Kaixo Conkiszaleok!
Hasi da lehia eta beragaz batera blogeko haria irekitzen dot kapituloak komentateko zeuekaz.
Esan biharra dekot, harrituta gelditu ginela saioak bakarrik 1.30 irauten zabiela ikusita. Amaiera helduta apurtxu bet “timatuta” sentitu ginen ikusle modun, izan be aurreko astean genuen informaziño bardina dekogu: ez dakigu nortzuk dizen kapitainak, ez dakigu nortzuk dizen duelistak ezta be nor den lehen kaleratua.
Gatxa da konkursante guztiak kontrolatzea hasera hauetan eta beraietaz zerbait komentatzea, baina hauekaz gelditu ginen:
- Ibon, iazko Gotzonen laguna. Groseko txurfer itxura pilo ta gero barkuan mareata ia olatu barik!
- Luna madrildarrak, itxura oso ona deko: ideia onak, lidergoa, abilezia eta indarra. Asko gustatu zozkun
- Jontxu zelako indar brutoa! [Etxanizegaz batera aurtengo ahobiziak izango diz, ikusten dakie naturaltasunez urteten dakiela euskara. Zelako momentazoa amaierakoa Ilargia abesten!!!]
- Ekipo urdinean Pili da iazko Bernabe, rollo gatxa emoten dauena taldean.
- Ondiño goiz da epaitzeko bainan Gazte , Sveta eta Andoni...apurtxu bet notas geure gustorako.
PROBA
Polita, idarra bihar zen, bai, baina talde-lana eta abilezia zen gajoa. Argi dau orlegiak iazko modun dizela aurtengo “onak” edo “indartsuenak” eta primeran ein zabien. Ekipo gorriaren jarrera pilo gusteu zozkun, baina urdinak oso txarto!
Ekipo urdinagaz desilusiño handia hartu genuen, izan be, urdiak ez gaz indartsuenak izango, bainan bai inoiz be amorerik emoten ez dauen taldea. Geure Gorrotxa handiak esaten zauen modun: erortzen bazaz, altsatu eta jarraitzen dozu! Abandona eta itxi inoiz bez! Julianek gitxi esan zien merezi zabienagaz!!
Ea hurrengo astean apurtxu bet interesanteau dauen eta ea nortzuk dizen kapitainak, nor doian duelora, nor etxera… [noski eta ea zelan hartuten dauzen konkursanteek tojetan dakien kapitaina]
Pd: Aurten ez dau ez muniparik, ez ertzainik… zelako arraro…
Hurrengo astean gehiau! Bitartean zerbait komenteu gure badozue…
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane