El CONKIS 2017- KAP 10

Egun on!

Atzo barriro handi batek utzi zaben programa. Pentsetan gauz agian Amaia ta neu apur bet gafeak edo gariela… Olgari kariñoa hartzen hasi eta agur…badoa!

Asko balio dau geure rusak eta asko demostrau dau: joko guztietan dana emon dau, duelo bet irabazi dau, azken duelo huntan be dena emon dau, barre egin dogu beragaz, elegante izan da jokoetan, eta galtzen jakin dau, ez dau inongo momentuan bere ekipuaren kontra ezebez esan. Aupa Olga, geuretzako txapelduna zarie!!!

PROBA

Hiru ekipoak paretxu ibili dira proban [David Seco da puto amoa matematiketan] eta uste dot azkenean kokoak topatzea suerte kontua zela. Ondo ibili dire 3 ekipoak baina azkenen orlegiak irabazle! [Secok be sekuleko detaile politta izan dau Julen Madinari dedikatuten proba]

Eyy! Oraingo huntan Julian ekipo gorriari animuak emoten ibili da! [Julianek bai dakiela noiz estutu eta noiz animuak emon. Ondo Jilian, ondo!]

NOMINAZIOAK

Nonbait Villarinek eta Olgak ez daukie feeling larregirik. Neurendako Olgak inmutitatea merezi zabien: aurrekoan duelora jun zan, kangrejuen jokoa primeran egin zeban, eta argi zauen nominata urtengo zela eta gainera neska gitxi gelditzen dire [Villarin, txarto, oso txarto. Dennisen inmunitatea soberan zeuan]

Urdinek intenta zabien Manu txarto zauela esaten nominatuteko, baine fondoan neuretzat, bazekiten Manu ez zabiela nominatuko [Eta ojo! Dueloko proba hori Manuk ez zabien egingo!!!]

DUELOA

Sekulako penutxi ikusi genuenean duelista biak Isma eta Olga zirela. Gustokoak biak, ez genuen gure bietako inor etxera joatea!  Baina jokoa holan da 🙁  🙁

Dueloa be politta izan zen biek primeran lehiatu zabielako eta gelditzeko gogo hori zabielako. Isma eta Erkuren jarrera be txalotzekoa, Olgari beren meritua errekonozitzen. Txapo! [Isma for ever!!!]

Azkenik, Amaia eta neu nigar baten amaitu genuen programa. Olga, gure bihotza konkistau dozu!!! [ Alexegaz azken momentuek, besakada horiek…zelako ternura!! Casi morimos de amor!!! Hori bai, momentu magiko hori apuruten geure Julian!! Olgak besarkatzen dau eta esaten dotza: ‘ Si, se que huelo bien…tu no tanto!!’ Julian…!!!!]

Olga, plazer bat izan da! El Conkisek zeure moduko konkursanteak bihar ditu!

 

DEBATEA

Beno gaurkoan behintzat, debate atsegina izan dekogu! Barre batzuk be bota ditugu [aitortu bihar dotzuet Gorrotxaren imitazioagaz ez nebala larregi atsegin, baine Dennisen imitazioagaz primeran pasetan dogu!]

Olga, GUAPA! Maja, jatorra, elegantea, jarrera onagaz, egia aurretik, argi berba itten…Olga geure bihotza lapurtu dozu! Gótxonegaz ados, justu zeu maitatzen hasi eta juteko unea iritsi! Katxis!!!! Atzo zeugaz arrasti polita paseu genuen, Olga! Mila esker! [Olgak be bihotz ona eta handie dekola emoten dau! Zenbait irudiegaz eta momentugaz emozionatute ikusi genuen. Geu be majo emozionatu ginen! Zelako politta Alexegaz izan dauen laguntasun harremana. Milesker Alex, Olga apollatzeagattik!]

Eta bai, urte asko dire neskak urteten dizela lehenengoak eta unifikaziora ia neskarik ez dela iristen. Txarto, oso txarto. Hasierako dinamika hobea zen fuerteak eliminatzera joatea. Horregattik, Gótxon beti nominetan urteten zabien…

Olga be ondo berba egin zabien Idoiaz. Idoia beragaz ondo portau zela eta ez dekola ezebez leporatzeko. Txapo!!!

Isma, zeu be, GUAPO, MAJO eta SiNPATIKO! Ikusleok zeure moduko konkursantegaz asko disfrutetan dogu! Zunban apuntatzekotan nau….

Villarin, Villarin…haseran indartsu eta konpetentea ikusten notzun, baine orain … Isagaz ados.. Te estas haciendo kakotasNo me molas ezebez!!!! eta Carol be ez!

Eta orain Iñigok abandoneu gure dau? Olga kaleratu ondoren? Hori ez da egiten!!! Ekipo urdinen Alexek eta Dennisek soilik merezi dabie jarraitutea! Beste gustiek…ETXERA!!!

Eta zain gelditzen gara OTO hurakana iristeko…

Martitzenean gauz barriko people!!!!

Zerbait komentau gure baduzue…

Twitter: @ninaizane

askoragarafernandez@gmail.com

 

 

Utzi erantzuna