Kaixo eta Urte Barri On irakurle !!! Zelan ?
Gustetan doztan gabonetako gauza bet da, urtean zehar gitxi ikusten dozuzen lagunekaz elkartzen zazela [El amendro turroien abestiak zioen modun: vuelve a casa vuelveeeee…(bai, kantetan ari naiz..)] :atzerrian bizi den kuadrillakoa, orain Donostian bizi den gurasoen etxeko bizilagunen alaba, edota Amaiaren lehengusu nagusixa, 10 urteko haurra izanik, gusteu zozten lehen mutila [eta bihotza apurtu zozten lehenedabizikoa].
Eta holan planifika barik, gau beten elkatu gaz aspaldi elkarregaz egon barik 4 neska neure etxean. Janaria, ardoa eta belar apurtxu bet tarteko, lasai eta gustura berbetan, umeetako eta gaztetxuaguak gineneko batallitak akordetan eta gaur egungo kontuak kontetan.
Donostian bizi den bizilagunak, konteu zozkun, zelan dabilen ezaututen mutil bet artista vanguardista eta zelan dabilen akordetan pilo, neure Ternua eskarmentuaz [duela urte pilo, oso komentatua izan zen neure lagunen artean Ternua eskarmentua]
Kontua da, neure bizilagunari gusteu dakola ezagun beten laguna. Jatorra, sinpatikoa, sensiblea, eta artistilla bohemio itsura oso erakargarri bategaz. [neure bizilaguna ez da bapez bohemia eta arte kontuetan be gitxi]
Mutila Donostiako Tabakalera arte gunean [Bilboko Alohondegia moduko espazio bet] egoten zela berton proiekturen bet eiten [zerbait oso bohemio eta konzeptual] eta hor ibili da bizilaguna, arrastiek pasetan gora eta behera eraikinetik, jakin barik zer ari den ikusten, eta bertoko taberna super cool-ean, aguakate tostadak TeVerde bio-ekologiko solidarioan bustite meriendetan, mutil horregaz topetako.
Azkanik, bertora gerturatutako hirugarren egunean [eta azkena izango zela bere buruari prometituten] topau zabien:
– Aiba Eneko! Zelan? Zelako kasualitatea! Askotan etortzen zara, edo ?
-Kaixo! Jo! Pues nau Co Work in Art Low proiektuan sartunde eta ufaaaa! badakizu, azkan aldian hurrenbeste dago egiteko berton, proiektua bideratzeko, sorkuntza eta gizartearen arteko zubiarekin eraikuntzan…
-Jo! Zelako interesante! Sorkuntza! Ze polita! [ulertu dauen edo retenitu ahal izan dauen berba bakarra izan da !!! ]
Eta horrela, 5 bet biderrez Tabakaleran topo ein ostean, mutilak antzerki bet ikustera juateko gonbidatu dau!!!! [esfortzuak merezi dau eta ZITA iritsi da !!!!!]
Super pozik lehen zita horregaz, sartzen diz aretora, eta hasten da antzerkia. Agertzen da tipo bet erdi biluzik, musika ozen abstrakto bategaz, eta pañuelo bi dekozela eskutan [bizilagunak diño, benetan be Leonardo Dantes izen bazen sikiera, ulergarriagoa izango zela], eta mugitzen dauz pañueloak, eta buila eiten dau, eta lurrera botetan da, eta musika arraro gehiau…eta sartzen da beste tipo bet, ta dauz noraezean bueltak emoten alde batetik bestera….Ordu bi holan. Ez akziñorik, ez dialogorik, ezbezez. Ordu bi. Berba ein barik. Hori ikusten.
-Zelako obra ona! Zelako ondo transmititu dabien globalizazioaren erruz sortu dozkuen haurtzaroko traumak gure amarekiko menpekotasunagattik.
– Pasote!!!!! [Eiññññ??????? 10 tripi hartuta be ezin dako sentzurik hartu !!!!]
Pues 4 dokumental, 3 erakusketa, ez dakit zein artistaren obraren inguruko kolokio beten ondoren, eta primerako 5 txortadien ondoren, neure bizilagunak ez daki zelan esan, ez dela moderna kultureta, eta gurago daulea txokolatea txurroekaz, aguakate tostatak TeVerdeagaz baino.
