El CONKIS 2017- KAP 6

Beno, beno, beno…ba azkenean atzo arrastian ikusi genuen El Conkisen 6.kapituloa eta bere Debatea! Jexuxxx!!! Zelako Conkis atrakoia izan genuen Amaia eta biok! Plan bikaina aje domeka baterako!!!!

[ Amaia bi garrantzitsu dauz neure bizien, Amaia bigaz konpartitzen dot bizitza: Amaia lankidea eta Amaia lagun mina. Azken Amaiagaz ikusten dot martitzenero eta eguenero El Conkis, baine jun den astean Amaia gaixorik egon da, gastronteritisagaz, eta domeka arte ezin izan dugu ikusi. Badakizue, idatzi barik dagoen lege bat dau non nonogaz zerbait ikusten badozu (programa bet edo serie bet) ezin dozule zeuk bakarrik ikusi, beti elkarregaz ikusi bihar da, bestela, AltaTracion konsideratuten da!!!!                                                          Eta noski, el Conkis aperitibo sorta edarragaz ikusten dogu: batzutan pizza, bestetan gusanitok eta gominolagaz, edo kokretak eta tigreak, edo hanburguesak, …, ez da plan bardina arroz zurie eta oilasko egosiagaz ikustea…]

Al lio!!! Zelako interesantea dauen!!!! Aurreko asteko Marceloren kontuagaz, nominazioak eta dueloa ikusi barik gelditu ginen. Hau  da, 6.kapitulo hau ez da izan kapitulo oso bet, baizik eta aurreko kapituluaren jarraipena. Ez da proba barrik egin

 Beste ekipotakoek ez dakite ondiño Marcelo bota egin dabiela, ezta? Amaiagaz batzuten berbetan hasten gara eta ez gaz oso ondo enpanatzen! Jejejejje

Aita-semeak arrazoia daukiela iruitzen dozta, guztirako biek bakarra modun funtzionatu bihar badabie, laberintoko proban be, tronkoa biek moztutzeko aukera izan bihar zuten.

 

DUELOA

Rebeca eta Ipar (orlegia vs gorria). Ez dakit oso ondo zegattik aukeratu zabien Ipar, ez doztat ikusten finalista perfile, baine ez da debilutxo bet, ikusten zaio behintzat fuerza bruta badekola… Haseran Rebekari argumentu ona ikusi genion: lehiatzeko gogoz, kirolarien mentalitateagaz, …baine guztia ikusi ondoren…Rebeca, Rebeca…ez zara oso konpañera ona! Non dau taldekieenganako errespetue? [ta ez dot kontuten hartzen Gorrotxaren ingurun esandakoa…Maja! Zeu etxean zauz eta Gorrotxak han jarraitzen dau!!!]

Halan da be, Dueloa ikusite, pentsatu genuen Iparrek dekon pisue eta gorputzagaz ezingo zabilea ezebez egin, baine hara! Sorpresa! Di-da hasi eta oso oso ondo egin zeban!!. Merezita garaipena emotea!

Julianek eta Fikerrek zelako pikea duten elkarregaz, ez? Zer galdu dogu hor? Fiker, kontatukoiguzu?

Bestetik, aurreko Debaten, asanbladaren aurrerapena eta ikusten genuen David esaten “manipulador”. Ez dakit zuek, baine Debateko spoilerra ikusita…prometia mas de lo ke fue. Aquí hay Tomate programaren aurrerapen spolier amarillista vende humo bet bezalakoa izan zela iruditu zitzaigun. Ez zen horrenbesterako izan, eta bota zituzten korteak ez ziren osoak izan… montaje larregi!!!!

 

REBECA

Kalera junde, Julianeri trapu zikin guztik kontatu zizkion. Eta nahiz eta horrek saltsa pizten dauen ikuslearentzat, neuri ez jata jokabide ona iruditzen. Pertsona onek ez dabie horrelakorik egiten, Gorrotxak ez luke horrelako zerbait egingo.

[ Ane eta tranpak: Amaia programaren arauak eta legeak betetzearen aldekoa da guztiz! Baine neu ez. Neu probetan eta Dueloetan joko garbiaren aldekoa nai, tanparik barik lehian eta kondizio bardinen aldekoa na, baine janaria (eta beste gauzak be bai) kanpotik eskuratzekoaren aldekoa nai! Baine neurri baten, noski…benetako gosie daukienean (hilabete pasata, ez astebete), janari kopurue be kontuten hartu bihar dela uste dot, ez da bardine janari apur bet lortzea edo boda oso bati jaten emoteko janari kopurue…Neuretzat pikardia hori superbibentzie be bada, baine pasa barik!!! Eta noski, harrapatzu gero…a la puta calle!]

 

DEBATEA

Ufff!!! Zelako saltsa! Rebeca oso-oso prepotentea iruditu zitzaidan, baine orokorrean, Marcelori emon zioten kañaren erdia be ez zioten emon! Isak bai sartu zotzon kaña, Secogaz sartu zelako, baine, Isa, buila horiegaz arrazoia galtzen dozu! Telebistaren bolumena 3 bider jaitsi bihar izan genuen!

Medikuen kontue…Ez dogu ikusi zenbat bider eskatu dabien asistentzie eta zegattik izan den, baine nik uste dot gorriek ez zabiela zalantzan jartzen mediku onak ez zirela, baizik eta tratamendue berandu emon zabiela, eta uste dut Julianek ez zabiela gure hori ulertu. Mediku onak dire bai, eta sufritzera doiaz konkursanteak, bai, baine Ismaren oinak ez zekon itxura onik. Behin medikazioa emonda hobetu zen, eta hori zen kexa, ea zegatik ez zaitzion lehenago emon medikazioa. Egie da produkzioak egoera benetan nolakoa izan den dakiela, baino guk ikusi ez dogunez guztie…gorriei emon bihr arrazoie.

Hurrengo spoilerrak: Idoia badoa? Ezetz jun!!! ; Saioak tranpak onartzen ditu eta santzio modun, ekipo olergie galtzaile! [Ikusi bihar kapitulu guztie, baine ez zaigu justoa iruitzen. Saioak kalera jun biharko zen, bai ala bai! ]

Zer uste dozue?

Tranpen aldekoak zaurie?

Zelan ikusten dozue Idoiaren jokabidea? Eta Rebecarena?

Saioa kaleratzearen aldekoak zaurie?

Erantzuidazu, mundu onetakoa naizen ala ez!

askogaragernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna