Kaixo Konkis zaleok!!!
Aste huntako kapituloa apurtxu bet sosoa iruditu dozku, ta egixa esan luzetxua be bai
Kapituloko hoberena Secoren agurra eta berbak, eta Luisitoren posturak. Bagenekien talde urdina desagertuko zela eta sorpresa bakarra zen lehiakideen banakera. Azkenenan Luisito eta Andoni orlegietara eta Gorka eta Letisan gorrietara [duela aste batzuk Julianen insinuatu zabien Gorka eta Letisanen artean “harreman” estua zeukiela, eta atzo Amaiak eta neuk pentseu genuen Secok holan egin zabiela banaketa, bikotea ez banatutzeko]
PROBA
Ez zozkun larregi gusteu, ez zeukien ez ikusgarritasunik, ez emoziñorik, ez konplikazio larregirik… Ez zeukien ezebez. Talde biek nahiko pareko ibili ziren, ta azkenean gorriak garaile [egixa esan toketan zotzaben, Nagorek ondo esan zabien modun]
NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA
[Nominaziñoak erabakita dauzenean eta guztiak kandidato bet daukiebenean aspergarriak eiten diz]
Bagenekien orlegiek urdin bet inmunizatuko zabiela, eta berbetan Andoni aipatu zabienez, argi zeuen azkenean Luisito aukeratuko zabiela [programak bati bardina eiten dau, pista faltsuak emon, asko kantatzen dau ya!!!], beraz, Andoniren nominazioñoa argi zeuan, eta Maiderregaz dauen mobidagaz, bigarrena be argi zeuen.
Dueloko tirolina ikusita hasera beten pentseu genuen ez zabiela bietako inork bez amaituko, baina n azkenean Maiderrek amaitu zabien Dueloa eta Andonik be pentsetan genuena bainan hobe ein zabiela [ egixa esan behin ya ekipo urdina desagertute, bardin zozkun ya Andoni juatea…ez da geure gustokoa izan, Iñaki modun, ser de luz ta letxeak, ez diz gure estilokoak]
Maider be apurtxu bet txoni da gure gustotako, beraz, juan bazen be penutxurik bez. Hori bai, again rollo gatxagaz jarriatuko dau taldean, eta horrek programari saltsa apur bet emon ahal dotza, bainan hurrengo kapituloa da taldeetako azkena, hurrenguan ya unifikaziñoa dator eta!!!
Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:
Txiolandia bidez: @ninaizane
Mail bidez: askogarafernandez2@gmail.com
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!!!