El CONKIS 2017- KAP 7

Triste nau (gauz) oso triste. Penutxi asko dekogu Amaiak eta biok.  El Conkisen azken lio guztiegaz, ez genuen Gorrotxaren kaleratzea espero inondik inora! Eta horrelakoetan gertatzen den lez, gitxien espero dozunean gertatzen diz zoritxarrak!

Sartu EITBren El Conkis-eko wegbunean kapitulo konpletoak ikusteko, eta toooomaya! hor irakurtzen dogu telebistako pantaila handian holako zerbait: ” Gorrotxa desolado al terminar el sueño de su vida” [ Oh my god!!! Zelan da posible? Zelan? Zegattik? Ikusteko gai izango garie? Ayy ama!!! hasi baine lehen jakitea oso gogorra izan zen!!!]

Post edo sarrera hau berari dediketa izango da! Aupa Gorrotxa! Lehen gauza sevillana kantu bet etorri zitzaigun: Amigos De Gines-en “El adios” kantue. Ziur ezagutzen dozuela! Honela dio: ” Algo se muere en el alma,  cuando una amigo se va….. No te vayas todavia, no te vayas por favor…”

Eta holan gelditu ginen gu, sekulako penagaz!

Bai, argi dau gure Aner, ez zela izango 2017ko Konkistadorea, baine apurtxu bet gehiago ikusi nahi genuen programan. Zegattik? Gorrotxa programaren fan askoren islada delako [eta noski gizarte honetako islada be bai!! Gorrotxa lez asko gaz, baine gizarte huntako esteriotipo perfektua betetzen ez badozu, pertsonai bat zarie. Bai! Pertsonai xelebreak gaz eta zer?] 

Guztiok ez gaz portentu fisiko bet, ez dekogu gorputz perfektu bet, ez gaz bellezoi bet, baine hemen gauz, gizarte huntan eta gure dogune egiteko eskubide guztie dekogu, eta El Conkisen fan bet bagarie eta prest bagauz sufritzeko eta guztie emoteko, eskubidea dekogu esperientzi hori bizitutzeko.

Eta Gorrotxak guztie emon dau. Ez da kexatu. Bapez. Eta ikusi dozue zelan izan dauen burue eta aurpegie: anpollagaz, pikaduragaz, gorri-gorri…. eta halan be bera pozik han dauelako, bere ametsa betetzen. Ez dau inogaz arazorik euki, beti positibo, laguntzeko prest, lanerako prest,…

Saioagaz galdu izanak be amorrazioa emoten dau! Asko gainera! [ Barkatu Saio, ez dekot zure kontra ezebez, eta aipatu dot neu berez pikardi horren aldekoa naiela, baine, jakinde harrapatuz gero ordaindu egin bihar dela, eta sentitzen dot, baine neuretzat justuena zeu zuzenean kaleratzea zen. Iaz Juanma eta Lekugaz pasatu zen modun, Juanma kalera jun zela]. 

Oraindik ezin dot ulertu urdinek zegattik aukeratu zabien Saioa Duelorako, ze ikusten zaio fuertea dela.

Penutxi be bai, bihar Debatean Anerrek Idoiagaz konpartitu biharko dabielako protagonismoa.

Ezin gehiau idatzi… Aner, Gorrotxa, herria zugaz dau! Zaren moduen maite zaitugule, egurre!…eta noski, AUPA GUDARI!!!

” zure bidea jarraituz, eutsi hor ta aurrera bukaera arte, bagoaz aurrera zugatik, bagoaz, aurrera, zugatik gudari, zapalkuntzaren aurkako, herriaren garraxia gudari, gudari, borrokatu duzu…”

 

DEBATEA

Oso gustora ikusi genuen Debatea. Oso Debate arraroa be izan zen. Idoia / Gorrotxa zati biak kontrajarriak: tentsioa vs zoriontasuna.

Idoiaren kontu horregaz apur bet satureta gauz ya! Neuri haseran Idoia gustetan zoztan, fuertea ikusten neban. Pista amerikanako proba ATodaLetxe egin zeban, oso arine ikusten neban…baine atzo Debatean ikusi eta entzun genuenagaz…eskerrak kalean zauzen, maja!!! [ Portzierto, Angela ze jatorra den! Da Gorrotxa modun…sana eta transparentea! ]

Idoiak platoa utzi eta Gorrotxarren sarrera, aldaketa heavygeia egin zitzaigun! [ Eskerrak online ikusten dogun eta pauseri emon daitekeen!!! Amaia ta neuk arnasa hartu bihar genuen gertatuteko guztie asimilatzeko!!! ] baine merezi izan zeban!

Gorrotxa zelan ez zaitugu maitatuko? Benetan be maitagarrie zarien! Aupa Gorrotxa gudari!!! Zelako hunkigarrie izan zen plato guztie tente eta txaloka! Zuegaz pasatako une zoragarri horiek ez ditugu sekula santan ahaztuko!!!

GORROTXA FABORITO BOZKATZEKO KANPAINA EGIN BIHAR DOGU!!!

Eta betiko lez, atzoko abanzeak ikusite, irrikitan gauz hurrengo programa ikusteko! Ea Aiskanderrek behingoz zerbait demostretan dauen, ea ekipo urdine zelan moldatuten den hainbeste baja izan ondoren  [ Eta Alex kapitan modun!!! Ziur ondo egingo dauela, eskerrak Manu ez dabien aukeratu!!! Animo urdinak!!!] eta proba ikusite…gorriak fin ibiliko direla emoten dau..sokak eta Erkuren taldea ondo emoten dire!!! [ oker ez banau…Erkuren taldea oindik osorik dau, ez dabie inor galdu! ]

Martitzenean gaude barriro Conkiszaleok!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

Utzi erantzuna