TXIOLANDIA

Kaixo mundua!!!

Zelan?

Apurtxu bet kosteu dozta sarrera hau idaztea. 4 bider aldatu dot gaia eta idatzitako guztia.

Oporretan, gau baten Amaiak (neure lagun minak) mugikorra kendu zozten, twitterrera engantxauta neuela eta, eta ez zabiela ulertuten zertan paseten neban hainbeste denbora twitterren. Neure erantzuna: txiolagunegaz berbetan nau!!!

Aste huntan berriz, txio hau jaso neban, eta gogoratu nintzen twitterren barria nintzelarik gertatutakoa.

Sarrera huntan pentseu dot azaltzea zelan sartu nintzen Twiterren eta zerk suposatzen dauen Twitter neurendako.

ZELAN HASI NINTZEN TWITTERREN

Twitter kontue zabaldu nuenean, guztiz galduta nenbilen, eta haseran oso arraroa eiten zozten, ez neban oso ondo ulertuten. Ez da Facebooken modun, zeure lagunek dekozuzela, neuk twitterren ez neban inor ezaututen!

Gustoko musika taldeak, aktoreak, komunikabideak, idazleak, kazetariak,… jarraitzen hasi nintzen, eta neuk idazten nebazen txioak hor txiolandian galduta nonork irakurri barik geldituten zirela pentsatuten neban

Ba ez! Nonbait nonork irakurtzen zituen neure txioak, izan be lehen umilazio publikoa euki neban: euskaraz txarto idatzi nabielako “ezezagun” betek  txio bet dedikatu zozten [eta neure ustetan edukazio barik]. Markatute utzi zozten.

Apurtxu bet pertsona hortatik abiatute, euskal txiolari komunitatea ezautu neban eta rollo hori ez zozten bapez gusteu! [geure artean, vaya panda DeGuays!!!!, uste dabie zeu baine inteligenteagoak, kulturzaleagoak, eta noski, zeu baino EUSKALDUNAGOAK dirala, edo behintzat HOBEAGOAK]. Twitter lagatzea erabaki neban.

Baine handik gitxira, blogaren proposamena iritsi zozten, eta beraregaz batera, twitterreko kontua berreskuratzea erabaki neban [egongo dira ba twitteren euskaldun normalak, jatorrak eta falta ortografikoegaz, (edota neure modun muñoiegaz) idazten dabienak ezta? Ba aurkituko dot komunitate hori!!!]

El Conkiseko jarraipenagaz hasi nintzen gehien bet beste txiolariegaz interakzioa izaten, baine apurke-apurke, gainontzeko txiolariegaz be hasi nintzen “erlazionatuten”.

TXIOLAGUNAK

Irudipena neban, blogak arrakasta gehiau izango zabilea nesken artean, eta Twitterren be, neska gehiau jarraitu nebazen, baine bizi guztian zehar gertatu dozten modun, mutilak izan dira neure irakurle eta jarraitzaile gehienak [ez dakit zegattik, baine beti gertatu dozta hori, orokorrean mutilegaz hobeto eruan nai, neskegaz baino. Hobeto esanda, neskek baztertzen zoztebelako, mutilengana jo biharra neban, eta hauek ez dozatebe sekula modu gatxez baztertu. Beti esaten dot, neuri beti puta, freska, guarra ta holango guztiak neskek deitu doztabe, ez mutilek.] 

Eskerrak gero gauzak aldatzen juan diren, eta Twitterrek lortu dau offline bizitzan gertatu ez doztena: lagun neskak dekodaz!!! Irati, Aintzane, Ainhoa, Alazne, Naia, Aizu!-Enazazu, [barkatu!!!ez dakit zeure izena!!! Fridaren argazkiagattik, pentsetan dot neska zariela!!!) Gaztezuloko neskak eta kolaboratzaileak, Maitane, Jaione, Elena …. Eta orain Oihana espero zeu be txiolaguntxu izatea!!! [Barkatu nonor ahaztu badozta!!!] Benetan, neurendako asko suposatzen dau zeuek hor izatea txiolandian!!!

Nahiko umore absurdo zalea nai, eta twitterrek milaka meme ta gif txorrak eskaintzen dozta! Sekulako barreak bota dotaz neu bakarrik mugikorraren aurrean. Eta zelako ingenioa daukien txiolariek!!! Zelako ondo pasetan doten!!! Eta bai, sekulako konpaiñia egiten doztazue!!! Urko, Mikel, Ivan, Iban, Erreka, Fantomastxiki, Zital, Baxurde, Etor, Martin, Eneko, Aitor, Xegun…[ezin guztiak aipatu. Aupa zuek!!! Hoberenak zarie!!!]

