El CONKIS 2017- KAP 4

Kaixo lagunak!

Zelan?

Atzo ikusi genuen El Conkisen laugarren kapituloa eta hasi da apurke interesante ipintzen!

Jokoari dagokionez, pruebari, Erkuren taldie barriro garaile (gorriak) eta oraindik ez dakit zegattik, urdinek bigarren gelditu ziren eta Secoren taldea (orlegiek) galtzaile.

Ekipo urdine txarto dabil neure ustez. Esaten dabie tranpak ez dituztela egiten baine bai ‘pikardia’ erabiltzen dutela ( Villarinek aitortu zeban). Proban ikusi genuen nola Manuk beste ekipo baten kokoak hartu eta urrun jaurtitzen [ hau aurreko eguazteneko Debatean aurreratu zabien ] Gainera, azken tronkoaren azpitik pasatzeko, gorriek egindako zuloa aprobetxatu zuten, lan gutxio eginez. [Gainera buitres carroñeros bromitagaz doaz de guays totalmente, Manu esaten lehen putre hiltzaileak izango dizela…bueno bueno…mesedez!!!]

Aiskarder, ekipo orlegikoa, Secoren faboritue, MeDaKe itxura gehiago dekola DeFuerte, benetan dena baino [ azken aldapa ez zuen igo kokoen sakue apurtu zitzaiolako edo… Neuri aitziki bet iruditu zitzaidan, ez neban ikusi gai aldapa hori igotzeko ]

Erkuk ekipazo bet dekola ikusten da. Agian orain arte ez dogu ikusi bere talden konkursante bet destakatzen [ atzo arte, zeren zelako sasoia dekon Izetak! Dedio!! koko ure Obelixen pozio magikue da??? ] baine talde modun antolatute ikusten da, sintonian dauzela, rollo ona, prestatutako jendea, motibazio handiagaz, langileak … eta hori pruebak irabazteko orduan asko egiten dau! [ Enara jokorako taldea antolatzen ikusi genuen. aupa Enara! Enara txapeldun!!! ]

 

ASANBLEA

Ekipo urdine eta orlegie. Marcelo vs Seco. Earra bronka, txo!  [ Hasta Julian gure rubia faboritue isil-isilik egon zen, momentu baten emoten zabien Julian falta zela! jejejeje]

Marcelok joku zikine egin zabiela, ostiko zikinek…Manu be tartean sartzen, Seco gehiago berotzeko…azkenean Villarinek jarri zeban koherentzia eta bake apur bet [ Villarinen aurkezpen bideo polemikuen ikusi genuen ke le gustaba dar kaña, follonero bet zela…baine azkenean emoten dau ekipo urdinen bakarra dela zentzu apur bategaz, ze Alex be nerbioak galdute eta apur ber harropuztute ikusi genuen. Hori bai, Alex dueloan be oso ondo! Beste nonorregaz ez lukete amaituko. Portzierto…Debaten zegattik ez genituen ikusi ostikoen imagen horiek. ez dauz? Gezurre zen??? Agian aste huntako Debatean komentatzen dabie.]

Ekipo urdinen Idoiagaz be kriston saltsa dute. Idoia fuerte ikusten dot baine emoten dabienez, konbibentzireko ez da egokie. Talde hau kaos bet da! Nominatzeko be ez ziren ados ipini!

 

NOMINAZIOAK

Azkenean ekipo urdinean Angela nominatu zabien eta ekipo orlegian Maddi ‘La Kaxer’ [emozionantea egon zen, zeren Rebekak be boto batzuk jaso zituen…MeMola Julian botoak irekitzen dituen bitartean entzuten den soinua…zummm…jejeje Kristoren emozioa jartzen dau!! Zummm…  ]

Neuk ez dot ulertuten nolatan Angelak ikusten zeban La Kaxer debil modun,  basa-pizti majoa ikusten dako urrunetik!!! Aurten be hasi dire neskak soilik nominetan. Lehen, fuerteak nominatzen ziren, ahalik eta azkarren konpententzi fuertea gainetik kentzeko edota ahultzeko dueloko esfortzuegaz, baine azken aldian, modan dau ahulak nominatzea, eta beti ahulak neskak diz [noski, neuk ez dot holan pentsatzen! Nola irabaziko dau El Conkis neska batek, azken kapituluetara ia neskarik ez bada iristen? Neskek piña egin biharko lukete, eta amaierara ahalik eta neska gehien ahalegindu iristen!!! ]

