Kaixo!!!!
Gaurko huntan “batalliten” inguruan berba eitea pentsatu dot. [dakizuen lez, apurtxu bet berezie nai, eta gauza bereziak gertatutzen doztabe , edo gertatu arazi eiten dotaz], beraz, batallita kopuru amaigabea dekot!!! [berton bet baino gehiau kontau izan dotzuet]
Badauz ordea batallita batzuk amankomunak dizena, hau da, mundu guztiak deko zerbait kontetako gai hurren inguruan, pentsetan dot, bizitzako momentu “klabeak” izan dizelako edo, adibidez, erditzea modun, geure erditzea gurasoek kontatu dozkue mila bider, eta guraso zazenak ere seguru dekozuela zeun umeen jaiotzetan gertatutako zerbait kontetako, beraz, jaiotzen gazen momentutik dekoguz batalliak.
GALDU ZINEKO HURA
Haurrak izanik, guztiok galdu gaz noiz edo noiz [bai, neu behin baine gehiautan galdu nintzen, ta gaur egun be, kotxeagaz maiz galtzen jarraituten nai, eta tabernatan, be bai ?….].
Amugagaz egun batzuk pasetan juan ginen neba biak eta neu Ondarrura [ orain apurtxu bet pertson bainai, #LittleAneFer era una pertson total !!!] 6 bet urte izango nebazen. Nebek 11 eta 14 urte inguru beraz.
Ur-ertzean ari ginen gazteluak eta eitten, eta mutil batzuk agertu ziren nebei eskatuten beraiegaz futbolean jolastuteko. “Ane, zeu gelditu berton jolasean eta ez mugitu. Zerbait gure bazu, hor gauz”
Bainan sokorrista pasa zan albotik eta galdetu zoztan ea bakarrik neuan. Neuk baietz. “Etorri neugaz” eta eskua emon zozten. Gogoraten dot momentu hurtan munduko mutilik guapoena iruditu zoztela !! [#LittleAneFer ya apuntaba maneras]
Sokorristen lekura eruan eta galletak eta batidoTxokolate emon zoztan [definitivamente mutil hura izan bihar zeban el amor de mi vida! ] eta neure izena eta galdetzen hasi zozten [ benetan be, munduko irrifar politena zeukiela]. Berton zauzen beste sokorristak be neuri kasu eiten, “zenbat urte dekozuz? Ta nongoa zaz? Ta nogaz etorri zaz?…”
Supergustora neuala gogoratzen dot perfektamente.
Handik apurtxu betera, neure 6 urteko amor platonikoak esan zozten: “Ane, zeure amuma etorri da bila” [Zelan ????? Juan bihar dot??? Ezin dot zeugaz gehiau egon?????] eta amumari begiratu ostean [sekulako hasarre arpegia zabien ! Eta orain amuman bronks jaso bihar dot???] mutikoari begiratu notzan, ipini ahal notzan baldur aurpegi hobeenagaz: “Ez dakit nor den emakume hori, hori ez da neure amuma”. Imaginatu dezakezue amumaren erreakziñoa… Hurrengo egunean 3rak gauzen Barrikan bueltan.
KOTXEKO KARNETA
Beste klasiko bet. Azterketan denori gertatu dozku zerbait. Neure kasun bigarrengoan atera neban. Lehen azterketan, ia amaieran iada [ia 20 min ziren gidatzen, aparkatu eta guzti, dena perfekto] bapatean Basurtoko ospital inguruan, semaforoa orlegia nebala, gizon trajedun bet urten zoztan zebra bidera .
Neuri erreakzionetako astirik edo emongo ez zoztala eta, irakasleak frena bihar izan zozten. Irakaslearen frenuaren PIIIIIII gogorra entzun neban [mierda, mierda, mierda!!!!] eta jarraian PUMMMMMMMMM eta kotxe osoa mugitu zen. Atzeko kotxeak [geure autoeskolakoa be bai] jo zoztan. Konpleto!
Amorruan-amurruagaz, bozina 10 bet bider jo notzan gizonari eta GILIPOLLAS ozen bategaz lagundute. Hor amaittu zen neure azterketa. [ondoren irakasleak esan zozten, bozina jo ez baneban eta isilik gelditu izan banintz, seguramente aprobako nebala, izan be errua peatoiarena zen, eta frenuaren penalizaziñoa ulertuko zabiela…]
LEHEN TXORTALDIA
Seguru nau gehienondako desastre hutsa izan bazen be, ahaztutzeko horietakoa, denok gogoratzen gazela lehen txortaldiagaz.
Neurea udatiar bategaz izan zen. Udaz uda geurera etortzen zen kanpotar bet, neu baine 3 urte zaharrau. Andrés [alias, el que me pone de la cabeza a los pies]. Aurreko udan ibili ginan tonteatzen, morreotxuak, magreo apur bet… eta uda hurtan, erabakita neban beragaz galduko nebala birginidadea.
Baldur apur bet baneban be [ min emoten zabiela, odola urteten zela… ] Andresek esperientzia bazabiela [halan esan zoztan berak, bazirela urte batzuk beren lehen biderretik] eta pues esperientzia horregaz, neurendako errazagoa izango zela pentsetan neban…
Noski, egoera guztiz idealiza neban, pelikuletan agertzen dozkun modun, super romantikoa eta perfektoa: hondartzan, udako gau zoragarri beten, ilargiaren argipean eta itsasoko olatuen soinuagaz [LoMax! izango zen] … eta erralitatean guztiz kontrakoa pasa zen: Ilargia ez da foko bet, hareak sekulako rozadurak sortzen dauz eta Andresen esperrientzia Partxisekoa zen [ me como una y cuento 20, beno, kasu huntan aurretik ez zabien bet bera be jan…]
Zeintzuk dira zeure batallitak?
Twitter: @ninaizane
Mail: askogarafernandez2@gmail.com
ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!
Batallitaren bat kontatzekotan…
-Trebiñon, hangoekin “Castilla y León” jartzen zuten errepide kartelak moztu ta ikurriñak jartzen, Guardia Civilak atxilotu, etxera deitu atxilotuta nengoela esateko ta amak “Ah, orduan bihar ez zatoz bazkaltzera? Zenbat okel erosi jakin bidot”.
-Atxilotuta geundela erretzeko gogoak sartu, guardia civil bat erretzen ikusi ta brometan, kuartel ondoko gasolindegira tabako bila jun nahi nuela esan nion, zigarroa eskatzeko modu bezala. Guardiak eskua politsikora sartu, baina tabakoa beharrean, txanpon pila eman zizkidan “Pillame Malboro”… Ta hara Jun nintzan ni, tabako pila.
kaixo Gaizka!
Zelako batallita onak !!! jajajajajaja
Milesker iruzkinagattik! Ilusiñoa egin dozta!!!