Konpañia: Orokorrean nahiko AMiBola ibiltzen banai be, batzuten bakardade hori ez da borondatezkoa izaten. Holangoetan twitterren sartu, eta ziur irribartxo bet urteten doztatela. Zuetako batzuegaz, ORDUAK egon nai berbetan supergustora!!

MEZU PRIBATUAK. TWITTERREKO BIZITZA PARALELOA

Honekin be haseran flipatu eiten neban. Jaso nabien lehenego mezua, txiolari garrantzitsu guay horietako baten mezua, izan zen, eskatuten mesedez, beran ez etiketatutzeko neure txioetan, notifikazio piloa izaten zituela eta bakarrik txio eta txiolari inportanteei eiten zotzela kasu. Gainera reputazio bet zaukiela eta zaindu bihar zabiela. Barkamena eskatu notzon ta barriro enebiela aipatuko eta ez nebala beragaz interaktuatuko.[supertxarto sentitu nintzen, izan be intentzio barik, nonor molestatu neban!!]

Pentsetan neban txiolari horregaz harremana hor amaituko zela, baine ez, handik gitxira, barriro beste mezu pribatu bet bidali zozten: neska jatorra emoten nabiela, ederra imaginatuten zoztela eta ea argazki bet bidaltzerik neukan [zelan??? aurreko mezuan esan doztazu, Ke yo en Twitter era una mierda y ke reputazio bet dekozule neugaz eralzionatuteko sarean eta orain argazki bet eskatzen doztazu????]

Okerrena da ez dela bakarra!!! Zehazki, dekodaz 4 mutil-gizon txiolandian eta euskalgintzan reputazio bet daukienak eta publikoki ez doztabenak bertxio bet eitten , ez atsegin dut bet emoten, eztabe aipamen bet egiten Ni por el forro, baine gero mezu pribatuak bidaltzen doztabenak nahiko maiz.[argi dau, neugaz publikoki lotsatuten direla]

Beste kasu bet, [hau gizon-gizon bet, ia adina bikoiztuten doztena], milaka txio fenimista idazten dauzenak, emakumoeon aldekoak eta artikulo guayak konpartituten dauzenak sobre el emporedamiento de la mujer, ta mezu pribatu baten bidez, zuzenean beren argazki bet biluzik bidali zoztena, aurretik ezta “kaixo” bet jarri barik. [zelan???zeugaz ez dakit ezebez, ez dogu inoiz berbarik ein ta argazki guarro bet bidaltzen doztazu, holan beste barik? Zegattik? irakurri dozulako k MeEnkanta el sexo? ta horrek ya eskubidea emoten dotzu neuri holan, beste barik argazki guarro bet bidalduteko???] Erantzutea be merezi ez zauela eta, hurrengo egunetan milaka mezu pribatu bidali zozten. Apunto egon nintzen, blogean publikoki beren mezuak publikatutzeko!! 

Ta gero dauz txiolari pilo bet, mezu pribatuak idazten doztabenak beste barik neure argazkie eskatuteko [argazki normal bet, ez pentsa,…eta edukaziñoz eskatzen doztabe, noski]. Flipetan dot zegattik neure aurpegiek deko hainbeste interes? Twitterren zuon aupegia ez dekozuenoi be bardina pasetan jatzue? Jendeak zuon argazkia eskatuten dotzue?

Txiolari jatorrek be idazten doztabe mezu pribatuak, ez pentsa!! Eta elkarrizketa superatseginak izaten dotaz beraiegaz! Hauek dire neure: Txiolagunak! Bloga gustatu zaiela esateko, edo neugaz barre eitten dabiela esateko, galdetuteko zelan nauen, …. batzugaz oso harreman ona dekot, eta urruntasun zibernetiko huntan konfidantza bet sortu dotena beraiegaz!

Nere irudipena da edo oraingo huntan sekulako txapa bota dotzuet, ez?

[Sentitzen dot ohiko umorea ez badozu sarrera huntan topeu. Azken aldian, apurtxu bet flojoxoau nabil, apurtxu bet sentibera, eta ez dozta urten. Blokeata nau apur bet. Palabrita de #AneFer hurrengo sarrera alaiaua izango dela!!]

Amaitzeko, kanta eder ber zuondako, txiolagun guztiendako. Agian kantua ez da larregi originala, baine estimu handiz dedikatzen dotzuet:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

Utzi erantzuna