Nominazioen momenturik onena, David Maritxalar nominatzen! [portzierto, noiztik nominatzen dabie kapitañek? Hori galdu egin dot… ]

 

DUELOA

Tiraka kontran egin biharreko froga. Iaz Artzaik eta Cesarrek egin zabiena. Iaz disfrutau eta sufritu neban pilo duelo honegaz! [zelako penita Artzaik galdu zabienean] La Kaxer, Angela baino askoz indar gehiago deko eta PalPelo emon zotzon. Normala. Pena emon zoztan Angelak, zeren programan jarraituteko gogoegaz ikusten zen, baine apur bet bere errua be izan zen La Kaxer aukeratzeagattik!

DEBATEA

Aipagarriena, Gótxon Afrikan dauela [Nelson Mandela modun???’ 🙂 ] egun patzuk pasetan [ez dau egongo Whazungu hori barriro grabetan ezta? Zelako brodrioa zen!!!] baine Gótxonen ordez, Leku izan genuen Conkistologo modun! Ayyyy!!! Leku!!! Zelako ondo betetzen dozun pantaila, zelako ondo egiten dozun berba, zelako ondo manejatzen zaurien kamera aurren, ….  [Gótxon, gelditu Afriken bihar dozun guztie!!! ]

Angela, Debateko protagonista neska jatorra iruditu jaku. Zuzena, sinzera, ona, argi berba itten dau…pena emon zoztan ze ikusten jako programan jarraituteko gogoa eta taldean inplikatuta zauela,… ikusle modun holango jarrera daukien konkursantek plazer bet diz! Ikusten zan be ekipuen maite dabiela Angela, Gorrotxa negarrez eta Javi Villarin be ikutute. Angelakin be ados eta kastiñean ikusi genuen Villarin eta programan ikusten ari garena ez deko zerikusirik. Alexegaz batera, finalistetako bet ikusten dot.

Aurten, sentsaziñoa dekot gauza asko ez ditugula ikusi. Idoia, Olga (Rusa rubia) eta ekipo urdinaren arteko arazoak eta gatazkak ikusteko aukera handirik ez dogu izan, baine Angelak bere iritzia emon zeban eta sinistuten dotzat, neska biak apur bet burue galduta dabizela!

Ekipo urdinek tranpa egin zuten proban? Ba argi dau tranpa ez zutela egin, zeren Julianek ez zeban moztu jokue, baine Raul Arribasegaz bat nator, eta hori egitea kutre iruditu zoztan, muy de bruitres. Neure lagunandako, ondo eginda [beti ezin gauz ados egon!! ]

Lekurekin ados nau eta ekipo orlegiek proban apur bet lo hartu zabien. Aiskarderrek ez zeban intentau be aldapa igotzia. Han behean geldik egon biharrian, ahalegindu bihar zen apurke-apurke kokoak igotzen, buelta bet bainan gehiago emoten. Egie da, David Secok be ez zotzola gehiegi lagundu ideak emoten edo proposatzen…

Realizaziñoko lantaldie mundiala da! Zenbat barre Manu eta Capitan Lastregaz! 🙂

Hurrengo kapitulu interesante dator! Ekipo urdinean hirugarren mundu gerra lehertuko da Marcelo, Idoia eta Olgagaz! gainera laberintoko proba geure faboritutakue da! Ederra izango da ikusteko!!!

Ah!!! Ia ahaztu jata! Hurrengo kapilutoaren spoilerrean, talde bakotzak ordezkari bet aukeratu bihar dabe eta Julianegaz dauzenean, honek komentatzen dau beti aukeratzen diren ordezkariak mutilek dizela bainan gero duelora neskak bidaltzen dabiezela. Eta arrazoi guztie deko. Fikerren erantzune ez jakun gusteu ” es un patron ke se repite año tras años.. y aun no sabes pork es? ” . Gero “nunca Cara al sol” horregaz desarperzibido pasau zen, baine geuri no se nos paso! 🙁

Gure badozue, komentatu neugaz!!!

Hurrengo asterarte!!!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna