Kaixo!!! Zelan?
Inoiz esan dotzuet El conkis programako fan amorratue naiela? Ba bai, konkistologa bet nai!! [duda euki dot nola idatzi…el conkis, el Konkis…. azkenean El conkis naturalagoa egiten jata] eta asko kritikatzen den programa izanik [ gogoratu telebista programa bet dela, ez ahaztu hau be fikzioa dela !!! Balore txarrak transmititzen ditule, konkursante desegokiak, euskaldunak gazteleraz berba ittera bihartzen dituztela, … beno, badakizue neu holango kontu reindibikatibogaz (holan idazten da???) ez naiela larregi enpanatzen, badakizue, rubia nai bihotzez, neuk bakarrik dakit zerbait gustatzen jatan edo ez. Eta El Conkis, gustoko dot eta ez dekot inongo arazorik ozen esateko!!! ] pentseu dot blogien atal berezi bet zabaltzea eta aurtengo edizioa euskaraz komentatzeko aukera emotea jendiari.
7 bat urte diz el conkis lagun bategaz ikusten dotela, martitzenero (astearte) eta eguenero (osteguna) geldituten gaz elkarregaz online programa ikusteko [programa telebistan zuzenean ikustea inposiblea da. 2 ordu luze irauten dau eta neu goizeko 6tan itzartuten nai. Online, iragarkirik gabe eta gure dozunin pause emoteko aukeragaz, El conkis eta Debatea ikusteko hoberena da]
Neure asmue da, neure iritziek eta inpresinoak partekatzea zeuegaz, baine ulertuteko, zeuek be programa ikusi biharko dozue, ze ez dot kapitulu guztie komenteuko.
Beno…al lio! Lehenengo konkursantiegaz eta ekipuegaz hasiko nai! urtero lez, pertsonai dexente ditugu!
Ekipo orlegie (berdea). David Secoren taldie [Secoren fan totala nai!!! Prepotentzie, modu grazioso baten erabiltzen dau eta askotan va demasiado de sobrau, baine neuri asko gustatzen jata! Gainera beren ekipuagattik dena emoten dau!!! ] Ez da oso fin hasi ekipo hau, lehenengo duelue galdu dabez eta lehen kanporatue orlegie izan da. Oraindik denak ezagututeko astirik ez dot izan baine nahiko ekipo “normala” tokeu jako. Aipagarrienak, aita-seme ACDCroak!!!
Ekipo gorrie. Erkuren taldie. [Erku iazko irabazlie izan zen. Neuk ez neban gehiegi atsegin. Zerbait deko KeNoMeConbenze… Lehen proba gorriek irabazi dabe, iguel iaztik Erkuk asko madureu dau, baine esango neban ez dekola kapitain batek bihar dauen CabezaFria hori. Enarak be badaki iaz Erkuren joku zelakue izan zen eta lehen kapitulun aipatu zeban] Ekipo huntan pertsonai gehio dauz. Aipatzeko, Nerea eta Unai [bikote dire eta programan ezkutatu gure izan dabe], Isma [uste dot Ismagaz barre asko egin dezakegule] eta Enara [Gu ta gutarrak programako hasierako konkursantie eta iazko El Conkiseko Artzairen neskalagune. Neure faboritu! Enara, zugaz AMuerte!!!!]
Ekipo urdine. [ Ez dekot argi noren ekipue dan. Maritxalar dau, baine ez kapitan modun, baizik eta konkursante modun, konkursante bat jarri dabe kapi lez, Marcelo (AgashateYConozelo) brasildarra, baine ez doztat etorkizun handirik ikusten] Odol beroen taldie da. Lehen programan hasi dire diskutituten. Pertsonai asko dauz, baine neu Gorrotxagaz geldituten nai! Aupa Gorrotxa! Ermutarra, euskalduna, SuTaGarrero AMuerte, jatorra, sinpatiku eta lehen dueloaren irabazlie!! VaACallarMuchasBocas. Aupa gudari!!! Alex oriotarra be aipatu bihar dekot. Ummm MeDaKe Alex finalista izango da fijo! Eta irabazlie be…TieneMadera!!!
