IREKITZEN

Kaixo guztioi!

Zelan? Hotza dekozue? Ba lasai, hemen dau ta AneFer giroa apur bet epeltzeko.

Tarteka zuon mezuotan jakinmina dekozuela esaten doztazue ta Berria-ko artikuloa ta gero be apur bet irekitzea merezi dauela eta,  gaurkoan, neure inguruan eiingotzuet berba, AneFerren inguruko bitxikeri edo txorrada batzuk konteukotzuet.

Pasa, pasa ta irakurri! Gonbidata zauz!

EKILIBRIOA

Egian esangotzuet, mundu huntan grazia gehien eitten doztana, jausiak (erorketak) dira. [MeEnkantan!!! Ezin dot ebitatu. Sekulako barregurea emoten doztabe!!] Ta egie esateko be, neu pilotan jausten nai! Pilo bet bider. Zeuok urtean zenbat bider jausten zarie? Neu 10 biderretik gora fijo!!! Patosa bet nai.

[Horregattik ez dozta mendia gustetan. AneFer lurrera jausteko faktore guztiak dekoz. Egia be bada asko jausita be, ez dotela min larregirik hartuten, baina baldurra dekot mendian jausi ta hankan benetan min hartu ta ezin ibili izattea].

Teoria erotxue dekot [ez dau zientifikoki frogueta] neure erorketak azaltzeko: bularrek desokeratuten doztabe. Handitxuak dire, pisue daukie eta batzuten aurrerarutz eitten doztane inertziaz. [Ez pentsa ero nauela!!! Gehienetan aurrerutz jausten nai!!! Bularren pisuagattik izan bihar dau!!! Gainera haurra izanik ez omen nintzen hurrenbeste jausten. Baine primeran gogoratutzen nai adolestentzi osoa lurrean paseu nebala!!!!]

Nai eta 10.000 bider jausi, aldi bakotzean lotsatuten nai! Askotan erorketa kamaraLentan pasetan dela iruditzen dozta, ikusten dot banoiala lurreruntz, baine ezin dot ebitatu ta zas!!! Lurrera!

Lurretik jeiki ordea, jeiki beti tximista bet bainan arinau !!!!!! Noski, inguruneari skaner bizkor bet emoten dotzat, zenbatek eta nortzuk ikusi doztaben jakiteko! Behin haserako apurua pasata [si se me han visto las bragas, apuroak aguantatzen dozta apur bet gehiau, ta larregitan pasa izan dozta. Imagina, badakizu zelan amak esaten doztazun kulero barriak eruateko medikuta juateko? Ba neu udan soinekotxuagaz, bardin, bragita polittegaz, badazpada lurrean amaittu bihar badot be!!!! bale…MeLio…] neure buruaz barrez hasten nai, jausie etortzen dozta burure, ta barre atakea emoten dozta [imagina, kalien banau ondiño, me toman por loka!!!]

Erorketen bideotxue lagatzen dotzuet berton [soinu barik ikusi, musika oso gatxa deko, ta ez, parte 1 ez dot ikusi. Holan tokeu da.]

 

ARGAZKIAK

Argiazkiak pilo bet gustetan doztabe. Esaten dabie ba irudi batek 1000 berba baine gehiau esaten dauela? Ba neurendako argazkiegaz bizia eta bizipenak gorde daitezke betirako. Aspaldi ateratako argazki bet ikusi dezakezu eta erraz gogoratu une edo garai horretako zerbait: sentimendu bet, anekdota bet, pertsona bet, …

Argazkilari euskaldun batzuk jarraituten dotaz, eta lan bikaina eitten dabiela pentsetan dot. Ikor Kotx da LaOstia neurendako. Ekaitz Zilarmendi be asko gustetan dozta. Eta ez da pelota eitteagatik [Zuriñe, jefa, Durangon kaña+pintxo, ta gabonetan Errigora saskitxoren bat….] baine Gaztezulotik gehien gustetan doztabena da argazkiak eta argazkien garrantzia. Bai Galder Izagirreren fotografikoan edo elkarrizketetan, ta bai beste edukitan be.

