algortako jaixak. 24-25 urte inguru izango nebazen. Sopen gelditu lagunekaz eta azken busa hartu genuen Algortara. Autobusa gaztez beteta. Neure zonaldeko eta adin inguruko gazte guztiak eta guztiak ezagunak.

#AneFer, toda mona, soineko gorri, estu eta labur bategaz. Goitik behera, eta behetik gora super tunneata, moníiiiiisima. Udako ekaitz horietako bet bota zabien.

Normala den moduan, Amaiagaz berbetan eta berriketan autobusean azkanak izan ginan sartzen. Busaren lurra bustite euan, eta atzekaldera gindoazela, txoferrak arranka, eta busaren erdi-erdian, irrist egin eta ZAPLAAAAAAAAA! atzeruntz jausi, buruan kriston kolpea hartu [hutsa sonatu zeban, egixa esan bihar badan].

Han gelditu zen #AneFer lurrean etzanda, hankak goian eta zabal-zabal einda, [postura misionero tradizionala] busaren atzekalde osoari beren bragak erakutsiz.[eta nortzuk jesartzen diz bus beten atzekaldean? Pues malote guztiak! Gustetan zozkuen horiek guztiak. Horregattik gindoazen geu hara…]

Gauza bet da, gaupasaz bueltan horrelakoak pasatea [de hetxo pasa izan dozta mila bider, metroko atea zerratute erdian be gelditu nai!], bainan apurtxu bet txispi zauz…eta ulergiarriagoa izan leike...edo zauz txispi ta ez dotzu hurrenbesteko lotsa emoten….

Eta pasa neban segundu bitan, moniiiiiiiiisima egotetik, txostenako lurrean buelta y buelta emoten ibili banintzan modun. Soineko guztia, super zikina, neure hanka luze marabillosoak super zikinak…desastre!!! Eta azkan autobusa zen, ez zaukien atzera bueltarik. Ezin etxera juan aldatzera.

Gauza bet ikasi neban gau hurtan: amatxuk ondo esaten zabien modun, bati-bati braga garbixak eta politak eruan bihar diz, inoiz ez dakizu zer gerta ahal dotzun eta nok ikusiko ote dotzuzen bragak.

3- NEBA ION-EN EZKONTZA

Bilboko Udaletxea. Eskailerak. #AneFer madrina [amatxu izan zen neba Aitorren madrina, eta neu izan nintzen Ionena berean]. Hemen moniiiiiiiiisima ez, hurrengoa! Soineko orlegi ilun luze bet erosi neban, firmakoa, buruan tokatu sofistikatu bategaz albo betean ipinita, superchic, glamourra dariola leku guztietatik…

Jakinda zer gertatu ahal zen, Udaletxeko sarrera kontu guztiagaz egin neban, lasai lasai eskailerak igotzen, eta dena primeran juan zen. 20 bet minutuko blablabla….sinatu eta urtetzeko unea iristi zen.

Eskailerak amaituta behean, neba Aitor aurreskua dantzatzeko zain deskansilloan. Gonbidatu batzuk iada behean eta besteak eskaileretako alboetan ipinita, enplan pasiillo. Argazkilaria eta kameralaria eskaileren erdian, eta goian lehen lerroan koñata eta Ion, eta atzetik, koñataren aita eta neu. Atzean gurasoak eta gertuko familixa.150 gobidatu pasa.

Lehen eskailera jeitsi orduko….. GERO ARTE #AneFer!!!!!! Superman modun jeitsi nebazen eskailera guztiak [neure firmako soineko luzearen kola zen neure kapa]. 100 KM/O-ko abiaduragaz. Neba Ionen albotik pasa nintzan, eta eskerrak ez neban aurretik emon, bainan hor nindoan geldiezin, eta argazkilaria bai, argazkilaria bolo beten modun kolpatu neban. Tokado y hundido.

Halan ta be argazkilariak ez zeban neure jausia frenatu eta bola bet modun jarraitu neban eskaileretan behera neba Aitorren oinetan amaitu bitarte.[noski, kamaragilea grabetan jarraitu zeban eta gainera, momentu osoa grabatu zeban, kamaragaz jarraitu zozten, oso profesional. Neure lobak pilotan eskatzen dau bideoaren zati hori ipintzea: Aitatxooo, ipini izeko Ane superman-ena eiten!!!].

Zapata bet eta tokatua galdu nebazen bidean.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Erantzun bat “JAUSIEN TOP 3” bidalketan

  1. Gaizka

    Gasteizko osteguna zan, kale guztiak elurtuta, jauzteko mila aukera gainditu ta gero, diskoteka famatu baten sartu, kubata eskatu ta zuzenean jun nintzan banku luze batera esertzera. Han, lasai ta seguru, horman kontra jarri nuen sorbalda… baina ez zen horma, diskoteka bitan banatzen zuen teloi beltz bat zen. Sorbaldaz jauzi nintzen txoko ilunera, eskuetan neukan kubata aurpegira botaz. Gainera jauztean, ostikada bat eman nion lagun bati hankartean.

Utzi erantzuna