Izan be, bizilaguna ez da artistillagaz argia izan, gizurretan ibili da, aktuetan, …eta txarto hartu ahal dau mutilak eta agur esan, edo kontrakoa, egindako esfortzua baloratu eta bera atsegitearren ein dabielaz jabetu.[egixa da, sekulako barreak bota doguzela laurok beren istorixa entzuten, totalmente identifikata, izan be guztiok egin dogu nonoiz holango zerbait gustetan dozkun pertsonari gustuteko, edo ligateko]
Kontua da, ligetako, zaletasunen inguruan gizurtxuak esatea, ez dela ideia ona izaten. Azkan finean, ligea aurrera badoia, zaletasunak planak diz, eta plan horiei aurre ein bihar dakie gero.
Ternua eskarmentua. 19-20 urte inguru izango nebazen. Durangoko Azoka. Look Ternua borrokilla bategaz ligetan [gaur egun, Look Ketxua bihurtu da, badakizue, globalizaziñoa…]. Jatorra, guapisiiiiiimo, eta oso ondo musuketan dau. Zelan ez, gaua amaitu orduko, AneFerrek igotzen dau Anboto urtean 20 bet bider, eskapetako eta deskonektatzeko lekurik hoberena Huesca da, Pirineotan, Uffff!!! Pasote! [zin dagizuet, Huescan enaiela egon en la puta vida]
Gelditu gaz beste hiru bider [joder!!! benetan be zelako ondo musuketan dauen !!!!!! Behekoa jaten be holango ona badan OMG!!!!….!] eta bapatean, hiru ziten ostean eta ehundaka mendi ibilbideen inguruan sekulako txapak entzun ostean, soltetan dau entzun gure ez neban galdera madarikatu hori: “eta hurrengo zapatuan mendira juaten bagaz?”
Ya ez deko atzera bueltarik. Hurrengo zita mendia da. Aitzakiak ipintzen bazuz, ez dago zitarik. Ez badago zitarik, ez dauz musu zoragarri horiek, eta ez badau zita gehiau, hor behean zelan moldatuten den jakin barik geldituko zaz. ALTUS motxila erosi neban.
Imagina dezakezue emaitza. [lagunek mila bider esan zoztaben esateko egixa eta ez juateko mendira. Ridikuloa eingo nebala. Hobe gizurra aitortzea, hanka biak apurtu baino] Lehen biderrean, pentsetan neban ez nintzala bizirik urtengo. Aldapan gora eta gora. Lurra bustite. Lokatza. Hankatako bolak mindute, super kantseta, mal de alturagaz, ogixeno barik…[hori bai, egun hurtan ez nintzan jausi!!] Kotxean sartu orduko, izena be minberatuta neban. Bainan bazkal ondoren beheko musuak probatu nebazen! [zalantzarik ez zozten gelditu. Mendira juan biharko neban behin baino gehiautan. Benetan be, proba ondoren, merezi zeban. Noiz goiaz Huescara???]
Bi gehiautan juan ginan mendira. Bietan be, lurrean zutik bainan denbora gehiau pasa neba. Moratoi bet izan neban ipurdian ia aste bi aguantau zabiena, belaunak eta eskuak urratute, sasi artera be jausi nintzan eta gorputzaren alde baten [ez dot gogoratuten ezkerra edo eskuma izan zen] milloi bet arantzak euki nebazen klabeta, eta ya azkan jaitsieran, behi betek ataka ondoren [bai, behi betek ataka zozten] esan notzan : ” Txo, barkatu, bainan hau ya neurendako larregi da. Ez dozta mendia gustetan, ez dekot gaitasunik aldapan gora ta gora juateko, patosa bet nai, eta animali salbajeei ez dotzabez atsegin”.
Berak bazekiela. Lehen momentutik, bainan oso graziosa nintzela, eta korrientea segitzea pentsa zabiela, eta ondo pasetan zabiela ikusten zelan ezinean nenbilen.
Leziñoa ikasi neban. Mendizale bet ezagutu orduko, lehen gauza esaten dotena da, “neuri mendia ez dozta gustetan. Bapez.”
Eta zeuk? Zer egin dozu ligetako?
Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane
Mail: askogarafernandez2@gmail.com