Neuk be argazki piloa ateratzen dotaz, baine nai una negada. Aurrera begiratzen dot ta argi dekot argazkie, argi dekot ikusten dotena, baine….emon kamaren botoiari…ta pantailean urteten dena…una PutaMierda, un txurro de foto!!!! Ezta filtro guztiek emonda be ez dabie argazkie arregletan. [argazki bakotzeko gitxienez 20 intento eiiten dotaz. Lasai gero bakarregaz geldituten nai]

Kuriosoa da, berton, mundu birtual huntan, neure arkazkie bihurtu dela sekreturik preziatuena.

ANEFER GEHIAGO!

  • Ondiokan ez dot lortu lenteja komestibleak eittea. Mutxo #AneFernanTxef baine #LenteJaTxunga da neure bigarren traola!
  • Ezin dot beste barik egonean egon. Ez da erraza neu aguntatzea. Ohean holan egonean ezin nai egon [ez banau lo, ez banau larrautan edo ez banau masturbatuten, zertako ohean egon?? Neurendako, siesta botatea alferrik gastatutako denbora da. Ezin dot ulertu].
  • Musika pilo bet gustetan dozta baine oso txarto kantetan dot. Ritmo pilo dekot [a pesar de mis tetas] ta dantzan oso ondo eitten dot, baine kanteu????? OMG!!!! TXARTOOOOOO!!!!! [Amaiak beti esaten dozta: tipo bategaz ligatu gure badozu EZ KANTA INOIZ BE!!!]
  • Kobe Bryant izerdituta neure gorputzaren gainean euki dot: Los Angelesen Staples Center-en lehen lerrondako sarrerak lortu zoztaben  [izan zen IMPRESIONANTEEEEE!!!! Zauz gainean totallll. Lakers – Miami]  ta Kobe Bryant geure gainera jauzi zen. Inoiz be ez dot sentitu neure gainean holango gorputz bero bet [NoDigoMas!!!!]
  • Kopeta handia dekot. Frontoi bet. Eskuz binakako finala jokatutzeko adinako kategoria deko. Horregattik eruaten dot flekilloa. [aber desoreka kopetagattik den??? Ez, ez, burua ez dekot hain handia!!!]
  • Eskuegaz jatea gustetan dozta. Edo agian da eskuagaz jaten dena gustetan doztala?
  • [Aitorpen gogorrena amaierako laga dot] Behin Iturgaitz ikusi neban Bilbon kaletik, ta momentuan oso ezaguna eiin zozten [ez dakit zegattik, holan gertukua modun] ta ez nekien…ez neban ubikatuten ta badazpa, gurasoen ezagun bet edo zelakoan, AneFer la sinpatikak agurtu zeban muy efusibamente!!!!! [oso!!!] Agurtu bezain pronto ta neugaz zijoan lagunaren aurpegia ikusi bezain pronto...OSTIA!!!! Iturgaitz!!!! OMG!!!! Ez dau berbarik azaltzeko zelan sentitu nitzen momentu hurtan!!!!!!!!! [AneFerkeri asko eiin dotaz, baine horrek ez dau ezebez gaindituten!!!!]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

2 erantzun “IREKITZEN” bidalketan

  1. Suagaar

    Behar ez dituzun erdarazko esaldi hoiek kenduta, zure idatziak oso entretenigarriak dira, grazia egiten didate, zentzu onean, freskotasuna dute… Jarraitu horrela. Ta kontuz erorketekin. Erdararena ez da kritika, kolonizazioak eragindako maila galeraren adierazle dira. Zure euskara polita desitxuratzen duena. Errespetuz.

Utzi erantzuna Suagaar(r)i Utzi erantzuna