Buruen bate ulerik ez izatea modan dau? Gainera Debaten Gazteako Joxeina dau … konpleto!! jejejej [ Kontutxu bet, Joxeinari eta Ainhorari aulkitxu bet edo taburete bet jartzerik ez dau? Kottauek ia bi orduz hor tente egon bihar dabie…]
Klasiko bet El conkisen. Izen bereziek dekozen konkursantik. Ene!!! Nahiko lan izenak ikasten!! [Ane baza neure modun, zaila dekozu castine pasatuteko!!!]
KAPITULUEN LABURPENA
[Holan azkar baten, ze nahiko txapa sartu dotzuet ya !!] Lehen kapitulu, konkursantik eta kapitainak ezagutzeko izan zen, eta lekue apur bet ezagutzeko. Bigarren kapitulun benetako lehia hasi da.
Frogan, orlegik eta gorriek ondo ikusi ditut baine urdinek…. Maritxalar beren Kontxa bigaz LaKago, frakaso [ UnaImagenValeMasKMilPalabras. Pantallazu da, ez deko kalitate onik, baine nahiku…] Alex oriotarra oso fin proban! Ikusten da balio dabilea conkiserako.
Soka igotzen, Erku eta David Seco kapitainak, eta urdinetik Dennis kubatarra. Azken honek ATodaPastilla abiatu zen goruntz, baine puntu batera iritsita gasolina barik gelditu zen eta ezin gora igo. [ va un poko de sobrau, baine seguru honek laster abandonetan dabiela!!]
Gorriek (Erku) irabazle, orlegiek bigarren (Seco) eta galtzaile Gorriak (Maritxalar ta konpañia)
ASANBLEA
Asanblean Duelora juteko bozkatuenak Gorrotxa eta Ehiarne izan ziren. Gorrotxa kottauak guztien nominazioak jaso zitun, bakar batena izan ezik. [ gainera burusoilez konfundidu zelako ez zoztan boteu. Orlegiek Gorrotxaz burletan ibili zin. Txarto, Seco, hori ez da itten. Penutxi pila emon zozten Gorrotxak, ez zauen merezi hainbeste boto ezta komentario horiek!!!
DUELOA
Zaile. Oso zaile. Bi konkursatien fisikue ikusite, bagenekien inork ez zabilea lortuko dueloa amaitzea. Oso konplikaue.
Esan bihar da, Villarinek asko lagundu zoztela Gorrotxari, debora guztin zelan egin bihar zeban expliatuten ibili zen eta ziurrenik beste laguntzaile bategaz Gorrotxak ez zeban lortuko. Secok berriz animuk emoten egoki ibili bazen be, neskari teknikagaz ez zotzan gehiegi lagundu.
Azkenik, GORROTXA GARAILE! GORROTXA TXAPELDUN, GORROTXA GUDARI!!! Gorrotxa, zugaz gauz!!! [benetan merezi dau amaierako bere bideoa ikustea! Beren emoziñogaz kontagieko zaz! ]
DEBATEA
Barkatu, baine zer egiten dau Begoña Alonsok Debatean? Isa ez dot aguantatuten, baino El conkis bizi izan dau, konkursanti izan da…baiñe Begoña? La Isla de los famososen atera da eta zer? hau El Conkis da!!! Gainera oso txarto egiten dau! Esan biharreko esaldiek ikasita dekoz?
Azken aldin, Debatetan aurrerapen asko botatzen dabie, apurtxu bet larregi Gero kapitulu ikusten zauz eta gauz asko ikusita dekozuz, eta luze itten da…
Gorrotxa kanpamendure iristen ikusi dogu, David Secoren itzulera be bai Ehiarne barik, Gorriek zelan dabiltzan, zein izango den jokua eta zein dueloa [aurreko dueloa baine askoz errazagua!!!] Marcelo eta Secoren pikea… [emoten dau olergiek ez dutela hurrengo proba irabazten]
Gotzon [Gótxon… esaten dabien modun] kamiseta barik probak probatuten [probatxen probatxen…] be momentazo de la notxe!!!
Zer diñozue? Zelan ikusten dituzue konkursante eta kapitain barriek?
Utzi iruzkinek eta komentau, plis!!!
Twitter: @ninaizane
askogarafernandez@gmail.com