Bai, erretzailea nai, Berri Txarraken kontzertuan erre nuen eta bai tabakoaren legea hautsi dot askotan.
Zapatu goizean Aiora @probatxoa-ren txioa ikusi neban eta halan ta be, banekien erre egingo nuela.
Atzo gabean, bideoa ikusi neban.
Lehenik eta behin, argitu gure dot Aiorak arrazoi osoa daukiela [beno, neuk ez dakit Aiora zein tokitan kontzertuan, bainan gure kasuan, kea ez zen atzetik aurrera juaten, baizik eta aurretik atzera, beraz, gure kasuean ez genituen aurrekoak molestatu, baizik eta atzekoak.] eta erretzea debekatute dauen toki beten, ez erretzaileak daukiela eskubidea.
Ez dot gure neure jarrera gatxa eta ilegala justifikatzea, txarto egin neban, banekien txarto eiten ari nintzela. Beste barik, erretzaile toxikomano baten ikuspuntua adierazi gure dot. Eta bai, drogadikto guztiek modun, izaki berekoiak eta indibidualistak gaz. [alkoholikoak barne, izan be, asko eiten da berba tabakoaz, bainan alkoholak dekon permisibidadeaz eta sortzen dauzen arazoegaz ez da berbarik eiten].
Neuk neure esperientzia azalduko dot. Ez dot berbarik eingo beste erretzaileen jarreraz, neuk neureaz eingo dot berba [izan be, erretzaile egoista eta indibidualista izanik ere, ez erretzaileak errepestatzen ahalegintzen nai. Neuk ez dot inoiz be kolillarik itxi ez hondartzan, ez kalean, ez erakin beten zoruan… Metalezko kajatxu bet eruaten dot, neure arrastoak neugaz eruateko]
Arrastiko 19tan sartu ginen aretora. Ateak ireki orduko. Sarreran galdetu genuen ea sartu, lekua erreserbatu eta barriro urtetzerik izango genuen. Ezetz esan zozkuen. Behin barruan ezingo gunuela urten [eta neurendako hor zegoen putada handiena erretzaileendako. Izan ere, arrastiko 19etatik gaueko 1:15etara 6 ordu pasa diz. Ia Paris-NY hegaldi betek irauten dauena. Eta 3 ordutako kontzertu bet ikusteko barruan beste 3 ordu itxointen egotea, koñazo bet da]
BTX-en kortzertuan BECen holan egin genuen. Iritsi, tokia erreserbatu eta kanpora urten lasai, geure tragoak hartuz eta zigarroak erretzen [eta zigarroak ez den beste zerbait erretzen be bai] inor molesta barik, izan ere, erretzaile drogadikto toxikomano batzuei ez jaku gustetan jendea molestatea, eta ulertzen dogu ez erretzaileek daukiela arrazoia, bainan asko eskatzea ez badan, geure erretzeko dependendia asetutzeko aukera bet edo batzuk ixtea eskertzen dogu.
Aiorak dioen modun, EZINEZKOA zen EZ IKUSTEA Navarra Arenan ezin zela erre. Mila kartel zeuden. Eta kartelik egon ez baziren bez, erretzaileok BADAKIGU holango tokitan ezin dela erre, metroan, hegazkinean edo ospitalean ezin dela erre dakigun modun.
Seguratari galdetu genion ea erre ahal izateko zonarik egokitute bazeuan. Baietz esan zozkun. [Eskerrak!!! ] Halan ta be, erretzea debekatute zagoela mila kartel bazeuden be, ERRETZAILEON GUNEA bazegoela adierazten zabizen KARTELIK EZ ZEUAN. [agian legea errespetatzea gure bada, komedi da iragartzea badagoela legea errespetatzeko aukera bet]
Neuk ulertzen dot gainera askotan formak dizela, eta Aiorari eta beren lagunei erretzen ari zirelaz gain, asko hasarratu zotzabela atzeko nesken jarrera prepotentea, eta gainera arrazoi barik izatea.
Harmaila lerroaren erdi-erdian jarri ginen. Kontzertua ikusteko ahalik eta toki hoberenean. Aukera desbardinak genituen, bainan aukeratu genuen atzean kristalera zabien lerro bet, bizkarrean inoren hankak ez aguantateko, eta justo atzean, kristaren atzeko lerroan erretzen ari zen kuadrila beten aurrean ipini ginen. Gure toxikomano klubekoak ziren, beraz, inor bez molesteko modun.
Gure lerroko eskailera alboko eserleku biak okupata zeuazen, bikote bet euan. Lerro ia osoa libre zeuan bainan beraiek erabaki zuten izkinan jartzea. Pasatzen itxi zozkuen. Txaketak itxi eta barriro urten ginen tragoen bila. Tragoak hartu, eta erretzaileendako gunea kanpoan zenez, barriro pasa ginen harmailetatik txaketa hartzera, eta barriro urten [geure asmoa zen ya denbora luzaroan erretzaile gunean egotea, ERRETZAILEAK HOTZA PASETAN OHITUTA GAUZ, edaten eta erretzen], bikotearen aurretik 4.aldia zen pasetan ginela, eta tipoak, nahiko modu gatxez esan zozten… JODER, COMO OS MOVEIS, NO? [ Zelan ?????? Zeuek aukeratu dozue tokia, eta gauzak esateko moduak eta moduak dauz, supertxarto sentatu zozten, eta pentsau neban, pues orain ez nai kanpoan geldituko, eta zigarro bet erre, barriro sartu eta hurrengoa erre gure dotenean barriro urtengo nai, eta barriro sartuko nai, 10 minuturo izan bihar badan be] ESK SOY FUMADORA erantzun notzan, asik voy a tener que salir y entras unas cuantas veces en tres horas hasta que empiece el concierto.[geure atzekoak ez bezala, legea errespetatuko genuen “posible” zen arte]
Izan ere, behin, BERRI TXARRAK hasita, erretzaile toxikomano egoista eta indibidualista modun, ez neban kanpora urteteko intentsiñorik, eta aspalditik kontzertu huntako erreserbata neban sativa erreko nuela kontzertuan bitarte. Bakarra. [con premeditación y alevosia]. Atzekoak erretzaileak ziren, beraz, arazorik ez eta albokoari galdetu notzan. Molestatzen? Eta ezetz esan zozten, es más, piztu orduko “zelako inbidia” esan zozten!
