GORROTO DOTAZ…

Kaixo lagunak?

Zelan zauzie? Neu gaur apurtxu bet hater esnatu nai [normalean bizitza kolorez betetik ikusten badot be, momentu batzuetan grisa edo baltza ahaldundu egiten dozta] [Elhuyarren begiratu dot eta ez dakit ondo erabili doten… se apodera de mi esan gure neban], bainan lasai, zuokaz apurtxu bet hustuko nai eta derrepentean pasatuko dozta.

Gaurko huntan, soportetan  ez dotazen edo gorrotatzen dotazen hainbat  kontu aipatu gure dotaz:

  • Argiak eta zuzenak ez dizen pertsonak. Bertsino bi dekodaz identifikata: Aurpegi bi dekozabienak: aurpegi ona erakusten dabiezenak, bainan atzetik beste aurpegi bet erakusten dabizenak [taldeetan bati dau holango bet. Taldean zauzenean bati da dena guay, happy, super jatorra …bainan gero, taldeko beste nonogaz a parir ipintzen Txo! Izan argia eta zuzena! Neugaz arazoren bet badekozu, ipini obario bi eta esan aupegira, ez ibili atzetik  bla, bla, bla, bla… Gero bla, bla, bla horiek neure belarrietara iristen diz, eta ezin dot zuzena izan zeugaz, konteu doztanaren popa erakutsi barik!!!] eta marmol izaera dabienak = hotza eta gogorra [ envasados al vacio be deitzen dotzat neuk, hermetikoki itxita dauzelako. Itxitasun hurrek ez dotzabe ixten argiak izaten, bati daukie zerbait gordeta, ezkutuan]

  • Zeugaz online harremanetan ipintzen den jendea eta agurtu barik juaten dena. Aber, edukaziño apurtxu bet. Zeu kalean nonogaz topetan zaz, zeu hasten zaz berbetan eta agurtu barik gelditzen zaz? Berba ahoan dauela ixten dozu? Imagina, kaletik zoiaz eta nonori “ Sua badekozu?” galdetzen dotzazu “Bai” eta kiskeroa atera orduko buelta emoten dozu eta hor ixten dozu kiskeroa eskuan dauela?????? Ez, ezta? 

Edo lagun bategaz topetan zaz eta “hartuko dogu kafetxu bet?” esaten doztazu zeuk, eta tabernan zauztela kafeari tragotxu bet emon eta ezer esan barik juan egiten zaz???  Pues online be ez. Ezin baduzu momentu hurtan berbarik egin: 1- zegattik idazten doztazu ezin baduzu momentu hurtan idatzi? Eta 2- hurrenbeste kostetan da esatea: orain ezin dotzut idatzi??? Edo juan biharra dekot??? [benetan be oso gatxa da neurendako, hor mugikorrari begira gelditutea jakin barik zerbait gehiau esan bihar dozta, hor dau? Juan da??? Enai adivina!!!!]

  • y van y vienen”-tarrak: [gazteleraz ipini dot izan be lagun bategaz dekodan definiziño literala delako ] Guztiak dekogu holango lagun bet. X arrazoiengattik, zuere bizitzan sartu eta urteten da etengabe eta abisa barik. Neuk be CUCAL efektoa deitzen dotzat. Gogoratzen zazte umeetako iragarki horregaz? “las cucarachas vienen, mueren y desaparecen” edo holago zerbait, pues pertsona hauek bardina eiten dabie, ez dakizu zelan bainan DeLaNada iristen diz, zeure bizitzan sartzen diz, eta kontura barik, desagertu eiten dira, bainan lasai, zikloa barriro hasiko dabe: nonoiz barriro agertuko diz, holan juan ez balira modun, denpora pasa barik modun, eta ziur egon, barriro desagertuko dizela.

  • NI-NI-ak: Munduaren epizentroa sentitzen dizenak [neure lagun Aintzanek esaten dauen modun: “ barkatu laztana, bainan ez zaz desertuko azken Coca-Cola”], perfektuak dizela pentsatzen dabizenak [besteen akatsak azpimarratzen dabiez, bainan bereak ez dabiz ikusten], sare –sozialetetan influencerrak sentitzen dizenak [txo! 1500 followerrek ez dotzue inongo boterik emoten, ESPAÑA zaz, G20 taldean!!!] eta kritikatzeagatik kritikatzen dabizenak [ Iritziak emotearen aldekoa nai, bati ere zerbait aportatzen dabizenean, eta errespetuz eiten dizenean, bainan min emoteko eta antentzioa deitzeko  helburuagaz eiten dizen kritikak ez dotaz gustoko, eta kritikatzeak ez dotzu arrazoia emoten.]

  • Gaur egun, 2019.urtean, gure gizarte aurrekoi huntan, ondiño emakumeak [emakumeek gainera] kritikatzen doguz jazteko moduagattik edota daukien gorputzagattik. Uda da,beroa dau kanpoan eta ezin dotaz short txikitxu batzuk edota soinokotxu labur bet jantzi? Zein da arazoa? larregi erakusten dotela? Edo dekodan gorputza ezin dotela erakutsi? [izan be gorputz guztiak kritikatzen doguz: kilo batzuk gehiau badekozuz, txarto: zer egiten dau horrek mitxelin guztiak bistan? Eta gorputz polita badekozu be, kritikatzen dogu. Azkena entzun nabiena iragarki baten konture “esk horrelako gorputzak ez diz errealak, edo ez dabie errealitatea isladatzen”. Falta zoztena entzutea! Gorputz extralurtarra dekot! Eta enai gizarte hunen errealitatean parte. Horregattik aldatu neban twittereko perfila. Gorputz mota pilo dauz eta guztiak diz errealak] Antza, 2019 gizarte aurrerakoi huntan Burka bategaz ibili bihar gaz.

  • Geure amatxuk bati esaten zozkun, zerbait egin baine arinau galdetzeko geure buruari: zeuri gustauko zoztazun egitea? Erantzuna ezezkoa bazen, ez eiteko. Arau hau derrigorrezko legea izan biharko leuke. Gorroto dot arau hau betetzen ez dauen jendea! [adibide garbiak ipiniko dotaz, pribatutasun kontuegaz. Nonok argazki bet bidaltzen badotzu, argazki hori zeurendako da, ez da zure lagunen whatxapean botetako. Nonok zeugaz elkarrizketa bat badeko, zeugaz deko elkarrizketa hori, ez pantallazoak atera eta beste nonori bidaltzeko. Nonok, beren zerbait intimoa kontetan badotzu, zuri kontetan dotzu, ez dekozu eskubiderik beste nonogaz intimitate hori kontetako.]

  • Azkanik, neure barrua hustutzen amaituteko [egixa esan sarrera hau idatzi hasi naizenean bainan hobe sentitzen nai] Gorroto dotaz denbora luzez geldirik dauzen autobusak motorra piztuta izatea, ralentin edo deitzen dana. Barruan bazaz, emoten dau labadorako zentrifugatuan zauzela!! Eta kanpoan bazauz be motorra martxan duelaren zarata, ez dot soportetan!!! Autobusa bete bitarte, mesedez, ez piztu motorra!!!!

Eta zeuk? Zer gorrotatzen dozu?

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Utzi erantzuna