Argi dekot ezin zela erre, eta nonok nahiz eta modu gatxean esan bazozten molestatzen zotzala, itzali, barkamena eskatu eta ez nebala erreko be argi dekot. Toxikomana egoista eta indibidualista nai, bainan jendea errespetatzea gustetan dozta, eta gehiau, arrazoi eta eskubide osoa daukienean. Konziente nai egin ezin den zerbait egiten ari naiela, eta ahalegitzen nai, ahalik eta modu disimulatuan egiten, kea larregi zabaldu barik, eskua mugitu barik… eta kontzertuko kasuan, kalada bi emon, eta gorde, handik apur beteta, beste kaladatxu bi….eta ez osoa jarraian. [monoa kontrolatu eta belarraren subidoia gozatzeko tamainan. Argi dekot be bai, kontzertua aire librean bazen, gitxienez 2 sativa eta 3 zigarro jausiko zirela]
Egixa da, neuk ez dotela larregi erretzen. Neure erretzea plazerragaz dau lotute, txokolatea modun. Egun osoa txokolatea jaten pasetan ez doten modun, ez dot eguna erretzen pasetan. Dauz egunak ez dotela ezebez erretzen, de hetxo, etxetik kanpo gitxitan ateratzen dot zigarro paketea. Bainan, erretzen dotenean, disfrutatzea gustetan dozta, lasai erre, eta disfrutatu [inoren begirada gatx barik eta inoren repotxe barik. DISFRUTATU].
Neu saiatzen naien modun ez erretzaileak errespetatzen, askotan iruditzen dozta erretzaileekiko tolerantzia oso gitxi dauela. Eta bai, gauzak txarto eiten doguz, eta tabako legea hausten dogu, bainan, askotan baimendute dauzen lekuetan erretzeagattik, be aguantatu bihar dogu jendearen intolerantzia.
Neure kasuan, neure erretzeko eskubidea ahalik eta modu errespetagarrian egin ahal izateko, erretzaileendako egokitako lekuak aukeratzen dotaz. Adibidez, ez dot inoiz be kafe bet hartungo terrazarik ez daukien taberna beten, nonon bazkaltzeko, terrazaren aukera hobesten dot, eta oporretara noianean be hotelak aztertzen dotaz erretzeko aukeraren arabera.
Eta bai, terrazak diz leku konfliktiboak. Izan be, negu osoa pasetan doguz erretzaileok hotza eta euriaren hezetasuna terrazan pasetan, ez erretzaileak tabernak goxo eta epel dauzen bitartean, bainan 4 eguzki izpi urteten dizenean, ez erretzaileak ateratzen diz terrazetako ke bariko espazioa erreklamentan. Pues sentitzen dot, bainan terrazan baimendute dau erretzea. Molestaten batzu, sartu taberna barrura, neuk ezin dot eta barruan erre.
Hotel beteko gosaria. Komedore barruan 120 mahai ez erretzaileendako [eta buffeta eskura daukiena]. Terrazan 30 mahai. 30 mahaietatik 10 apartata dauz, kartel handi bategaz ESPACIO HABILITADO PARA FUMADORES, [zenizeroa mahaiaren erdian dauela] Terrazako beste 20 mahaietan, ez dau zenizorik eta garbi ipintzen dau PROHIBIDO fumar.
Noski, erretzaileendako 10 mahaiak diz solizitatuenak. Eta hor egoten gaz toxikomano egoista eta indibidualistak zutik zain, 10 mahai preziatuetatik bet libratzeko. Eta beti dau ez erretzaileren bet mahai preziatu horietako bet okupetan eta gainera txarto begiratzen dotzuna [eta zeuri esan beharrean “me molesta tu humo”, bere mahai kidegaz dauz komentetan marmarrean eta ozen, zeure jarrera egoista eta indibidualista]. Eta barkatu, 140 mahai dekozuz inoren kea ez tragetako, eta zauz aukera kentzen hor zutik gosatzeko zain dauz X toxikomano. Holangoetan aitortzen dot, normalean zigarro bakarra erreko banuen be, 4 segidan erretzen dotazela, eta ahal bada ke guztia kexatu den mahaira botaz.
Bardin gertatzen da piszinan. Hotel hori aukeratu dot erretzaileendako zona daukielako. Zona hori LOMAX kutre izaten da: depuradora alboan [beren zarata eta guzti] bista barik, urrun, eskutuan, eta ia hamaka barik. Pues bati aukitukozu ez erretzaile familiren bet [eta noski, umeegaz] erretzaileendako zonan. Ze koño egiten dozue hemen??????? Neuri umeen aurrean erretzea bai emoten dozta apuro pila. Kontzientziak ez dozta ixten lasai erretzen. Ezin dot. Piszina osoa libre dekozue umeegaz egoteko, eta berton zauzie geu toxikomano egoista indibidualistak izorretan.
Barriro diñot, kasu huntan Aiorak arrazoi osoa dabiela uste dot eta bere lekuan ipintzen nai, eta normala hasarre egotea, bainan neure ikuspuntua be azaldu gure neban, neuk be txarto ein nebalako.
Zigarrotxu bet?
ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!
Twitter: @ninaizane